Nafarroako AHT Gelditu taldeak antolatu du, eta Iruñeko Plazara gunean eginen dute. Ingurumenaren eta ekonomiaren arloko zenbait adituk parte hartuko dute. Goizez eta arratsaldez izanen da
Nafarroa
Gazte eragozleen matxinada
Nafarroako Memoriaren Institutuak Pedro Oliver historialariaren 'Ejerzitorik ez - No a los ejercitos' argitaratu du. Egileak soldaduskaren aurkako borrokaren berri jaso du.
Berako irudien memoria
Berari buruzko artxiborik handiena daukate Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak. Postalak, prentsa zatiak, irudi zaharrak...; denetarik dute beren etxean. Dagoeneko kanpo lana uzteko erabakia hartua dute, baina etxekoa antolatzen segitzen dute anai-arrebek.
Nafarroan 30 pertsona daude transplantea egiteko organo baten zain
Nafarroako Gobernuak Transplanteak Koordinatzeko Erkidegoko Bulegoa inauguratu du. Jose Roldan medikua eta Sara Sanchez erizaina dira arduradunak
Irudi bilakatutako historia zatiak
Nafarroako Gobernuak 'Una ventana al pasado' argitaratu du; Iñaki Dieguez arkeologo eta ilustratzaileak koordinatu du lana. Herrialdeko berrogei aztarnategitako marrazkiak jaso ditu, historiaren berri zabaltzeko.
Gizartea astintzeko trazuak
Komiki Boom azoka eginen dute hirugarrenez Antsoainen, otsailaren 7tik 20ra. Komiki soziala dute ardatz sustatzaileek, eta xede hartu dute ilustrazioak gogoeta eragiteko duen indarra aldarrikatzea. Javier de Isusi, Maria de la Fuente eta Susanna Martin egileek parte hartuko dute, bertzeak bertze.
Elkartasunaren indarrarekin
Tudela Comparte fundazioak ia zortziehun pertsona artatu ditu iaz. Villa Javier jantoki soziala kudeatzen du, eta lana eta formakuntza sustatzeko proiektuak ditu.
Manifestaziora deitu dute Barañainen, kamera gehiago jar ez dezaten
Udalak abenduaren 22an onartu zuen bertze hemeretzi kamera jartzeko kontratua. Plataforma bat osatu dute asmo horren aurka; protesta bat eginen dute hilaren 11n
Ortiz etxeko zientzialaria
Izabako Udalak herriko alaba kutun izendatu du Maria Josefa Molera Mayo. Izaban sortu zen, 1921. urtean; Kimika ikasi, eta Madrilen egin zuen bere bidea. Zientzialari aparta izan zen, baina berandu jaso du aitortza, bertze emakume anitzek bezala. 2011n zendu zen.
Lanean segitzen dute Beran, urak eragindako kalteak konpontzeko
Uholdeen ondorioz, Plaza Zaharraren azpiko ubidea buxatu zen, eta zulo handi bat agertu zen etxeen ondoan. Lorenzobaita da hutsik segitzen duen bakarra. Udalak bilera egin du auzokideekin