NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol Nuñezek erran du plana "konpromiso" bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna.
Nafarroa
Ohiturak aldatzeko, lehen esaldia euskaraz
Uharteko Gazteok Euskaraz sortu dute zenbait herritarrek, euskararen erabilera sustatzeko. Ikerketa soziolinguistikoa egin dute herrian: gazteen %66k badakite euskaraz, baina %2,8k baino ez dute erabiltzen.
Euren borrokaren buruzagiak
SOS Arrazakeriak Iruñean antolatutako mahai inguru batean, Maria Juncay, Lamine Bathilly eta Youssef Ouled ekintzaile antirrazistek hitza hartu dute egiturazko arrazakeriaren aurka. Arrazakeria instituzionala kolonialismoarekin lotu dute, eta subjektu politikotzat aldarrikatu dute euren burua.
Adituek diote udaberria “arina” izanen dela alergia dutenentzat
Negu idorrak eraginen du gramineo gutxiago loratzea. Nafarren %10ek alergia diote lore hautsari. Iruñeko Udalak abian jarri du polenaren berri emateko bere alerta zerbitzua
Berdinen arteko sareak
'Lagun nazazu' programa egin dute Nafarroan, bigarrenez. Asmo du osasun mentaleko diagnosi bat duten pertsonak trebatzea, egoera berean direnak artatu eta elkarri lagundu ahal izateko.
Asier Biurrun: “Bagoaz, plaza hartzeko ordua baita”
Ostegunean abiatuko da Korrika, Amurriotik, eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara. Biurrunek dio Nafarroan dena "ia prest" dutela karrikak berriz hartzeko euskararen alde.
Hamazazpi euskaltegi eta 1.100 ikasle herrialdean
E. E.
Korrikarako gogoa nabarmena da AEK-ko ikasleen artean; are gehiago, Iruñeko Alde Zaharreko egoitzan. Euskaltegiak Nafarroan dituen hamazazpi zentroen artean nagusia da Errekoleten karrikako hori, eta, han, prest dituzte herrialdeko kilometroak m...
Sabicasen gitarra, ijito herriaren aldeko ikur
Iruñeko Udalak Agustin Castellon Campos 'Sabicas' musikari iruindarraren omenezko eskultura bat inauguratu du. Ijitoen kulturari aitortza egin nahi dio obrak. Carlos Ziriza eskultorea da egilea