Sukaldean prestatzen ari diren bazkariaren usaina, haur gutxi batzuen negarra, bertze anitzen barreak, eta aulkitxoak atarian utzi dituzten gurasoen joan-etorria. Horiek dira nagusi Agoizko Aranea haur eskolako giroan, goizeko lehen orduetan. Sakelakoen doinurik ez, ordea; batek senide baten mezu bat jaso duela edo bertze batek azken albisteen berri izan duela abisatzeko soinu bakar bat ere ez....
Albisteak
Zinemara jauzi egiten duten ametsak
«Konpromisoa», «esperientzia» eta «babesa». Hiru hitz horiek nabarmendu ditu Carlos San Julian Golem zinemetako programazio arduradunak Go! proiektuari buruz. Maiatzean jarri zuten martxan, eta helburua da zinemaren munduan hasi berri direnek aukera izan dezatela beren lanak Golem zinema aretoan erakusteko. «Urte luzeko esperientziaren ondorio izan da programa hau. Jende asko etorri izan da guregana esku...
Baztango Osasun Plataforma kalera aterako da hilaren 17an
Oraindik badelako zer hobetu; Baztango Osasun Plataforma horrexegatik aterako da karrikara hilaren 17an, Elizondon: elkarretaratzea egin dute, 19:00etan, osasun etxearen aurrean. Plataformak urte bat bete du, iazko irailean sortu baitzuten, Elizondon medikurik gabe gelditu eta gero. Egoerak hobera egin duela nabarmendu du plataformako kide Izargi Zumarragak, baina arazoa ez dutela erabat konpondu. Elizondoko osasun etxeak...


