Hamarkada luzez psikiatrikoetako pareten artean gelditu diren oihuek lortu dute hormak zeharkatzea, eta sufrimenduak eragindako oihu horiek garrasi politiko bilakatu dira; eroek —irain gisa erabilitako hitz hori bere egin dute, eta esanahi politikoz bete—, sistema psikiatrikotik bizirik atera direnek, neurodibergenteek, desgaitu psikosozialek, pertsona psikiatrizatuek —anitz dira mugimendu eroaren barruan batzuek eta bertzeek euren buruaz aritzeko...
Albisteak
Pixelian, zineman trebatzeko
Nafarroako Marketin Klubak Pixelian Zinemaren eta Arte Bisualaren Eskola sortu du Mutiloako bere egoitzan. Helburu garbi batekin jarri dute egitasmo hori martxan: jendea zineman trebatzeko, eta sektore horri behar dituen profesionalak emateko. Eskolako arduradunek bi esparru jakin hautatu dituzte bidea egiten hasteko: zuzendaritzarena eta ekoizpen exekutiboarena. Arlo horietan master bana prestatu dituzte Pixelian martxan jartzeko....
Memoriaren koadroa marrazten
«Ondare immaterialaren transmisioan egin dugun beste urrats bat da». Hitz horiekin azaldu du Gaizka Arangurenek, Labrit Ondare Immaterialeko zuzendariak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egindako hitzarmena. Beste gauza batzuen artean, Nafarroako ahozko memoria biltzea eta zabaltzea da Arangurenen helburua. Hitzarmenari esker, 2009tik sortutako ikus-entzunezko material etnografiko guztia Navarchivo.com orrian —Nafarroako ondare materiagabearen webgunea— ikusgai dago. Orain...


