Sistemaren aurrean «txiki» sentitzen delako jo du hedabideengana; «justizia» egin dadila nahi duelako, eta, batez ere, norbaitek har dezala gertatu zaionaren erantzukizuna. Dimitri Ermolenkok istripu bat izan zuen 2021eko maiatzaren 31n, Altsasun, lanera bidean; istripua gertatu eta urte eta erdira jaso zuen diagnosia, ordea: orno zerbikalak hautsiak zituen. Ebakuntza egin behar izan zioten. «Istripua gertatu...
Albisteak
Tuterako Udalak obra baimena kendu dio Nilsari
Nilsa enpresa publikoak bertan behera utzi behar izan ditu Tuterako araztegia handitzeko lanak, Tuterako Udalak aurretik emandako obra baimena kendu eta gero. Nilsak joan den ekainaren 28an hasi zituen araztegiko lanak, eta uztailaren 1ean gelditu zituen, udalak hala aginduta. Udalak salatu du enpresak ez duela Ebroko Ur Konfederazioaren baimenik araztegia handitzeko. Nilsak 2018an eskatu zion Tuterako...
Erraldoiak, auzoaren irudi
Izena duena bada, eta Euskal Herrian Mari, Basajaun, Tartalo eta sorginak izan badira, inork ikusi ez dituen arren. Euskal mitologiako pertsonaia nagusiak dira euskaldun gehienentzat, baina Iruñeko Txantrean bestelako esanahia hartzen dute izenok. Izan badira, baina izaki mitologiko baino gehiago, erraldoi; gona luzedun horietakoak, karriketan bueltaka dantzan aritzen direnak. Mari, Tartalo, Basajaun eta Sorgina erraldoiak...
TCCko langileek salatu dute billabesen %80k «hutsen bat» badutela
Duela urtebete salatu zutena berretsi dute Moventis TCCko langileek orain: billabesa anitzen egoera «txarra» dela, eta badela garaia enpresak eta Iruñerriko Mankomunitateak esku hartzeko. Langile batzordeak txosten bat osatu du egun jakin batean martxan diren autobusak aztertu eta gero, eta emaitza «argigarria» dela azaldu dute gidariek: «Autobusen %80k badute hutsen bat». Gaizki itxi eta irekitzen...



