«Zuhaitza handitzen ari da». Horixe nabarmendu du Isa Ferreirok, Labea arte, zientzia eta natura laborategiko kideak, Arbola jaialdiari buruz. 2023an egin zuten lehendabizikoz, eta hirugarren aldiz antolatu dute aurten, Iruñean: Arbola Fest ekainaren 11tik 15era eginen dute, baina maiatzean ere izanen da zer ikusi, «ekitaldien baso bat» prestatu baitute, iaz bezala, jaialdia gero eta esparru...
Albisteak
2025-05-102025-05-10Nafarroa
Allinibar elkarteak laguntza eskatu du udako jardunaldiak antolatzeko
«Harrituta eta hunkituta gaude; jende anitz etorri da gu babestera». Allinibar elkarteko kide Ainhoa Garcia Araguesek erran ditu hitzok, ikusita zer-nolako elkartasun olatua sortu den sare sozialen bidez laguntza eskatu eta gero landa eremuko emakumeen topaketa antolatzeko. Allin ibarreko hainbat emakumek osatzen dute taldea, eta, 2021etik, Herritarrak izenburuko jardunaldiak antolatzen dituzte urtero, Larrionen. Baina, aurten, Nafarroako Berdintasun Institutuak...

