2022an Irulegiko Eskua izan zen, eta, aurten, Lantzeko meatzeguneko idazkuna: Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa taldeak inskripzio paleohispaniko bat aurkitu du Aierdi VIII leize zuloan, Lantzeko meatzegunean. Duela 2.000 urte ingurukoa da. Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko arduradunek urrian eman zuten egindako aurkikuntzaren berri, jendaurrean, eta nabarmendu zuten hain iparrean ez dela inoiz halakorik aurkitu...
Albisteak
Euskara, bultzada berrien premian
Nahi bai, baina ezin. Hizkuntza politika esparru txikia da Nafarroan: euskara sustatu nahi dutenen eta botere publikoek asmo horiei jartzen dizkieten mugen arteko esparru gero eta murritzagoa. Nahien eta ahalen arteko sokatira jokoa. Urte osoan, ugariak izan dira hala alde bateko nola besteko adibideak. Korrika Nafarroan Herri harro bat Euskararen aldeko borondatea indar osoz azaleratu...
Sunsundegui, larri
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, Nafarroako 33 enpresak jo dute merkataritza auzitegietara hartzekodunen konkurtso eske. Urteko azken hiru hilabeteetako datuak iritsi zain, izen bat nabarmentzen da guztien artean: Sunsundegui autobus ekoizlea. Irailean konkurtso aurreko egoera deklaratu zuen, eta, prozedura horrek eskatzen duen hiru hilabeteko epea bukatu aurretik, azaroaren 5ean, auzitegira jo zuen konkurtso eske, 48,8 milioi euroko zorrari aurre...
Iruñeko Comedias kaleko Elkar dendak berrogei urte bete ditu Alde Zaharrean
Iruñeko Comedias karrikako Elkar liburu dendak badu zer ospatu: berrogei urte bete ditu Alde Zaharrean. «Ez da gutxi!», nabarmendu du Pablo Abarzuza arduradunak. Liburu saltzaileen familia bateko kide da Abarzuza: Comedias karrikako Elkar dendako lehendabiziko arduraduna izan zen haren anaia Patxo Abarzuza; Marcela Abarzuza, berriz, lehengusina dute Abarzuza anaiek; Comedias kaleko dendan lanean aritu zen Marcela...
Herritarren begiradari so
Erretratuak harrapatuta. Halaxe eman du Jesus Mari Txaskok (Lizarra, 1952) argazkigintzaren munduan egin duen bide luzea. 1970eko urteetan hartu zuen argazki kamera aurreneko aldiz, eta, geroztik, ez du utzi. «Ofizio eta afizio izan dut argazkigintza», nabarmendu du Txaskok. Bartzelonan egin zituen lehen urratsak, modaren eta arkitekturaren esparruan; Lizarrara itzuli zen gero, eta herriko estudio batean...




