Albisteak

Giza eskubideen bila ariko dira Ultzaman

Giza eskubideen bila ariko dira Ultzaman

Erronka handia izanen dute Ultzamako haurrek bihar: giza eskubideak lapurtu dituen pertsona baten atzetik ibili beharko dute, giza eskubide horiek berreskuratu ahal izateko. «Proba ugari gainditu beharko dituzte, taldean lan egin, eta giza eskubideen inguruko jakintza erakutsi», esan du Brix elkarteko kide Sara Luri Aiukarrek. Elkarteak ihes gelak antolatzen ditu, eta berdintasuna eta giza eskubideak...

Baztan-Bidasoko udalek eskatu dute Oronozko zentrorako proiektua ez aldatzeko

Baztan-Bidasoko udalek eskatu dute Oronozko zentrorako proiektua ez aldatzeko

Elizondoko eta Berako lanbide heziketako zentroak ez dira bakarrik egon Oronozko egoitza berriaren aldeko bidean; Baztan-Bidasoko udal guztiek egin dute bat proiektu horrekin, eta, ondorioz, kezka agertu dute orain, egitasmoa kolokan ikusi dutenean. Nafarroako Gobernuak proiektu hori atzeratzea eta hezkuntza eskaintza berrikustea erabaki izana txarretsi dute, eta Hezkuntza Departamentuari exijitu diote onartutako eskaintzari eusteko eta...

Askatzeko dauden korapiloak

Askatzeko dauden korapiloak

«Noiz konturatu nintzen zuria nintzela?». Bilgune feministako kide Amaia Zufiak bota du galdera, eta aurrean dituenak zer esan jakin gabe utzi ditu. Isiltasuna nagusitu da Iruñeko Labako pareten artean. «Deserosoa da hitzaldia horrela hastea, baina deserosotasuna da gure iparrorratza», jarraitu du. Nafarroako EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduko kide Kepa Yecorak apurtu du isilunea: «Saharatik irteterakoan,...

Marisa Maestrek collage tailer bat eginen du Lizarran, eta Marisa Mantxolak Iruñean

Marisa Maestrek collage tailer bat eginen du Lizarran, eta Marisa Mantxolak Iruñean

Iruñeko Tacto Sutil collage taldeak udazkenarekin batera hasi du ikasturtea, eta azaroaren 23rako tailer bat antolatu du, Nafarroako Argazkigintza eta Zinemagintza Elkarteak hiriburuko Arrosadia auzoan duen egoitzan. Marisa Mantxolak zuzenduko du, eta fanzineen inguruan eginen dute. Tacto Sutil elkarteko kideek antolatutakoa ez da azaroan collagearen esparruan sakontzeko aukera eskainiko duen bakarra: Marisa Maestre Lizarran izanen...