Asteko Gaiak

Ibaia topagune izan dadin

Ibaia topagune izan dadin

Aragoi ibaiaren emariak eragindako burrunbak herritarren ahotsak apaldu ditu. Ura gardena da, eta indarrez egiten du bere bidea. El Sotillotik ibaiari so gelditu dira Murillo el Frutoko alkate Diego Palacios (Aurrera Murillo) eta, harekin batera, herriko eremu hori lehengoratzeko lanean ari diren bertze herritar batzuk. Emplea fundazioak sustatuta, Rio-Viviendo proiektua garatzen ari dira, populazioari eusteko...

Bizirik dira gazteak saretzeko bideak

Bizirik dira gazteak saretzeko bideak

Gazteek sorturiko jarduerak finantzatzea dute helburu Nafarroako Gazteriaren Institutuko aurrekontu parte hartzaileek. Guztira, 30.000 euro eman dizkiete Teranga, Alde Zaharra Berpiztu, Erritmo Latinoak Oibar Inguruan eta Labajerako Harrobia proiektuei. Bozka bidez aukeratzen dira, eta hurrenez hurren, 157, 126, 90 eta 86 boto eskuratu dituzte. Proiektuon bidez, musikarien arteko sinergiak sortu, gazte ekintzailetza sustatu, Tuterako memoria...

Bitxi bat, herria eta kultura errotzeko

Bitxi bat, herria eta kultura errotzeko

«Harribitxi bat da». Horixe nabarmendu du Nafarroako Filmotekako programazioko arduradun Alberto Cañadak, Cinema Acedo. Historia y magia de un cine rural dokumentalean, areto horri buruz. Sandra Urrak (Lizarra, 1996) eta Iker Oizek (Iruñea, 1986) zuzendu dute lana, Acedoko Estemblo kultur elkarteak sustatuta. Herrian denak bat datoz Cañadarekin: garbi dute herriko zinema harribitxi bat dela. 1960....

Langileak ataka txarrean

Langileak ataka txarrean

BSH (Ezkirotz) «Denon ardura da lanpostuak defendatzea» Ezkirozko BSHko langile Inaxio Galar eta Sergio Ayucar, ekainaren 11n, enpresaren aurrean. IÑIGO URIZ / FOKU Asteartean hasi zen Ezkirozko BSHren 655 langileen kontratua eteteko lan erregulazioko espedientearen kontsulta epea, eta protestak egin zituzten zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko lehen bileraren aurretik. Langileak haserre daude, eta garbi erran dute...

Engranaje berriak antzoki zaharrarentzat

Engranaje berriak antzoki zaharrarentzat

Aretoan isiltasuna eta bakea dira nagusi. Eserleku guztiak hutsik daude, eszenatokira begira, hurrengo emanaldia noiz hasiko. Suhesi oihala jaitsita dago, baina segituan igo dute, eta agerian geratu da Gaiarre antzokiko antzeztokia. Iruñeko antzeztokia betikoa da, baina hura inguratzen duten makineria eta engranaje guztiak berri-berriak dira. Izan ere, erreformak egin dituzte azken urteetan; batez ere, trantsizio...

Urak eta lurrak zikintzen ari dira

Urak eta lurrak zikintzen ari dira

Nafarroako Gobernua nitratoz kutsa daitezkeen eremuen dekretua prestatzeko prozesuaren azken txanpan dago, herritarren proposamenak jaso eta gero. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hamabi eremu zehaztu ditu zerrenda berrian, orain arte zeudenak baino zortzi gehiago. Igoera horrek ekologisten kezka piztu du; salatu dute gobernuak orain arte hartutako neurriek ez dutela funtzionatu, eta herrialdeko urak eta lurrak...

Zaintzaren korapiloa askatzeko

Zaintzaren korapiloa askatzeko

Landa eremuak ez dio joera nagusiari ihes egin: herri txikietan ere, hirietan bezala, emakumeen esku dago zaintza lanen ardura, oro har. Bortzirietan aurkeztu berri duten zaintza lanen inguruko diagnostikoak hori utzi du agerian; Emagin elkarteak egin du, eta, Miren Aranguren kideak nabarmendu duenez, ikerketak erakutsi du generoa ez dela zapalkuntza ardatz bakarra: emakume migratuak, arrazializatuak eta...

Osasuna sustatu, osasuna galdu

Osasuna sustatu, osasuna galdu

«Bazter utzi gaituzte, eta hutsaren hurrengotzat hartu». Angelines Hernandezenak dira hitzak; osasun sustatzailea da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ijitoen artean osasuna sustatzeko garatutako programako langilea. Azken hilabeteko soldata jaso gabe dago, eta Nafarroako ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioak eta Nafarroako Gobernuak aurtengo hitzarmena sinatu zain. «Ijitoen osasun ohiturak hobetzea da gure lana,...

Besarkada bat, aurrera jarraitzeko

Besarkada bat, aurrera jarraitzeko

Ekaitzak eztanda egin baino lehen bukatu dute bisita. Tere Gonzalez eta Mari Jose Gastearena Iruñeko Elkarri Laguntza elkarteko kideak dira, eta, azken asteotan, joan-etorri anitz egin dituzte elkartearen Arrotxapeko egoitzatik Arostegi etorbideko eraikin huts batera. 30 gazte migratzailek baino gehiagok aterpe aurkitu dute han, karrika gorritik ihesi. Zabor anitz bada oraindik, baina duela hilabete bat...

Zainzuria jaso eta dastatu zain

Zainzuria jaso eta dastatu zain

Udaberria ohi baino beranduago iritsi da Euskal Herrira. Euria eta hotza izan dira azken hilabeteetako protagonistak, eta horrek Nafarroan asko atzeratu du zainzuriaren kanpaina. Beranduago, baina dagoeneko hasiak dira zainzuriak biltzen, eta Iturri Kontserbak enpresako langileak lanean ari dira bezeroen eskariei erantzuteko. «Normalean, kanpaina garaian, 2.500 zainzuri jasotzen ditugu egunean, eta orain ez gara bostehun...