«Bost minutu, eta bagoaz». 2022ko ekainaren 19ko goizaldean errandako hitzak oroitu ditu San Martin Unxeko alkate Francisco Javier Leozek. Herria suak inguratuta zegoen, eta alkatea eta hamabost suhiltzaile inguru plazan elkartu ziren. «Amore eman genuen. Ezin genion suteari aurre egin. Alde egin bertze aukerarik ez genuen». Alkateak 112ra deitu zuen, azken aldiz, eta hegazkinen laguntza...
Asteko Gaiak
Urbasako frontoi zaharra, arriskuan
Goizeko giro freskoak hartu du. Urbasa zeharkatzen duen errepidea ia hutsik da, eta, ondorioz, basoko txorien kantua erraz gailentzen da Amaia frontoi zaharreko pareten artean. Zaldiak eta behiak inguruan dira, baina jada ezin dira kantxan sartu, Urbasako Frontoi Auzolan Taldeko kideek hesi batekin itxi baitute. 2024. urtean sortu zuten plataforma, Nafarroako Gobernuari pilotalekua konpon dezala...
Lanean, botak lokaztu arte
Botak lokaztuta, eta burua ideiaz beteta. Horixe da Allinibar elkarteko kideen filosofia nagusia, eta, hari jarraituz, lan eta lan aritu dira azken urtean: Pueblerinas en la Onda (Herriko andreak uhinetan) eta Pueblerinas en Acción (Herriko andreak martxan) proiektuak sortu eta garatu dituzte; lehena podcast bat da, eta, bigarrenaren bidez, berriz, eskualdeko emakumeen memoria jasotzeko eta zabaltzeko bost...
25 urte plaza «espoliatu» zutenetik
Amorrua eta haserre bizia eragin zituen duela 25 urte, eta, mende laurdena joan eta gero, Iruñeko Gazteluko plazako lur azpiko aparkalekua eraikitzeko proiektuak sortutako orbainak erretzen segitzen du. «Hitz gutxitan erranda, espoliazio handi bat izan zen». Horixe nabarmendu dute Pello Iraizozek eta Jesus Arbizuk. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Hiritarren Ekimeneko kide izan ziren biak, eta aparkalekuaren...
Ai Laket, droga kontsumoaren arriskuak arintzeko lanean
«Emozioz betetako eguna da gaurkoa. Hegoak elkarteak 2022an bukatu zuen bere bidea. Lasai joan ginen, eta eskertuak. Baina ez ginen erabat joan. Ai Laketeko kideei begira segituko dugu orain, haien lana txalotzen eta hasi duten bide berrian laguntzen». Horixe nabarmendu zuten Hegoak elkarteko arduradunek ekainaren 12an, Iruñean egindako agerraldi batean. Hegoak ia 30 urtez aritu...
Ginkgo, bakardadeari aurrea hartzeko tresna
Berako kultur etxeko erakusketen aretoa atondu dute aurkezpena egiteko. Aulkiz bete dute gela, eta izkina batean hainbat termo jarri dituzte, jendeak kafea eta esnea har ditzan. Herriko gozotegi batetik eramandako opilak ere mahai gainean dira, eta, ondoan, pintxoak. Berako jubilotekan aritzen diren zaharrek eskertu dute gosaria, eta adi entzun dute, sabela beteta, NUP Nafarroako Unibertsitate...
Herra politikarako tresna denekoa
Gorroto Diskurtsoen Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Aurreiritziak betikotzeko balio dute estereotipoek, eta halakoak baliatzen eta elikatzen dituzte gorroto mezuek. Etorkinei dagokienez, migratzaile adingabeak kriminalizatzea izan da gisa horretako diskurtsoen helburuetako bat, eta hori gertatu da berriki Zizur Nagusian: hango udalak Nafarroako Voxen jarrera salatu du, eskuin muturreko alderdi horrek bideo bat zabaldu eta gero migratzaile...
Erriberri agertoki bihurtuko dute
Prest dute. Maria Goirizelaiak eta Ane Pikazak etapa berri bat hasi dute Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendari gisa —abenduan bertze lau urterako berritu zuten Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin duten akordioa—, eta jendaurrean aurkeztu dute lehen emaitza, Iruñeko Baluarten: uztailaren 17tik abuztuaren 2ra, Erriberrin, Tafallan, Beiren, Pitillasen eta San Martin Unxen eginen duten jaialdiaren 27. aldia. 27...
Mendiz mendi eta eskuz esku
Berako ostatu batean hartu dute aterpe ibilaldiko bigarren etaparen amaieran. Dutxa hartu eta gero, mahai baten bueltan eseri dira, ostatuko terrazan. Eguzkia lagun izan dute Irundik abiatu direnetik, eta izerditan amaitu dute eguneko bidea, Alma Sierrak keinuz azaldu duenez. Asorna gorren Nafarroako elkarteko kidea da, eta, talde bereko bertze hainbat lagunekin batera, Pirinioetan zeharreko ibilaldia egiten...
Mendialdea bere altxorren bila
Herri jakin baten historiara lotuta egon arren, toki horretako memoriatik kanpo gelditu diren altxorrek osatzen dute herri bateko ondare migratua: balio artistiko eta historikoa badute, baina herritik at dira norbaitek galdu, lapurtu edo biltegi batean gorde zituelako; herritarren egunerokotik kanpo gelditu zirelako, alegia. Ondasun horiek oinarri hartuta, hain zuzen, Cederna Garalur erakundeak eta Aranzadi Zientzia...









