Joan den asteburuan hasi ziren Arabako kuadrillen arteko bertso saioak. Aurten, taldeen artean ez da lehiarik izango, lagunarteko formatuaren aldeko hautua egin baitute antolatzaileek. Hain justu, bat-bateko modalitatean arituko diren hamabost taldeak...
Asteko Gaiak
“Niretzat erronka pertsonala izanen da Bardoak txapelketan parte hartzea”
Barañaingo taldearekin arituko da bertsotan Lizar Aleman (Artika, 1986). Hasiera batean aurkezlea izango zela aurreikusia bazegoen ere, jakinarazi du bertsolari gisa parte hartuko duela. Hasi berria da bertsotan hura ere. Dena den, aitortu du lehian garaile izatea ez dela garrantzitsua berarentzat.
Aurten parte hartuko duzu Bardoak-en lehenengoz. Aurreko edizioko saioren bat ikusteko aukerarik izan zenuen?
Bai, ikusi nuen duela bi urteko saioren bat. Gainera, bertso eskolako lagun batek parte hartu zuen, eta haren saioak ikusi nituen.
Zer iruditu zitzaizun ikusle gisa edizio hura?
Niri oso txapelketa egokia iruditu zitzaidan. Lehenengo aldia zen taldekako bertsolari txapelketa bat ikusten nuena. Lehen esan dudan bezala, bertso eskolako kide batek parte hartu zuen, eta polita iruditu zitzaidan. Molde horretako lehiak ez dira orain arte batere ohikoak izan.
Bertsolaritza sustatzeko modu bat izan daitekeela uste duzu?
Bai. Azken finean, parte hartzeko nahikoa da bertsotan egitea. Ez dute maila jakin bat eskatzen. Horrek bertsozaletasuna sustatzen duela uste dut.
Nola bizi duzu lehenengo parte hartzea?
Niretzat Bardoak-en parte hartzea erronka pertsonala izanen da. Gehiegi pentsatu gabe erabaki nuen parte hartzea. Hala ere, ez naiz damutu.
@sarean
• udalbiltza.info. Udalbiltzaren web gune ofiziala. Deialdiaz jakin beharrekoak hor daude. Irizpide zehatzak, baita lehiaketarako kontaktu eta datuak.
• udalbiltza.info/eu/euskal-herriari-begira/pirinioak.103 udalerrietako datuak, mapak edota grafikoak daude, eta herrien arteko aldeak.
“Pirinioetan badago bertan gelditzeko gogoa”
Pirinioen egoera "larria" dela ohartarazi du Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordeak (Sao Paulo, Brasil, 1979). Arrazoi horregatik erabaki dute Pirinioak biziberritzeko programak abiatzea. Mugaren bi aldeen arteko harremana Pirinioak indartzeko ez...
400.000 euro Zuberoari.
Udalbiltzaren Euskal Garapen eta Kohesio Funtsa 400.000 eurorekin abiatu zen 2002an, herritarren diruari esker. Lehentasuna Zuberoaren garapena izan zen, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak egitasmo hori zapuztu zuen 2003an.
“Udalbiltzaren laguntza akuilu bat izaten ahal da”
Laguntzak banatzeko mementoan, proiektuen hautaketan parte hartuko du EHLGk aditu gisa, bereziki laborantza sektoreko aditu gisa. Laborantza iraunkorraren alde lanean segitzea duela xede nagusi, horri begira ere egonen dira hautaketa egitean.Proiektu ...
Euskal Pirinioetako hogei proiektu lagunduko ditu Udalbiltzak
Baxenabarreko erreketako urak mendietan indarrak hartu eta "hiri nagusietara lerratzen" diren bezala, Errobikoak adibidez, herritarrek ere hiriaren bidea hartzen dute anitzetan; "irudiz han baizik ez da bizitzen ahal, han, paradisuan". Bide horren har...
“Zaila da guk proiekturen bat aurkeztu ahal izatea”
Udalbiltzak martxan jarriak dituen hiru laguntza programetakoren batean parte hartzea zaila iruditzen zaiola aitortu du Elena Calvo Burgiko alkateak (Burgi, 1979). Hala ere, martxo amaiera arteko epean proiekturen bat aurkezten saiatuko direla jakinarazi du.
Zer iritzi duzu Pirinioetako egoera zaila dela-eta Udalbiltzak abian jarri duen ekinbideaz?
Nik uste dut oso proiektu ona dela. Ez dago diru asko proiektuak gauzatzeko, baina hobe da gutxi batere ez baino. Programak aztertzen ari gara, baina orain nahiko zaila ikusten dut proiekturen bat aurkeztu ahal izatea. Hala ere, saiatuko gara zerbait egiten. Gainera, kontuan izan behar da Nafarroako Pirinioetako herriak oso txikiak direla eta biztanleria nahiko zaharra dela. Hala ere, aurrera egiteko gogoz gaude.
Nolakoa da Burgiko egoera?
Burgi oso herri txikia da. Lanpostu gutxi dago. Horren eraginez, gazteak ez dira herrian gelditzen, eta Iruñera joaten dira, han topatzen dutelako lana. Horrez gain, herrian bizi direnen batez besteko adina oso altua da. Aurrera egin ahal izateko, lanpostuak behar ditugu. Batez ere, lana da behar duguna.
Zenbat lagun bizi zarete Burgin?
Astez, 140 lagun inguru bizi gara herrian. Asteburuetan, 200 inguru izatera iristen gara. Hala ere, egia da gazteak izugarri etortzen direla larunbat eta igandetan, lagun kuadrilla hemen dutelako. Herriko biztanleria apenas hazten den; beheranzko joera du, batez ere.
Udalbiltzak, proiektu berriaren bitartez, Pirinioen bi aldeetako harremanak sustatu nahi ditu.
Niri helburu hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Hala ere, Burgiko herritarrok ez dugu ia harremanik Pirinioen beste aldeko herritarrekin. Muga oraindik oso sendoa da. Akaso, Zaraitzu eta Aezkoakoek harreman handiagoa dute, historikoki ere hala izan delako. Apurka-apurka harreman horiek indartu behar direla iruditzen zait; aurrerantzean alor horretan lanean jarraitu nahi dugu Pirinioetako gainontzeko herriekin.
Herrietako biztanle galeraz ohartarazi du Gaindegiak
Euskal Herrian, 1.000 biztanle baino gutxiago dituzten 409 herri daude, eta horietatik 21 desagertzeko arriskuan. Imanol Esnaola Gaindegiako idazkariaren arabera, Estellerriko ekialdean eta mendebaldean, Auñamendin, Erronkari-Zaraitzun, Zangozerrian eta Bidasoa Garaian daude herri horietako gehienak.
“Baikorra da elkarrekin buru egitea gure nekeziari”
Garazi-Baigorriko herri elkargoko presidente eta Azkarateko auzapeza jadanik Udalbiltzako kide zen 2000. urtean. Orain ere, beti prest da Jean Michel Galant orduko esperientziak sortu zailtasunak gainditzeko.Laguntza honek zer ekartzen ahal dio lurral...