Garbiketa enpresak, eraikuntzaren arlokoak, kanpinak, txakurrak artatzeko zerbitzuak, arropa dendak, kirola egiteko egoitzak, ondare kulturala kudeatzeko proiektuak, energia berriztagarriak garatzeko egitasmoak… Askotarikoak dira 2024. urtean Nafarroan sortutako kooperatibak. Denek jaso dituzte Anel Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartearen babesa eta aholkua, eta, martxan direla ospatzeko, Iruñean elkartu dira, otsailaren 6an, Anelek sustatutako jardunaldi batean. Nork bere...
Asteko Gaiak
Ez dute NUPetik atera nahi
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan bat egin dutenek irri egin dute. 2001. urtean, NUPeko Esperientzia Gela martxan jarri zutenean, Reyes Berruezo zen Ikasleen Arloko eta Unibertsitate Hedapeneko errektoreordea; gela abian jartzeko prozesua oroitu du, eta kontatu du hasieran bertze unibertsitate batzuetako errektoreordeekin hitz egin zuela, aholku bila: «Denek erran zidaten lortuko nuela...
Aldaketa bai, baina eskaerak ere bai
Eskuinak «blokeatuta» zeukan Iruñeko Udala «martxan» jartzeko; helburu horrekin egin zuten akordioa EH Bilduk eta PSNk 2023ko abenduan, Cristina Ibarrola (UPN) alkatearen aurkako zentsura mozioa aurkezteko. Abenduaren 28an eztabaidatu zuten, eta EH Bilduko, PSNko, Geroa Baiko eta Zurekin-eko zinegotzien aldeko botoak jaso eta gero, EH Bilduko Joseba Asiron izendatu zuten alkate, bigarrenez (2015-2019 legealdian izan...
Bidea hutsetik hasi zutenen loraldia
«Orain dator lanaren zatirik politena». Patri Arburuarenak dira hitzak (Igantzi, 1972), Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariarenak, eta Gogoa pauso, pausoa bide dokumentala erakusteko uneaz ari da. Mankomunitateak ondu du lan hori, Bortzirietako 1970-1990 bitarteko euskararen susperraldiari buruz. Bide bat hutsetik hasi zutenen lana eskertu eta aitortu nahi izan du dokumentalaren bidez, eta, batez ere, duela mende erdi...
«Uste nuen zahartzaroa prozesu bat zela, eta hala da, baina ezustean harrapatu nau»
Camino Oslek (Iruñea, 1944) Iruñeko bere etxeko egongelako liburuen artean hartu du Nafarroako Hitza, abendu bukaeran. Karrikara ateratzeko prest da, lagun batekin bazkaltzeko gelditua baita elkarrizketa bukatu eta gero. Zahartzaroan, lagunekin elkartzea biziki estimatzen duen «luxu» bilakatu da Oslerentzat. Erretiroa hartua du, baina hamaika proiektutan aritzen da, kostatu egiten baitzaio ezetz erratea. NUPen aritu zen...
Adikzioen gatibu ez izateko
«Prebentzioa garestia da, baina garestiagoa da interbentzioa». Gizakia Helburu fundazioko zuzendari teknikoa da Kristina Illescas, eta argi eta garbi esan du prebentzioa dela gakoa drogen kontsumoaren eta adikzioen gatibu izateari uzteko: «Prebentzio egoki bat egiteak interbentzio gutxiago egitea dakar, eta sufrimendua eta baliabideak aurrezten dira horrela». Areago, azpimarratu du adikzioen aurkako borrokan prebentzioa erronka nagusia dela:...
Lau olatu handi, kolpeka
Tximeletaren hegaldi batek munduaren beste bazterrean kaosa eragin omen dezake. Antzera, 2024ko urte hasieran izandako gertakariek gerora hiru olatu kolpe handi eragin dituzte Nafarroako politikan. Lehenik, urtarrilaren 27an, Javier Esparzak iragarri zuen UPNren lemazain izateari utziko ziola eta apirilaren 28ko kongresuari begira lehendakari kargua eta zuzendaritza berritzeko prozesuari ekin zion alderdiak. Bigarrenik, otsailaren 6an, sindikatuen eraginpetik at zeuden...
Ikusten ez dena ezagutzeko
Atearen ondoan jarri da, eta banan-banan agurtu ditu sartu diren herritar guztiak. «Ongi etorri», erran die, berotasunez. «Jose Ignacio naiz, Nafarroako Parlamentuko uxerretako bat; gaurko bisitan lagunduko zaituztet». Parlamentuko protokolo zerbitzuak ateak irekitzeko bi egun antolatu ditu abenduko zubian —abenduaren 4an eta 5ean—, eta herritar anitzek aukera baliatu dute Iruñeko Navas de Tolosa karrikako lehenbizikoan...
Udalerriz udalerri jarduteko garaia
«Baliabideak mugatuak dira; beraz, merkatuan eragin behar dugu». Nafarroako Gobernuko Etxebizitza zuzendari nagusi Elga Molinak erran zituen hitz horiek, irailaren 27ko etxebizitzari buruzko Nafarroako Hitza-ren zenbaki berezian. Elkarrizketa hartan, Molinak nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak berari emandako zeregin nagusietako bat dela tentsio handiko eremuak izendatzea, eta hori egiteko datuak jasotzen ari zirela. Lan horretan bertze urrats...
Olio usainak hartu du errota
Makinen soinuaren gainetik, olioaren usaina. Arroizko Mendia kooperatibako kideak azaroaren 4an hasi ziren aurtengo oliben uzta biltzen, eta abenduaren 15era arte segituko dute lanean: olibak jasotzen eta olioa egiten. 1992. urtean sortu zuten Mendia, Nafarroa erdialdeko 27 errota txikik bat egin eta gero. Egun, 5.000 bazkide baino gehiago ditu, eta, denera, 3.000 hektarea olibondo inguru....









