Elkarrizketa

«Denok gustura egoteko moduko jaialdi bat antolatu nahi dugu»

«Denok gustura egoteko moduko jaialdi bat antolatu nahi dugu»

Estaciones Sonoras jaialdiko udaberriko saioa eginen dute gaur eta bihar Cascanten. Luz Casal, Alcala Norte, Gregario de Luxe, Juventude, Carlos Ares eta bertze hainbat taldek parte hartuko dute. Herritik eta herritarrentzat prestatutako jaialdi bat dela nabarmendu du Saioa Sesma antolatzaileak (Iruñea, 1985). Lan eta lan aritu dira azken egunotan. Zer ekarriko du udaberriko jaialdiak? Aurten 13...

«Klima aldaketako egungo garaiotan, plazak zartagin bilakatzen ari dira»

«Klima aldaketako egungo garaiotan, plazak zartagin bilakatzen ari dira»

«Esaera zaharrak dio apirilean euri asko egin behar duela; bada, non dago euria?». Mikel Baztanek (Iruñea, 1965) egin du galdera, Agoitz Loretan proiektuari buruzko solasaldiaren hasieran. Lorezaintza jaialdi bat da Agoitz Loretan, baina bertze gauza anitz ere bai: ingurumena zaintzeko kontzientzia pizteko helburua du, eta klima aldaketari aurre egiteko eta haren ondorioetara egokitzeko beharra nabarmendu. Bigarrenez...

«Sortzen ditugun planek eragina izatea nahi dugu; bestela, ez dute zentzurik»

«Sortzen ditugun planek eragina izatea nahi dugu; bestela, ez dute zentzurik»

Zuzenbidean lizentziatua eta berdintasun agentea da Alicia Fernandez de Pierola Martinez (Mendabia, 1973). Duela 25 urte Equala Ekimenak Aholkularitzan proiektua sortu zuen. Equala Ekimenak genero berdintasunean espezializatutako Nafarroako lehenengo aholkularitza enpresa da. 2023tik, LGTBI kolektiboari lotutako planak ere egiten dituzte. Tokian tokiko beharren arabera, erakunde, elkarte, enpresa eta udalekin lan egiten dute. 25 urte bete ditu...

«Inportanteena ez da musika, elkarrekin sortzeko bat egitea baizik»

«Inportanteena ez da musika, elkarrekin sortzeko bat egitea baizik»

Orduan ailegatu da, eta irribarrea du aurpegian. Sumatzen zaio jaso berri duen sariarekin kontent dela, eta gustura, batez ere, musikaren esparruan egiten ari den bidearekin. Jara Lirasek (Iruñea, 2000) pianoko ikasketak bazter utzi zituen abesbatzaren zuzendaritzan trebatzeko. Bi talde zuzentzen ditu egun: Queer Chorus eta Basandere Ahotsak. Nafarroako Gobernuak Pertsona Gaztea saria eman berri dio. Pertsona Gaztea...

«Erabilera erdigunera eraman behar dugu, hitz egiteko eremuak sortu»

«Erabilera erdigunera eraman behar dugu, hitz egiteko eremuak sortu»

Mintzodromoaren bosgarren aldiaren berri ematen duten kartelak ikus daitezke Zubiarte euskaltegiko paretetan, Uharten. Apirilaren 22an eginen dute, Iruñeko Baluarten. Zubiarte euskaltegia da antolatzaile lanetan ari diren erakundeetako bat, eta Ainhoa Madariaga da zentro horretako zuzendaria (Iruñea, 1978). Euskaltegiek elkarlanean aritu behar dutela azpimarratu du, eta jendea Mintzodromoan parte hartzera deitu. Ezagutzen ez duenarentzat, zer da Mintzodromoa? Nafarroan...

«Eztabaida soziala sustatzea da Nafarroako Filmotekaren egitekoa»

«Eztabaida soziala sustatzea da Nafarroako Filmotekaren egitekoa»

Julio Mazaricok (Tutera, 1969) ongi ezagutzen du zinemaren mundua: ekoizlea, gidoigilea eta zuzendaria da. Orain, gainera, Nafarroako Filmotekako programazio arduraduna. Otsailean hasi zen lan berrian, Alberto Cañadak erretiroa hartu baitzuen. «Ilusioz» hartu du kargua, eta filmotekan bere arrastoa uzteko gogoz da. Programazio propioa sustatu nahi du, eta zinema garaikideari toki handiagoa eman. Hamalau urtez egon...

«Loreak oparitzeko aitzakia gehiago daude gaur egun»

«Loreak oparitzeko aitzakia gehiago daude gaur egun»

Okindegi, mertzeria edo loradenda bat. Karmele Ieregik (Irañeta, 1961), azkenean, kolore eta usain bizien bidea hartu zuen, eta loradenda bat zabaldu Iruñean. Hasieran ez zekien zenbat iraungo zuen, baina berrogei urte egin ditu jada Iruñeko Kale Nagusiko Lislore loradendan. Erretiroa hartu nahi du, eta nahiko luke beste batek hartzea lekukoa.  Berrogei urte egin dituzu loradendan,...

«Sorgintzat zeuzkatenek komunitateko ordena hausten zuten»

«Sorgintzat zeuzkatenek komunitateko ordena hausten zuten»

2019tik aitzina sorgin ehizari tiraka dabil Leire San Martin Marcos historialaria (Iruñea, 1995). Nafarroako Artxibo Garaikidean lan egiten du, eta Sorginen memoria izeneko nazioarteko kanpainako kidea da. Helburuetako bat sorgin ehizaren inguruko historia berreskuratzea da. Horretarako, Nafarroako Sutara taldean dago. Bide horretan, La caza de brujas en Pamplona. Sala del tormento, procesión infamante y hoguera...

«Transfobia salatzen segituko dugu, datorren tokitik datorrela»

«Transfobia salatzen segituko dugu, datorren tokitik datorrela»

Pertsona transen aldeko elastikoa eta ile urdina. Kafetegian sartu denean, halere, Edurne Correaren irribarrea nabarmendu da, bertze edozer gauzaren gainetik. Despertrans elkarteko presidentea da Correa (Madril, 1979), eta hagitz kontent agertu da elkarteak orain arte egindako bidearekin. Despertransek bost urte bete ditu, eta kideak lanean eta borrokan segitzeko gogoz dira. Bost urte bete dituzue. Nolakoa...

«Esperimentatzea sustatu nahi dugu, eta horrekin batera, gogoeta kritikoa»

«Esperimentatzea sustatu nahi dugu, eta horrekin batera, gogoeta kritikoa»

Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoak 23 urteko bidea egina du. Contemporanea fundazioaren Kulturaren Behatokiak Nafarroako Kulturaren Intsignia eman dio, iaz herrialdeko kultur erakunderik nabarmenena izan baitzen. Danok Oteiza komunitatea da museoak abian jarri duen azken proiektua, eta hartaz eta bertzez aritu da Gregorio Diaz Ereño zuzendaria (Barakaldo, Bizkaia, 1959). Ongi ari zaretela erakusten du sariak?...