Elkarrizketa

«Polita izango litzateke zirkua herri txikietara eramatea berriz ere»

«Polita izango litzateke zirkua herri txikietara eramatea berriz ere»

Zirku konpainiak, espazioak, zaleak, profesionalak eta hasiberriak batu dira Naze Nafarroako Zirku Elkartea sortzeko. Ainhoa Juaniz Ezpeleta Zirika Zirkus konpainiako eta Naze elkarteko kideak (Iruñea, 1970) nabarmendu du elkarteak zirkua ikusarazteko eta artistentzako babesgune bat sortzeko tresna izan nahi duela. Elkartea aurkezteko zirku gala bat eginen dute gaur, 18:30ean, Iruñeko Iturramako Civivox aretoan. Ekitaldiko aurkezlea...

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»

Eskola orduak amaitu dira, baina Lizarra ikastolako jolastokia lepo beteta dago. Haurrak harat eta honat dabiltza, jolasean, eta gurasoak, haiei so. Lizarra ikastolako gurasoetako bat da Koldo Leoz (Iruñea, 1979); Lehen Hezkuntzako irakaslea ere bada. Udal politikan ia hamalau urtez aritu eta EH Bildurekin Lizarrako alkate bitan izan eta gero —2015etik 2019ra eta 2020tik 2023ra—,...

«Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»

«Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»

Helduleku izateko. Helburu horrekin jaio zen Besarkada elkartea, 2016. urte bukaeran. Helduleku bat eskaini nahi die beren buruaz bertze egin dutenen senideei eta lagunei, eta suizidioak prebenitzen lagundu, sufritzen ari direnentzat toki seguru bat bilakatuz. Elena Aisa da presidentea (Iruñea, 1961). Iaz 58 pertsonak egin zuten beren buruaz bertze Nafarroan, 2023an baino bost gutxiagok. Halere,...

«Operan aritzea ez da lan bat soilik: egia bihurtutako amets bat da»

«Operan aritzea ez da lan bat soilik: egia bihurtutako amets bat da»

Madrilen dago Sofia Esparza sopranoa (Iruñea, 1994). Basilean (Suitza) izan da orain dela gutxi arte, Turandot obra antzezten, eta, Madrilen La Revoltosa amaitzean, Suitzara itzuliko da. Europako beste hamaika herrialdetan izan da Esparza: besteak beste, Georgian, Italian eta Armenian. Maleta bat eskuan duela bizi da 31 urteko sopranoa, baina pozik: «Hau da egin nahi dudana,...

«Gogorra da ehun urtean bakarrik bi emakume izatea»

«Gogorra da ehun urtean bakarrik bi emakume izatea»

Martin Montañesek, hamabi urtez Nafarroako Mendi Federazioko presidente izan ostean, lekukoa pasatu dio Miren Eizmendiri (Iruñea, 1998). Orain arte ingurumenaren eta kirol jokoen arduraduna zen Eizmendi. Adierazi du gogoz hartu duela datozen lau urterako erronka berria. Abenduan hartu zenuen Nafarroako Mendi Federazioko presidente kargua. Hartu diozu neurria karguari, edo ohitzen ari zara oraindik? Hobetzen ari...

«Protesta garrantzitsua izan zen, askatasunik ez zegoela aldarrikatzeko»

«Protesta garrantzitsua izan zen, askatasunik ez zegoela aldarrikatzeko»

Langileen eskubideen aldeko borrokan eredu bilakatu ziren Potasas enpresako langileak, 1975ean: urtarrilaren 7an, Potasas enpresako 46 langile meategietan sartu ziren. Bigarren egunean beste lankide bat batu zitzaien, eta, denera, hamalau egun eman zituzten lur azpian. Borroka haren 50 urte bete dira aurten, eta Javier Urrozek (Iruñea, 1946) gogora ekarri du orduko guztia. Noiz hasi zinen...

«Enpresak egoerarik zaurgarrienean direnen aurka egin du»

«Enpresak egoerarik zaurgarrienean direnen aurka egin du»

Olga Larraiozek (Iruñea, 1969) Nasuvinsa Nafarroako lurzoru eta etxebizitza enpresa publikoan eman ditu azken urteak lanean. Administrari lanetan aritu da han, otsailaren 28ra arte. Kontratua ez diote berritu, eta karrikan gelditu da, bertze lau lankiderekin batera. Denak dira emakumeak, eta bik desgaitasunen bat dute. Larraioz da bi horietako bat. Nasuvinsako langile batzordeko presidentea izan da,...

«Zaila izaten da euskaraz hitz egiten duten irakasleak topatzea»

«Zaila izaten da euskaraz hitz egiten duten irakasleak topatzea»

Inmaculada Lizasoain (Tafalla, 1964) Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Aljebra arloko irakaslea da NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zientzia Matematikoak ikasi zituen Zaragozan (Espainia), eta doktoretza tesia egin zuen gero, NUPen. 2021ean unibertsitateko komunitatearen ararteko izendatu zuten, eta aurten berriro eman diote kargua. Zein da unibertsitateko komunitatearen arartekoaren eginkizuna? Hainbat funtzio ditu. Eginkizun nagusia aholkatzea da....

«Orain biziki eskertzen diot amari amore ematen utzi ez izana»

«Orain biziki eskertzen diot amari amore ematen utzi ez izana»

Maialen Carvalho Nafarroan jaioa da (Iruñea, 2003), baina aita Portugalgoa du, eta herritartasun bikoitza dauka. 6 urterekin hasi zen taekwondo egiten, eta orain kirola Irakasletza ikasketekin uztartzen du. Portugalgo txapela jantzi zuen urtarrilean, 67 kilo baino gutxiagoko borrokalarien mailan. Urrian, Txinan eginen dute munduko txapelketa, eta Carvalhok han egon nahi du Portugalgo selekzioarekin. Nafar bat...

«Eskultura batek azalpen gehiegi behar badu balioa eman ahal izateko, gaizki!»

«Eskultura batek azalpen gehiegi behar badu balioa eman ahal izateko, gaizki!»

Iruñeko Alde Zaharreko Kondestablearen jauregiko beheko solairuan dago Mikel Okiñena eskultore nafarraren (Etxaleku, 1973) XX izenburuko erakusketa, eraikinean sartu eta eskuinera. Artistak azken hogei urteotako lanak bildu ditu han, igandera bitarte, eta han hartu du Nafarroako Hitza, galderei erantzun ahal izateko bere eskulturei so.  XX izena du erakusketak. Azken hogei urteotako lanak bildu dituzu? Bai, gutxi...