Iruñeko Abarzuza liburu eta paper dendak 31 urteko bidea egin du. Marcela Abarzuzak eta Rafael Rodriguez haren senarrak erretiroa hartu berri dute, eta ez dute inor aurkitu eurek hasitako bideari segida emateko. Oroigarri denda bat da orain. Abarzuza (Iruñea, 1959) gurasoek Kale Berrian zuten liburu dendan hazi da, eta gogorra egin zaio agurra. Gogorra izan da...
Elkarrizketa
«Marrazkien interpretazioa oso zabala da, hainbat irakurketa izan ditzake»
Pertsonen eskubideen defentsa eta babesa ardatz duten Gradu Amaierako Lanak aitortzen ditu urtero NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Brunet fundazioaren eskutik, eta, aurten, besteak beste Anne Garmendia Zubikoa hezitzaileak (Baztan, 1998) jaso du Jaime Brunet saria, Haur eta nerabeek familia barnean bizitzen duten tratu txarren detekzio goiztiarra izeneko lanarengatik. Marrazkien analisia ardatz duen metodologia bat landu...
«Erakustaldiak lortu du ikus-entzuleen eta erakundeen aitortza»
«Talentuz beteta» dator Ipes fundazioak antolatutako Iruñeko Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldiaren 38. aldia. Horixe nabarmendu du Amaia Zufia fundazioko kideak (Iruñea, 1990). Gaur hasi, eta ekainaren 14ra bitarte eginen dute, hiriburuko Golemetan. Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldiak 1980ko hamarkadan hasi zuen bere bidea. Film batzuekin gertatzen den bezala, klasiko bat bilakatu al da zuen...
«Gizartea interpelatu nahi du Elkar Mugi jaialdiak»
Duela hiru urte diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza (EA) Iker Diez de Ulzurrun Baxerri-ri (Altsasu,1984). Une latzak izan zirela aitortu du, eta neurologoaren eta Nafarroako EM Esklerosi Anizkoitza elkartearen laguntza ezinbestekoak izan ziren harentzat. Bertan ezagutu zuen Kattalin Armendariz elkarteko fisioterapeuta (Hiriberri, 1994), eta, egun, Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxean egiten dute terapia, elkarrekin. Hain zuzen ere,...
«Oholtza batean egoten ere irakatsi behar diegu gure ikasleei»
Arantza Lorenzo de Reizabalek (Bilbo, 1963) ongi ezagutzen du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Iruñeko egoitza. 2003an hasi zen han irakasle, eta, joan den martxotik, zuzendaria da. Piano baten ondoan jarri da argazkilariak hala eskatuta, eta perfekzioari buruz hasi dira biak hizketan. «Ez dago ezer perfekturik», erran du Lorenzok. Kontserbatorioan ez duzue perfekzioa helburu, beraz? Artearen...
«Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta»
Nafarroako Frida elkarteko kideak kalera atera ziren hilaren 12an, Fibromialgiaren Munduko Egunean. Gaitz hori dutenek sortu zuten taldea, 2006an. Eritasunak emakumeei eragiten die, batez ere. Mariain Asiain elkarteko presidenteak (Iruñea, 1972) duela 25 urte jaso zuen diagnostikoa. Fibromialgiaren Munduko Eguna izan zen igandean. Zer mezu zabaldu nahi izan duzue aurtengo aldian? Osasun langileak trebatzea nahi...
«Mendia komunitatea ehuntzeko bide bat zen; hori galtzen ari gara»
Iñaki Otxoa de Olza 2008ko maiatzaren 22an zendu zen. Bost egun pasatu zituen hil edo bizi Annapurnan, eta han geratu zen betiko. Mendizaleak egindako bideari segida emateko asmoz sortu zuten handik urtebetera SOS Himalaia fundazioa. Elena Sagasetak (Iruñea, 1979) txikitan ezagutu zuen Otxoa de Olza, eta egun fundazioko koordinatzailea da. Bihar Altsasun eginen duten Hiru...
«Gure bidea da kanta propioak sortzea»
Musika estilo asko entzuten ditu, eta ez du albo batera utzi nahi bestelako estilo batzuk esploratzea. Ska musikatik saltsara jauzi egin zuenetik, saltsaren friki bihurtu da Claudia Rodriguez Goxua’n Salsa taldeko abeslaria (Iruñea, 1997). Kolonbiarrez eta nafarrez osaturiko orkestra horrek saltsa eta euskal folklorea uztartzen ditu. Urak eginen du bide diskoa kaleratu berri du taldeak. Zer bide hartu...
«Behar dugu Nafarroaren Eguna, eta behar ditugu besta gehiago ere»
Euskal Herri osoko bisitarien zain dira Baigorrin (Nafarroa Beherea). Igandean Nafarroaren Eguna ospatuko dute han, Basaizea elkarteak antolatuta, eta gaur antzerki musikatua eskainiko dute Biletxean. Asteburu osoko plan bat prestatu dute, mugaz bi aldeetako herritarren arteko saretzea bultzatzeko. Parte hartzera deitu du Basaizea elkarteko kide Oihana Bidartek (Baiona, 1994). Dena prest iganderako, Nafarroaren Egunerako? Lana...
«Zilbetikoa baztertu bazuten, Erdizkoa ere baztertu beharko dute»
Soka luzeko proiektu bat da Erdizkoa. «Enpresaren asmoak gutxienez hogei urte atzeratzea lortu dugu», nabarmendu du Magnak Baztango eremu horretan egin nahi duen meategiaren aurkako plataformako kide Mikel Sobrinok (Elizondo, 1975). Orain, udalez gaindiko eragina duen plan gisa tramitatzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Plataformak alegazioak aurkeztu berri ditu erabaki horren aurka, eta bihar, gainera, Erdiz...









