Inmaculada Lizasoain (Tafalla, 1964) Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Aljebra arloko irakaslea da NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zientzia Matematikoak ikasi zituen Zaragozan (Espainia), eta doktoretza tesia egin zuen gero, NUPen. 2021ean unibertsitateko komunitatearen ararteko izendatu zuten, eta aurten berriro eman diote kargua. Zein da unibertsitateko komunitatearen arartekoaren eginkizuna? Hainbat funtzio ditu. Eginkizun nagusia aholkatzea da....
Elkarrizketa
«Orain biziki eskertzen diot amari amore ematen utzi ez izana»
Maialen Carvalho Nafarroan jaioa da (Iruñea, 2003), baina aita Portugalgoa du, eta herritartasun bikoitza dauka. 6 urterekin hasi zen taekwondo egiten, eta orain kirola Irakasletza ikasketekin uztartzen du. Portugalgo txapela jantzi zuen urtarrilean, 67 kilo baino gutxiagoko borrokalarien mailan. Urrian, Txinan eginen dute munduko txapelketa, eta Carvalhok han egon nahi du Portugalgo selekzioarekin. Nafar bat...
«Eskultura batek azalpen gehiegi behar badu balioa eman ahal izateko, gaizki!»
Iruñeko Alde Zaharreko Kondestablearen jauregiko beheko solairuan dago Mikel Okiñena eskultore nafarraren (Etxaleku, 1973) XX izenburuko erakusketa, eraikinean sartu eta eskuinera. Artistak azken hogei urteotako lanak bildu ditu han, igandera bitarte, eta han hartu du Nafarroako Hitza, galderei erantzun ahal izateko bere eskulturei so. XX izena du erakusketak. Azken hogei urteotako lanak bildu dituzu? Bai, gutxi...
«Helburua da dokumentazioa eskuragarri jartzea gizarte osoarentzat»
Mila urteko historia dago gordeta Nafarroako Artxibo Nagusiko pareten artean. Felix Segura da bertako zuzendaria (Iruñea, 1974), eta, adierazi duenez, artxiboaren xede nagusia herritarrentzat eskuragarri egotea da, idatzizko memoria kontserbatzeaz gain. Iruñean du egoitza, eta jarduera eta erakusketa asko antolatzen dituzte helburu hori lortzeko. Iaz errekor guztiak hautsi zituzten: inoizko bisitari kopuru handiena jaso zuten,...
«Auzoa sendotzeko toki bat nahi genuen, irekia, eta lortu dugu»
Ana eta Maria Irisarri ahizpek (Iruñea, 1982 eta 1989) Goxo Latte beren kafetegiaren lehen urteurrena ospatu zuten urtarrilaren 27an. Goxo Latte Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilkueta karrikaren 17.ean dago, eta, ireki zutenetik, topagune eta erreferente bilakatu da auzokideentzat. Ez da taberna edo kafetegi huts bat, garagardo bat, pintxo bat edo kafe bat hartzeko: Irisarri ahizpek...
«Ohiturari eutsi behar diozu, baina bide berriak ere asmatu behar dira»
Iruñeko Orfeoia duela 160 urte sortu zuten. Gorabeherak izan ditu geroztik: 1873an itxi behar izan zuten, eta 1885ean, berriro. Azken pandemiaren ondorioz, egoerak okerrera egin zuen, baina beti jakin izan dute aurrera egiten. Paloma Martikorena (Iruñea, 1975) 2007az geroztik ari da orfeoian lanean, eta kudeatzaile izendatu dute orain. Zer moduz lehenengo egunak Iruñeko Orfeoiko kudeatzaile...
«Fikziora jo dut memoria historikoa are gehiago zabaltzeko asmoz»
Kontent eta lasai agertu da Fernando Mikelarena (Bera, 1962) Iruñeko Walden liburu dendara. Han egin du Lineas de frontera (Lamiñarra, 2024) bere lehen eleberriaren aurkezpena. Lan horretan, Mikelarena aurrenekoz murgildu da fikzioaren esparruan, baina historia bazter utzi gabe, datu hutsekin ukitzen ez zituen tokietara ailegatu nahi izan baitu eleberriaren bidez. Sail bat hasi du lehen...
«Lortu nahi dugu euskarari Erronkariko hizkeren kutsua ematea»
Barañainen jaioa da Josune Aznarez (1982), baina Erronkaribarkoa dauka familia osoa. Aita Burgikoa du, eta ama Izabakoa, baina ezkondutakoan Iruñerrira joan ziren bizitzera. Hala ere, Aznarezek lotura estua izan du beti ibarrarekin eta bertako euskararekin. 2020. urtean, Uskararen Eleak liburua argitaratu zuen, eta 2022an, Oinarrizko Hiztegia. Iazko urrian, Eleñoak ipuin bilduma ondu zuen (Lamiñarra, 2024)....
«Lanbidea duintzea da gaur egungo erronka nagusia»
Berriemaile grafikoek lan baldintza prekarioak pairatzen dituzte maiz. Horiek salatzeko, Berriemaile Grafikoen Nafarroako Elkartea sortu zuten hainbat langilek, 1997an. Berriki, beste salaketa bat egin behar izan dute. Abenduaren 7an, Laura Pausini artistak kontzertua eman zuen Nafarroa Arenan, eta ez zituen argazkilariak sartzen utzi. Hori ikusirik, elkarteak salaketa publikoa egin zuen prentsa ohar baten bidez. Horrez...
«Funtsezkoa da laguntzak lehen sektorea garatzen ari direnei heltzea»
Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Aierdik (Etxauri, 1958) traktoreak Iruñeko karriketara itzuli diren egunean hartu du Nafarroako Hitza bere bulegoan, abenduaren 10ean. Aierdik nekazarien protestak kudeatu behar izan zituen urte hasieran; urte amaieran, berriz, Klimaren Aldeko Aliantzak Nafarroako Gobernuaren aurka jarritako helegitearen auzia. Traktoreak karrikara itzuli dira. Zer deritzozu? Ulertzen dut sektoreak...