Elkarrizketa

«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»

«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin izan duen bilera amaituta, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak Iruñeko Tutera karrikan duen egoitzara itzuli da Xabier Alkuaz (Tafalla, 1991), erakunde horretako lehendakaria. PSNk Alkuazen hautagaitza babestu zuen urrian, eta, babes horri esker, Tafallako EH Bilduko alkateak hartu zuen federazioko buru izateko ardura. Toki entitateen erronkez eta «ezberdinen arteko akordioak» lortzeko...

Alaitz Rekondo: «Hitz askorik gabe, gauza anitz erran genion elkarri»

Alaitz Rekondo: «Hitz askorik gabe, gauza anitz erran genion elkarri»

​Alaitz Rekondo (Lesaka, 1980) Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko oholtzara igo zen larunbatean, hilaren 2an, Julio Soto aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jartzera. Nafarroako Bertsozale Elkarteak aitortza egin nahi izan dio Rekondoren bideari, eta lesakarrak «hunkituta» eskertu du. Rekondo ikastolan murgildu zen bertsolaritzaren munduan; kantuan aritu zen lehendabizi, baina oholtzaren gainean gaiak jartzen aurkitu du bere tokia....

Arkaitz Goikoetxea: «Hizkuntzari, kulturari eta lurraldeari lotutako turismoa egin nahi dugu»

Arkaitz Goikoetxea: «Hizkuntzari, kulturari eta lurraldeari lotutako turismoa egin nahi dugu»

​Laurogeita hamar erakunde pribatuk baino gehiagok eta Araitzek, Aresok, Goizuetak, Imotzek, Irurtzunek, Larraunek, Leitzak eta Lekunberrik osatzen dute Plazaola Partzuergo Turistikoa. Lekunberriko alkate Arkaitz Goikoetxea (Oiartzun, Gipuzkoa, 1973) hautatu dute presidente. Nabarmendu du aurreko urteetako bide beretik jarraituko duela; besteak beste, Plazaolako bide berdea kudeatzeko asmoz Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen bat lortu nahi du, eta identitateari...