Elkarrizketa

«Egindako lana saritu dute dominaren bidez, baina nire bidea ez da amaitu oraindik»

«Egindako lana saritu dute dominaren bidez, baina nire bidea ez da amaitu oraindik»

Carmen Rubiok (Iruñea, 1961) bide luzea egina du kirolaren esparruan: duela 30 urte hasi zen arku tiroan, eta, geroztik, hamaika domina irabazi ditu. 2012an, Londresko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Polioak jo zuen 14 hilabete zituenean, eta eritasunak arrastoa utzi dio. Gaitzak, halere, ez du Rubioren egunerokoa baldintzatu: «Beti egin dut aurrera», nabarmendu du, Nafarroako...

«Ez dugu izan nahi laguntza hutsa eskaintzen duen erakunde bat»

«Ez dugu izan nahi laguntza hutsa eskaintzen duen erakunde bat»

Iruñeko San Lorenzo karrikako Paris 365 jantoki soziala ia hutsik da gosariak ematen hasi baino lehen. Bi langile ari dira eguneko bazkaria prestatzen. Jantokian, aulkiak mahaien gainean dira, eta apalategietan, erabiltzaileek hartzeko zain diren liburuak. Jantoki bat baino anitzez gehiago baita Paris 365. Hamabost urte bete ditu proiektuak, eta egindako bideaz mintzatu da Miriam Gomez...

«Gizartea aldatuz joan da, eta harekin batera Irache elkartea ere bai»

«Gizartea aldatuz joan da, eta harekin batera Irache elkartea ere bai»

Elkarte ttipi gisa jaio bazen ere, sortzaileek espero ez zuten tokiraino iritsi da Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea, Mikel Bezunartea (Iruñea, 1968) kidearen irudiko. Izan ere, elkarteak 45 urte bete zituen azaroaren 8an, eta milioitik gora erreklamazio eta kontsulta jaso dituzte urteotan. Hasmentan, erreklamazio gutxi batzuk jasotzen zituzten; denda txikietan jazotakoen ingurukoak, nagusiki. Gizartea, alta, aldatuz...

«Kalean jotzen dugunean sortzen den giroak bilakatu nau txistulari»

«Kalean jotzen dugunean sortzen den giroak bilakatu nau txistulari»

Musika ikasketek Donostiara eraman dute Leire Retegi (Leitza, 2002): pianoko gradu profesionala egiten ari da, Francisco Escudero kontserbatorioan. Txikitan, halere, txistuaren alde egin zuen, eta ez du bazter uzteko inolako asmorik. Karrikako giroa maite du, eta akademian ere ari da urrats sendoak egiten: Donostiako Orfeoiak eta Musikenek saritu berri dute, goi mailako ikasketen amaierako lanarengatik....

«Giza eskubideak ez dira eztabaidatzen, defendatu egiten dira»

«Giza eskubideak ez dira eztabaidatzen, defendatu egiten dira»

Ola Arafat Gazan jaio zen (Palestina), 1977an. Ondo daki zer den Israelen okupazioaren menpe bizitzea, eta, 2002an Iruñera etorri zenetik, bere herriaren alde borrokan ibili da, etenik gabe. Nafarroako Yala erakundeko kide izan da duela gutxi arte. Orain, Salam Gaza sortu du. Horretaz gain, botikaria da Arafat, eta 2017an DNA Catcher enpresa sortu zuen. Berriki, Nafarroa...

«Kirola izateaz gain, denetan laguntzen dizu harri jasotzeak»

«Kirola izateaz gain, denetan laguntzen dizu harri jasotzeak»

Estefania Etxebeste Giraldo Estefi (Ituren, 2002) iazko urrian hasi zen harri altxatzen. Familian ez du herri kiroletan aritzen den bertze inor, baina jaso du senideen eta lagunen babesa. «Esker oneko» da Etxebeste. Euskal Herriko harri-jasotze txapelketan bigarren postua lortu du berriki, urriaren 19an, Mungian (Bizkaia). Euskal Herriko lehen txapelketa zuen. Joseba Ostolaza Harri Eskolan entrenatzen da, Orion (Gipuzkoa)....

«Ongi gaudenean hasi beharko genuke heriotzaz hausnarketa egiten»

«Ongi gaudenean hasi beharko genuke heriotzaz hausnarketa egiten»

Pablo Etxeberria Esparza soziologoak (Iruñea, 1994) mendebaldeko gizarteetan heriotza kudeatzeko moduez egindako tesia aurkeztu berri du NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Reaprender a morir. Narrativas contemporáneas sobre un universal izenburupean (Hiltzen berrikasi. Auzi unibertsal bati buruzko narrazio garaikideak), erlijioaren eraginaz, paradigmen aldaketaz, Aurretiazko Borondateen Agiriaz eta bertzez egin du gogoeta. Zerk eraman zaitu heriotzaren auzia jorratzera?...

«Gaixoekin dugun harremana da familia medikuon superboterea»

«Gaixoekin dugun harremana da familia medikuon superboterea»

Pilar Arroyok (Huesca, Espainia, 1956) ez du mediku sena galdu, duela bi urte erretiroa hartu arren. Aspaldiko gaixo batekin egin du topo elkarrizketa egitera bidean; herritarrak Arroyo zoriondu du, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Medikuen Elkargoak eman berri dioten Sanchez Nicolay sariagatik. Zoriontzeak «biziki» poztu du sendagilea, baina lanbideari buruzko kezka aipatu nahi izan du, deus...

«Saiatu gara herritarrak konbentzitzen zientzia guztiona dela»

«Saiatu gara herritarrak konbentzitzen zientzia guztiona dela»

Iruñeko Planetarioa ireki zutenetik 31 urte igaro dira, eta horiek guztiak eman ditu Javier Armentiak zentroaren zuzendari gisa (Gasteiz, 1962). Orain, erretiratzeko ordua heldu zaio. Garai oparoak eta gogorrak bizi izan ditu, baina haren balorazioa argiki ona da. Zein da Iruñeko Planetarioaren etapari amaiera emateko arrazoia? Etapa baten amaiera dela, hain zuzen ere. Planetarioa oso proiektu...

«Pozgarria da, sentitzen baitut egindako lanak balio izan duela»

«Pozgarria da, sentitzen baitut egindako lanak balio izan duela»

Koldo Martinez (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1953) medikua da, baina politikaren esparruan aritu da buru-belarri azken bederatzi urteotan; parlamentari izan da Nafarroan, senatari Madrilen, eta, joan den astera arte, Geroa Bairen zinegotzi Iruñean. Prostatako minbizia duela erran zuen martxoan, eta politika uztea erabaki du orain. Zer moduz zaude? Ongi nago. Minbizia dut eta nekatu egiten naiz, baina...