Elkarrizketa

«Gerora begirako solasaldiak sortu nahi ditugu liburuaren bidez»

«Gerora begirako solasaldiak sortu nahi ditugu liburuaren bidez»

Hainbat urtetako proiektua izan da El barrio en el centro. Medio siglo de movimiento vecinal en el Casco Viejo de Iruña [Auzoa erdigunean. Mende erdia Iruñeko Alde Zaharreko auzo mugimenduan] Helena Bengoetxea kazetariarentzat (Iruñea, 1967). Iruñeko Alde Zaharreko AZ sareak sustatu du liburua, auzoaren memoria jasotzeko. Bengoetxeak gaztelaniaz idatzi du, baina hainbat eragilek euskarazko testuak gehitu...

«Garai batean errefusatu nituenak besarkatzen aritu naiz azken boladan»

«Garai batean errefusatu nituenak besarkatzen aritu naiz azken boladan»

Hasier Larretxeak (Arraioz, Baztan, 1982) Sendatzen duten hitzak izenburuko tailerrak dituen sei saioetako bosgarrena bukatu eta gero hartu du Nafarroako Hitza, Iruñeko Txantreako liburutegian. Kontent atera da gelatik, parte hartzaileak segitzeko gogoz gelditu direlako. Madrilen bizi da Larretxea, baina Nafarroan garatu ditu bere azken proiektuetako anitz; udazkenean, Erriberrin eta Ribaforadan garatuko du osasun mentala eta...

«Gorputza gorrotatzearen atzean ikaragarrizko marketin estrategia dago»

«Gorputza gorrotatzearen atzean ikaragarrizko marketin estrategia dago»

Filosofia eta teoria feministen inguruko ikasketak egin ditu Magdalena Piñeyro aktibistak (Montevideo, 1986). Orkoiengo kultur etxean izan da, maiatzaren 21ean, presio estetikoak sexu-genero disidenteengan duen eraginaren inguruko hitzaldi eta tailer bat ematen. Piñeyrok nabarmendu du lodifobiak eragin «handia» duela komunitatearengan, eta borroken arteko estrategiak sustatu behar direla. Zer kanon estetikok eragiten dute bereziki sexu-genero disidenteengan?...

Ignacio Aranguren: «Emozionalki oso lotuta nago Gaiarre antzokiari»

Ignacio Aranguren: «Emozionalki oso lotuta nago Gaiarre antzokiari»

Ignacio Arangurenek (Iruñea, 1953) bizi osoa eskaini dio antzerkiari. Omenaldi gisa, Max saria eman diote, antzerki amateurraren eta sozialaren kategorian. Vicente Galbete kidearekin batera hartuko du. Biek Iruñeko Navarro Villoslada institutuko antzerki tailerra gidatu zuten 35 urtez, eta, Arangurenen hitzetan, «sariak oso amaiera polita emango dio ibilbide horri». Ekainaren 16an banatuko dituzte aurtengo Max sariak,...

«Pena ematen dit Eslabaren gauzak erakusteko toki bat ez izateak»

«Pena ematen dit Eslabaren gauzak erakusteko toki bat ez izateak»

Hilarion Eslabak (1807-1878) eta Anai Telletxeak (2000) sorterri bera dute: Burlata; Telletxeak nonahi ikusi izan du Eslabaren izena herrian: musika eskolan, kiroldegian, ikastetxean… Antonio eta Becky Rufin senar-emazte estatubatuarrekin elkarlanean, aukera izan du konpositorearen obrak egokitzeko eta grabatzeko. Amsterdam du orain bizitoki. Nolatan sartu zara Hilarion Eslaba konpositorearen obra zabaltzeko proiektuan? Nik Zaragozan egin nituen goi...

«Kultura menstrualaz hitz egin behar da; osasunaz eta ongizateaz»

«Kultura menstrualaz hitz egin behar da; osasunaz eta ongizateaz»

Lehen eta azken hilekoaren inguruko hainbat tailer egin dituzte azken asteotan Iruñeko Donibane auzoko Goxo Latte kafetegian. Nora Pascual hezitzaile menstrualak zuzendu ditu (Iruñea, 1990), hilekoaren inguruko mitoak eta tabuak, behingoz, bazter uzteko asmoz. Hitz egiteko eta informazio zehatza jasotzeko beharra nabarmendu du. Bihar eginen du azken tailerra, 18:00etan, toki berean. Osasun menstrualaren eguna izan zen maiatzaren...

«Nabaritu dugu sexilioari buruzko hitzaldiak barrenak mugitzen dizkiola jendeari»

«Nabaritu dugu sexilioari buruzko hitzaldiak barrenak mugitzen dizkiola jendeari»

( Lide Egizala Urteaga, Gipuzkoako Hitza Martxel Larraza (Etxalar, 2000) Xerka fotokazetaritza proiektua aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, Joseba Olagarai herrikide eta kazetariarekin. Lanak sexilioa du ardatz, eta «LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesu isila» lantzen du. Larrazak Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona queer-en bizipenak eta hausnarketak jaso ditu, baita nola...

«Erriberan oso zaila da euskaraz bizitzea: ariguneak behar dira»

«Erriberan oso zaila da euskaraz bizitzea: ariguneak behar dira»

Kontzertuak lotu, bazkarirako tiketak saldu, agertokiak alokatu, baimenak eskatu… Egunotan galtzak bete lan ibili dira Erriberan Euskaraz elkarteko kideak, bihar egitekoa den Erriberako I. Euskararen Egunaren kontura. «Euskararen egun asko egin dira orain arte hainbat herritan, baina hau berezia izanen da», esplikatu du Iñaki Bakerok, AEKren Tuterako euskaltegiko irakasleak (Laudio, Araba, 1965). «Arguedasen egingo dugu,...

«Euskaraldiko rolak jarrerarekin lotuak daude, ez euskara mailarekin»

«Euskaraldiko rolak jarrerarekin lotuak daude, ez euskara mailarekin»

Euskaraldiaren laugarren aldia ate joka dago. Maiatzaren 15ean hasiko da, eta Euskal Herriko ahoak eta belarriak euskaraz beteko ditu hamar egunez. Parte hartzaileek ahobizi edo belarriprest txapa jarriko dute, betiko helburuarekin: hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskara erdigunera eramatea. Nora Gonzalez Euskaraldiaren Nafarroako antolatzaileak (Iruñea, 2000) ekinaldian parte hartzeko deia egin die bai norbanakoei eta bai entitateei ere....

«Herri burujabeak emandako erantzuna zigortu nahi dute»

«Herri burujabeak emandako erantzuna zigortu nahi dute»

Hogei urte baino gehiago daramatzate baztandarrek Lekarozen Palacio de Aroztegia SM enpresak egin nahi duen makroproiektu urbanistikoaren aurka borrokatzen. 2021eko apirilean Lekarozen egindako kanpaldiarengatik «talde kriminal antolatu bat» izatea eta «derrigortze eta bortxa» delituak egitea leporatzen diete zazpi baztandarri. Guztira, hogei urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroren isunak eskatu dituzte. Aintzane Ariztegi da auzipetuetako bat...