Kontent eta ospatzeko gogoz daude Iruñeko Bigarren Zabalguneko bizilagunak. Hilabeteak daramatzate Zangoza karrikako aparkalekuaren kontrako protestak egiten, eta, azkenean, lortu dute behin betiko lanak geldiaraztea. UPNren eskutik abiatu zen proiektua ekainean; hasieran, Enrique Maiarekin, Iruñeko alkate zelarik, eta, gero, Cristina Ibarrolarekin. Zangoza karrikako aparkalekuaren aurkako plataformako eta Zabalsanche auzo elkarteko kidea da Mertxe Zufia (Tutera,...
Elkarrizketak
«Konturatu naiz hasieratik jokatu dudala Euskaraldian bezala, beti izan naizela ‘ahobizi’»
Auritz du orain bizitoki, baina handik Atarrabiara mugitu da Xanti Begiristain Madotz (Etxarri, Larraun, 1958), herriko irakurketa taldeak kultur etxean egindako saioan parte hartzera. Euskararen inguruan mugitzen da Begiristain; 20 urte zituenetik, aulki gurpildun batean. Muskulu distrofia progresiboa du. Irakasle eta zinegotzi ohia, idazlea eta euskaltzalea. Hamaika hedabidetan izan da kolaboratzaile. Jakin-min handiko gizona, eta...
«Batzuek Monica erraten didate, bertze batzuek Hui Chi; biak ditut propio»
Iruñeko Iturrama auzoan du Hui Chi Yuk (Taiwan, Txina, 1980) Nihao bere txinerako akademia. Hutsik dauden geletako batean oroitu ditu Nafarroara ailegatu zenekoak, eta ordutik egindako bideaz mintzatu da. Nafarroako Gobernuak sari bat eman berri dio, elkarbizitzan laguntzeagatik. Nafarroa Koloretan saria jaso duzu. Kontent? Hagitz kontent, eta, batez ere, hagitz eskertua. Uste dut bertze pertsona...
«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin izan duen bilera amaituta, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak Iruñeko Tutera karrikan duen egoitzara itzuli da Xabier Alkuaz (Tafalla, 1991), erakunde horretako lehendakaria. PSNk Alkuazen hautagaitza babestu zuen urrian, eta, babes horri esker, Tafallako EH Bilduko alkateak hartu zuen federazioko buru izateko ardura. Toki entitateen erronkez eta «ezberdinen arteko akordioak» lortzeko...
Alaitz Rekondo: «Hitz askorik gabe, gauza anitz erran genion elkarri»
Alaitz Rekondo (Lesaka, 1980) Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko oholtzara igo zen larunbatean, hilaren 2an, Julio Soto aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jartzera. Nafarroako Bertsozale Elkarteak aitortza egin nahi izan dio Rekondoren bideari, eta lesakarrak «hunkituta» eskertu du. Rekondo ikastolan murgildu zen bertsolaritzaren munduan; kantuan aritu zen lehendabizi, baina oholtzaren gainean gaiak jartzen aurkitu du bere tokia....
“Asko lagundu dit neure buruaz barre egin ahal izateak”
Markos Goikoleak Iruñeko La Piel antzerki konpainiarentzat idatzitako 'Beren izenez' testuak Euskaltzaindiaren Lautan3 laguntza jaso du. Izen bereko jaialdian estreinatuko dute antzezlana, datorren otsailean.
“Ahalik eta zientziarik hurbilena egin nahi dugu planetarioan”
Kultura astronomikoa sustatzeko asmoz sortu zen Iruñeko Planetarioa, duela 30 urte. 1993ko azaroaren 26an inauguratu zuten. Egindako bidea azpimarratu du Javier Armentia astrofisikari eta planetarioko zuzendariak.
“Txertoa prebentzio neurri hagitz garrantzitsu bat da”
Nafarroako Gobernuak joan den urtarrilean abiatu zuen uteroko lepoko minbiziari aurrea hartzeko programa. Maria Ederra da arduraduna; gutuna jaso dutenak parte hartzera deitu ditu.
“Liburuek intimitate eta lasaitasun ordu anitz eman dizkidate”
Letraheridas jaialdiak Madrildik Iruñera ekarri du Alana S. Portero, 'La mala costumbre' bere lehen eleberriari buruz aritzeko. Orrietan barrena haziz doan haur trans baten bidez, maitasunezko liburu bat ondu du.
“Zerbait alde batera uzteko idazten dut beti”
Iruñea Hiria poesia saria irabazi berri du Iban Garro Alzuri lesakarrak, euskaraz, 'Larrosa bat Groenlandian' izenburuko olerki bildumarekin. Errutinaren indarraz eta hura apurtzeko beharraz idatzi du, bertzeak bertze.