Prostituzioan aritzen diren emakumeei buruzko film labur bat zuzendu du Isa Saez Perezek: 'Chicas prepago'. Testigantza errealak ibili ditu. Ez du helburu epai bat ematea, "eztabaidarako aletxo bat jartzea" baizik.
Elkarrizketak
“Hegaztiei behatzen ikasteko ez dago inongo bidezidorrik”
Gorosti elkarteak ornitologia ikastaroa antolatu du aurten ere. Bihar dute lehenbiziko ateraldia, Sorogainen, eta beste bost izanen dituzte ondotik. Aurreikuspena egin du Deanek: "120 espezie inguru ikusten ahalko da"
“Ezin dugu lasai asko aurrera egin besteak atzean utzita”
Adinekoak Krisiaren Kontra plataformak protesta egin zuen iragan astean. Arrakala digitalaren eta finantza bazterkeriaren aurka egin zuten oihu, suminez. Diez Diazena zen ahots horietako bat.
“Tentsio eta estres biziko egunetan dut maiteen golfa”
Nafarroako Gobernuak Carlota Ziganda golf jokalariari eman dio 2021eko kirolari onenaren saria. Ultzamarrak garaipen mordoa izan zuen iaz; ordea, ez da asebete oraindik: "Gehiago nahi dut".
“Jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai”
Ikasten ari dela dio Anne Lukin abeslariak, musikari bizitzaren ertzak ezagutzeko prozesuan. Une gozoan da, edonola ere: 'Ay, Pequeña' kantua kaleratu berri du, eta iragarri du Ribera Sound jaialdian izanen dela udan.
“Politikariek hitz egin bai, baina ekin, ez diote ekiten”
Izurriteak are gehiago sakondu ditu lehendik ere osasun sisteman ziren zuloak; Nafarroako Osasun Plataformako Lazaro Elizaldek ez du dudarik horretan. Taldeak manifestaziora deitu du gaurko: 19:00etan, Iruñean.
“Amorrua sentitzen dut, eta ezintasuna; ez da justiziarik egon”
Iazko Martxoaren 8an Iruñean egindako protesta baten harira, hamabost hilabeteko kartzela galdegin dute mugimendu feministako Larunbe Biurrunentzat. Poliziaren bortizkeria salatu zuen hark; muzin egin diote.
“Leslieren asmoa ez zen transak definitzea, defenditzea baizik”
Leslie Feinberg idazle estatubatuarraren 'Borrokalari transgeneroak' saiakera euskaratu du Fermintxo Zabaltzak, Katakrakekin. Itzultzaileak onartu du liburuak mundu bat ireki ziola; "liluraturik" du oraindik.
“Inportantea da nork bere buruari frenoa jartzen jakitea”
Pirinioetan izandako mendi-istripu kopuruak nabarmen egin du gora azken asteotan; erreskatean diharduten suhiltzaileak lan franko ari dira izaten. Berriki, gomendio sorta bat atera dute argitara.
“Dagoenarekin ez da aski; hori da familiek diotena, hori da egia”
Fonsecak urteak eman ditu garunean kalte hartutako umeen eskubideen alde. Begirada atzera zuzenduta, pozik da lortutakoez ohartuta. Aurrera so egiten duelarik, baina, aise ikusten ditu murruak: "Lan mordoa dago".