Hiru eta sei urte bitarteko espetxe zigor eskaerei aurre egin beharko diete 2023ko irailaren 29an Iruñeko diskoteka baten kanpoaldean gazte bati jipoi bat eman zioten lau gizonek. Horietako hiru Espainiako Armadako militarrak ziren garai hartan, Diario de Navarra egunkariak astearte honetan jasotzen duenez. Gainera, datozen hilabeteetan Nafarroako Auzitegian izango den epaiketari begira, fiskalak eskatu du...
Euskal Herria
Nafarroako ikastolek elikagai bilketa «bikaina» egin dute Paris 365en alde
Nafarroako Ikastolen Sarea eta Paris 365 jantoki solidarioa bigarren urtez elkartu dira elikagai bilketa aurrera eramateko. Nafarroa Oinezen barruan, Nafarroako hamabost ikastoletako familiek «euren konpromiso soziala erakutsi» nahi izan dute, jantoki sozialari elikagai ez galkorrak emanez. Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra arte egin zuten kanpaina, eta antolatzaileen arabera, jasotako erantzuna «bikaina» izan da. Ikastolek adierazi dute aurreikuspenak gainditu dituztela eta...
Sanferminetako talde bortxaketaren hamargarren urteurrenean mobilizatzera dei egin du Iruñerriko Itaiak
Adingabeen kontrako sexu erasoak, bortxaketa saiakera bat kalean, polizia erasotzaileen kasuak eta hiru hilketa matxista. Emakumeen kontrako indarkeria «latza» izan da aurten Nafarroan, Iruñerriko Itaiak salatu duenez. «Matxismoa gogortu da, ideia faxista eta matxisten zabalpenaren ondorioz». Gogoratu dute, halaber, bortizkeria matxista ugaritu eta indartu egiten dela bestetan, eta horren kontra mobilizatzeko beharra dagoela nabarmendu dute,...
Emakume bat hil da Tutera eta Fontellas artean izandako trafiko istripu batean
Emakume bat hil egin da gaur Nafarroan, Tutera eta Fontellas arteko N-134 errepidean izandako trafiko istripua dela eta. Foruzaingoak albistea baieztatu du, eta azaldu errepide hori itxi egin duela bi noranzkoetan, zerogarren eta seigarren kilometroen artean. Oraingoz, Foruzaingoak ez du informazio gehiago eman istripuari buruz.
Foru Hobekuntzan autogobernua babesteko neurriak jaso daitezela proposatu du Barkosek
«Presarik gabe, baina premiazkoa da aldaketa, eta tinko aldarrikatu behar da». Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak «baietz» esan dio Foru Hobekuntzaren erreforma bati. Bere ustez, 45 urte hauetan Espainiako Gobernuak ez ditu eskumen guztiak eskuz aldatu eta, era berean, autogobernuaren bilakaera baldintzatu du. Horregatik funtsezkotzat jo du etorkizuneko testuak autogobernua babesteko neurriak jasotzea. «Bialdekotasunik...
Salatu dute Nafarroako Gobernuak bost irakasle erdaldun kontratatu dituela Lekarozko institutuan eskolak emateko
Ezinegona piztu du, beste behin ere, Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenoren erabaki batek. Hezkuntza Departamentuak ebatzi du Lekarozko Bigarren Hezkuntzako Institutuko (Nafarroa) bost lanpostu ematea beste horrenbeste irakasle erdaldun elebakarri. Neurriak haserrea eragin du Baztango hezkuntza komunitatean, eta herritarrak hasiak dira mobilizatzen. Atzo iluntzean, dozenaka lagunek elkarretaratzea egin zuten Elizondon, D eredua eta integrazioa bermatu. Euskaraz bizi...
Arantzako osasun etxea itxi dute behin-behinean, radon gasaren heinagatik
Nafarroako Osasun Sailak behin-behinean itxi du Arantzako osasun etxea, radon gasaren neurketan agertutako hein altuagatik. Horren ondorioz, Igantzikora bideratu dituzte herritarrak. Arroketan eta lurrean dagoen uranioaren desegiteak askatzen duen gas naturala da radona. Ez du ez kolore, ez usain, ezta zaporerik ere; neurketen bidez baizik ezin daiteke detektatu. Eremu itxietan eta epe luzean hausnartuz gero,...
Hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala eta magoaren xistera
Maisuak dira PSN eta Maria Txibite hizkera politikoa nahieran maneiatzen. Prestidigitadore eta bentrilokuo finak izanik, gai dira, hitzak ongi neurtuta, gauza bat iradoki eta oso bestelako bat esateko. Kea eta ispiluak. Euskarari dagokionez, hainbatetan adierazi diote atxikimendua, errespetua, eta, are, maitasuna; «altxor» eta «ondare» hitzak ibili dituzte ahotan; eta zertarako? Normalean, kontrako botoren bat justifikatzeko. Horrexegatik, lehendakariak esan duenean Foru Hobekuntza moldatu nahi...
Euskal preso politikorik eta erbesteraturik gabeko sanferminak aldarrikatu ditu Sare Herritarrak
Bestak ez dira beti umore ona, edo ez hori bakarrik, eta Iruñeko sanferminetan ere maiz ikusten da halakorik. Bada, alde ilunago horietako bati heldu dio gaur Sare Herritarrak, eta, «festaren magian murgiltzeko gogoz» agertu bada ere, kontu bat ekarri du gogora: «Oraindik ez gara helmugara iritsi». Izan ere, Sareren arabera, hara ailegatu ahal izateko euskal...
Kontratazio mahaietako erabakimena sendotzeko aholkatu du Nafarroako Parlamentuak
Iragan astean amaitu zen ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan, eta osoko bilkuran berriro ere ondorioak eta gomendioak bozkatu dituzte. Hamaika hilabetez bildutako informazio guztiak agerian utzi du ez dela ustelkeriarik egiaztatu baina administrazioaren jarduna nabarmen hobetu zitekeela, batik bat Belateko tunelen esleipen prozesuan. Horregatik, Nafarroako Parlamentuko gehiengoak aholkatu du kontratazio mahaien erabakimena eta funtzionamendua hobetu egin behar...








