Iritzia

Clara

Clara

Clarak ez du puta izan nahi. Segur aski irtenbide zilegia eta duina izan daiteke. Egin behar du, baina berak ez du nahi, ez du beste aukerarik izan. Emakume migratzailea da, emakume arrazializatua da eta, batez ere, emakume pobrea da. Hau da Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlanaren istorioak kontatzen duena, puta honen istorioa. Berea. Hau nire istorio...

Besarkada bat

Besarkada bat

Tentazioa izan dut gaurko zutabe hau ez idazteko. Edurne Elizondok, Nafarroako Hitza-k duen koordinatzaile maitagarriak (basoko maitagarria ere ez ote den zalantzak ditut), bi aukera eman zizkidan, beste proiektu batzuetan murgildu eta hau utziko nuela esan nionean: agur esateko azken zutabe bat idatzi edo, nahiago banuen, erreleboa besterik gabe ondorengoari pasatu. Nire erantzuna bazekiela ziur...

Harrapatu gabe

Harrapatu gabe

Joan den astean, lanera bidean nindoala, hurrengo titulua entzun nuen irratian: «Iruñean patinete elektrikoekin izandako istripuak bikoiztu egin dira azken urtean». Egia esan, ez ninduen harritu, baina harrezkero gehiago erreparatu diot kontu honi, eta gustatu ala ez, hiriko paisaiaren parte bihurtu dira. Auto, bizikleta eta oinezkoen artean, nonahi agertzen dira patineteak. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak dioenaren...

Albatrosak eta sai arreak

Albatrosak eta sai arreak

Martxoaren 14an, Endometriosiaren Nazioarteko Egunean, Nafarroako Hitza-k Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteak ekoitzitako dokumentalaren eta endometriosiaren nondik norakoen berri eman zuen. Albistea irakurtzean, nagusiki honakoak eman zidan arreta: sei emakumek sortu zuten Asenna 2022ko abenduan, eta orain 50 kide inguru ditu. Datuei erreparaturik, endometriosiak emakumeen %10-15i eragiten die, gutxi gorabehera; beraz, bi datuen arteko arrakala argia da....

Antzerkia

Antzerkia

Herri txiki, pobre eta itsusi batean hazi nintzen. Baina apreziatzen dut. Bertan jaio nintzenean, ez zegoen ospitalerik; horren ordez, osasun postua genuen, herriaren goialdean. Nitaz han erditzea erabaki zuen gure amak. Ez dakit zergatik, ez naiz ausartzen galdetzera. Bogotatik nahiko gertu dago herria. Eliza parkearen erdian, nola ez, merkatua, udala, Polizia, noski, eta eskola. General...

Hizlariaren ausardia

Hizlariaren ausardia

Aurreko zutabe batean ulertu hitzaren adiera berezi bat ekarri nuen gogora: desio homosexuala izatea, hain zuzen ere. Gaurkoa ez da horren bigarren kapitulu bat. Hitz berak beste toki batzuetara eraman nau oraingoan, eta horietara bidaiatzea proposatu nahi dizuet. Berriozarko Entzunaretoan hasten da bidea, otsailaren 27an. Miquel Misse soziologo transexualak hitzaldi argigarria eman du. Genero aginduek...

Huts egitea

Huts egitea

Zortzi urte nituela hasi nintzen pianoa jotzen. Astero entseatzen nuen eta ilusio handia jartzen nion, emanaldi irekiak heltzen ziren arte. Orduan dena okertzen zen, publiko aurrean jesarri eta partitura osoa jotzea sekulako esfortzua zen niretzat, eta barne urduritasunak nire gaitasuna erakustea baldintzatzen zuen. Izan liteke uste bezain gaizki ez egitea, baina amaitzerakoan porrot sentsazioa besterik ez...

Gure Aspasia Miletokoak

Gure Aspasia Miletokoak

Aurreko asteko astelehen edo asteartean, afalostean, burua arintzeko sakelakoan hala moduzko bideoak ikusten ari nintzela, antzinako mitologia grekoari eta kultur grekoari buruzko azalpen bideoak egiten dituen historialari baten bideoa ikusi nuen. Bideo hartan, Sokrates hizpide harturik, Aspasia Miletokoari buruz hitz egin zuen, eta azalpenean Aspasia Miletokoak bai Sokratesentzat, bai Altzibiadesentzat, baita Fidiasentzat ere izan zuen...

Gure izenean ez

Gure izenean ez

«Europa jada ez da zuria», esan zuen Angela Davisek, 2017ko urrian, Bartzelonako CCCBn emandako Revolution Today hitzaldian. Horren harira, nik esaten dut Euskal Herria ez dela jada zuria, edo hobeki planteatuta, noizbait izan al da zuria? Europako arazorik handiena gara gu, Europaren buruko min bihurtu gara. Gu gara kontinente honetan gertatzen diren gauza txarren errudunak. Gutaz hitz...

Patxiren esku luzeak

Patxiren esku luzeak

Duela bi asteburu (H)ilbeltzan egon nintzen, Euskal Nobela Beltzaren Astean. 2015. urteaz geroztik egiten da, Baztanen, urtero, eta arrakasta handiz. Niretzat, lehen aldia zen, eta Erratzun egin zen bazkarian eta ondorengo liburuen aurkezpenean egon nintzen bakar-bakarrik. Giroa eta egitaraua ikusita, denbora gehiagoz eta gehiagotan ez egon izana damutu zitzaidan.  Erratzuko Elkartean igarotako ordu eskas horietan,...