Iritzia

Zalantza egitea

Zalantza egitea

«Eta zuk, zer iritzi duzu honi buruz?». Galdera soil bat dirudi, baina hitzik gabe utzi ninduen. Ez naiz sartuko gaia azaltzera, baina edozein izan liteke; politika, kultura, nazioarteko gatazka bat edo sare sozialetan dabilen azken polemika. Kontua da galdera ez zetorrela ñabardura bila, posizio bila baizik: Zu non zaude? Zein aldetan? Une horretan erantzun beharraren...

Garaipen txikiak?

Garaipen txikiak?

Iruñean bizi izan nintzen lehenengo auzoa Mendillorri izan zen, auzoaren goialdean, hain zuzen. Nola ez gogoratu. Iritsi berritan, goizero menturatzen nintzen auzo ezezaguna arakatzera. Egun batean, kasualitatez, lakuaren ondoan nengoen eta nahi gabe kartel erraldoi batean Pedro de Ursua izena irakurri nuen. «Nola?», Galdetu nion neure buruari. «Nola?» Eta berriz irakurri nuen emeki-emeki. P-e-d-r-o -d-e- U-r-s-u-a....

Aski da

Aski da

Hilabete igaro da Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, dozenaka kuadrillak lurra esnatzeko eskatuz kaleak zeharkatu zituztenetik; hilabete igaro da mitifikatutako Agateren sufrikarioak berriz aho-gingila dardararazi zuenetik eta lehenengo aldiz Agate indarkeria matxistaren biktima gisa tratatzearen eta, horrekin batera, Agate berrirudikatzeko beharraren aldeko aldarria ikusi nuenetik. Gogora dezagun K.o. III. mendean Agatek uko egin ziola kontsul erromatar batekin...

Mutututa

Mutututa

Lehengo egoera: duela aste batzuk, S.-rekin sexu-harreman heteroez mintzatzen ari nintzela, emakumeak konplazienteegiak garela bota zuen S.-k. Gure plazer propioa gehiago bilatu beharko genukeela bestearena hainbeste kontuan eduki gabe. Askotan frogatu izan dela harreman homoerotikoetan gizonek plazerrarekiko duten jarrera bestelakoa dela: norberak bere plazerraren erritmoak markatuta funtzionatu ohi duela eta, bide batez, askeagoa dela. Eta...

Harrotu ditzagun hautsak

Harrotu ditzagun hautsak

Madrildik gobernatzen gaituen presidentearen hitzek harrotu dituzte hautsak aurreko egunotan gazteei sare sozialen erabilera debekatzeaz ari zelarik; baita sare sozialen enpresetako zuzendariei helegiteak jartzeko lege araudia ezartzeko proposamenak ere. Estrategia politiko eta bestelakoak alde batera, erreakziook harridura eragin zidaten, uste nuelako neurri lagungarria suerta zitekeela azkenaldian han eta hemen seme-alaba adingabekoei sakelakoaren erabilera eta Interneterako sarbide kontuak...

Eutsi

Eutsi

Badira lehen pertsonan bizi izan ez dituzun istorioak, eta, halere, bertan egon bazina bezala gorputzean sartzen zaizkizunak. Kontatzen dizkizute eta barrua uzkurtzen zaizu. Duela egun batzuk, ahizpak halako bat kontatzeko deitu zidan. Optikara bidean zihoan, Iruñeko Gurutzeko plazatik gertu, eta gora begira eta oihuka zegoen jende multzo batekin egin zuen topo. Hirugarren solairu batean, emakume...

650 metro

650 metro

Iragan ostiralean, Tuteran, gizon bat atxilotu zuten hainbat etorkini errolda agiriarekin iruzur egiteagatik; bostehun euro kobratu zizkion bakoitzari, eta guztiak alokairuko etxebizitza berean erroldatu zituen. Gizon hark arrazakeria, sistemaren zailtasunak zein hutsuneak eta etorkinen zaurgarritasuna probestu zituen, besteak beste, haien kontura dirua irabazteko. Orain gutxi etxez aldatu nintzen. Atzean utzi nituen sukaldeko leihotik egunero ikusten nuen...

Tatxers

Tatxers

Bi aste bukaera igaro dira jada Tatxersen kontzertuan egon nintzenetik. Haien abesti baten letra birmoldatuz, igande horretan denak hotzez gainezka geunden, kaleak ilunpean eta hutsik zeuden. Gazteluko enparantzan topo egin genuen L., A., Y.  eta laurok. A.-k aurkeztu gintuenetik, kontzertuetara joateko nire lagun bilakatu da L. L. Bilbon bizi da eta gutxitan elkartu ohi gara, baina...

Pizkundea

Pizkundea

Esaten dute euskara larrialdi linguistikoan dagoela, eta neurriak hartu ezean urte batzuen buruan desagertu egingo dela. Diotenez, beste garai batzuetan ere gertatu izan da hori bera, eta oraindik ez da desagertu, zorionez. Esaten dute, halaber, mirari bat dela munduko beste hizkuntza familiarekin harremanik eduki ez eta munduko txoko txiki bateko biztanle gutxi batzuek erabiltzen duen...

Ozeano Bareko piztiak

Ozeano Bareko piztiak

Baker eta Howland uharteak dira urte berriari ongietorria ematen azkenak. Uharte horiek Amerikako Estatu Batuen mendekoak dira, eta biak ala biak daude jendegabeturik. Urtea, uharteotan, Euskal Herriarekin alderaturik, hamabi ordu beranduago hasten dute bertan bizi diren animaliek, landareek eta piztiek. Bi aste baino gutxiago geratzen dira inolako aurreikuspenik gabeko 2026. urtearen hastapena heltzeko, eta, barkatu,...