Eragozpenik eza, traba gabezia; besteren mendeko ez denaren egoera; espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera; zapalkuntzarik eza; gizabanakoen oinarrizko eskubidea. Hauek guztiak askatasun hitzari dagozkion adierak dira, bost adiera guztira. Irakurtzean, guztiak ezagunak bezain arrotzak iruditu zaizkit. Alabaina, nahiz eta adierak irakurri eta horien xehetasunak ulertu, kontraesan horri esker konturatu naiz oraindik ere ez dudala...
Iritzia
Izar behatzaileak
Teleskopio arrain bat zebilen joan-etorrian. Batzuetan ahaztu egiten zait arrainontzi batek gordetzen duen ahalmen metaforikoa. Baita krudelkeria eta edertasuna nahasteko arrainontziek duten gaitasuna ere. Batzuetan ahaztu egiten dut txikia nintzeneko honako irudi hau: goizeko presak bultzatuta, eskolara joan aurretik, nire amaren mugimendu urduriak arrainontzia husten eta garbitzen zuen bitartean. Azkar, azkar, arrain madarikatua! Zergatik ez du...
‘Deus ex machina’
Azken asteotako hedabideetan gaurkotasunaren jakinaren gainean egoteko berrien irakurketaren giza ariketa errutinazkoan, albiste zein baino zein etsigarriagoak bata bestearen atzetik, halako batean, Anari eta Belakoren perlatxo honekin egin nuen topo; kasualitatea (edo ez) nola den, ia une berean ari zen gertatzen Loiukoa, alegia, Global Sumud flotillakoei Ertzaintzak egindako ongietorri beroarena. Deus ex machina? Ez da...
Pisua duten hitzak
Azken egunotan, hantabirus hitza agertzen hasi da komunikabideetako titularretan zein lagunarteko elkarrizketetan. Oraingoz, behintzat, ez dirudi gure egunerokoan eragin handirik izango duenik, baina nahikoa da hitza aipatzea gugan zerbait pizteko. Ez da alarma jakin bat sortzen, baizik eta antzeman daitekeen sentsazio bat; pandemiaren osteko oroitzapen bat, memoria kolektiboan oraindik ere gordea duguna. Agian gakoa ez...
Istorio amaigabea
Euskaraz bizi nahi dut leloa irakurri nuenetik eta, batez ere, bere esanahia ulertu nuenetik sartuta geratu zitzaidan gogoan. Otoitz baten gisa, buruan eta bihotzean daramat gordea. Modu koherentean saiatzen naiz bere esanahiaren araberako euskalduna izaten. Ez da batere erraza, baina ez da ezinezkoa. Ez da. Nafarroan euskaraz bizitzeko guneak egunero elikatu eta berriak sor ditzakegu,...
Lehen urratsa hitzarmenerako
Eman dute lehen pausoa: LAB, UGT eta CCOO sindikatuek aurreakordioa sinatu dute zahar etxeetako patronaleko enpresekin —Lares eta Anea—, arlo horretan ari diren langileentzako Nafarroako lehen hitzarmen kolektiboa lortzeko. Helburua da, oro har, zaintza lanetan ari direnen baldintzak hobetzea. ELAk, baina, aurreakordioa ez sinatzea erabaki du, testuak ez duelako jaso soldata KPIaren arabera eguneratzeko klausularik....
Metaforaz gaindi
Metafora, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, hitz baten berezko adiera irudizko esanahi batera igaroaraztea da. Horretarako, esanahien arteko konparazio zuzena ekidite aldera, beharrezkoa da ideien arteko antzekotasunen bat edota lotura intuitiboren bat adieraztea. Dirudien baino errazagoa da metaforak erabiltzea; areago gure egunerokoan, metaforaz inguraturik bizi baikara. Metaforek goitik behera eta kanpotik barrura zeharkatzen gaituzte: horiei esker lortzen dugu...
‘En plan… nerabe!’
Ostiral arratsaldea da eta bakarrik noa Barañaingo auditoriumerantz. Presaka, nola ez, korrika batean, umea nire lagun batekin utzi berria, hiria abiaduran kotxez gurutzatu berria. Klasiko bat. Alaitz BHIko En plan… nerabe! musikala hastear dago. Aparkatzeko lekurik ez Barañain kotxeztatuan. Urduritasuna handiagotzen. Bira bat, beste bat, Izerditan blai, gorputza ezin likatsuago. Hirugarren kurba eta azkenik, zazt!,...
Ilargiaren alderdi iluna
Artemisa, greziar mitologian, baso eta muinoen, birjintasunaren eta ugalkortasunaren, ehizaren eta animalia basatien jainkosa heleniarra izan zen. Ilargiaren jainkosatzat ere hartzen zen, Apolo jainkoaren arreba, Eguzkiaren jainkoarena, hain zuzen. Artemis II izenarekin bataiatu dute berriki Ilargiaren alde ezkutua ezagutzeko asmoz antolatu izan duten misio espaziala, zeinetan Christina Koch, fisika eta elektrizitatean ingeniaria eta astronauta izan...
Berdinen artean
Bada zerbait arraroa zahartzaroa interpretatzeko dugun moduan; adineko pertsonak non kokatzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta haiengandik zer espero dugun pentsatzerakoan. Askotan, ia konturatu gabe, atzealdean uzten ditugu eta, gure erritmoarekin bat ez datozenez, beste puntu batean kokatzen ditugu. Hala, pixkanaka, pertsona bera lausotuz doa, adina bihurtzen delarik bere ezaugarri nagusi. Adinkeria ez da beti agerikoa....

