Agurrek beti dakarte dolua iragateko prozesua. Intentsitate handiagoz edo txikiagoz sentituko dugu zeri edo zeini agur egiten diogun. Batzuk iaioagoak dira horretan, beste batzuek nahiago dute hanka puntetan iragan, agurrek sor ditzaketen emozio eta zirrara ekiditeko, ixtea beldur ematen dieten etapei horietara itzultzeko zirrikitu txiki bat irekirik uzteko. Batzuetan hori ez da posible. Agurrik mingarrienak...
Iritzia
Elkar kutsatzea
Edonor akordatzen da txikitan ikusten zituen marrazki bizidunekin. Buruan iltzatuta geratzen zaizkigun oroitzapenak dira, inkontzienteki gugan arrasto bat uzten dutenak. Niri zer ikusten nuen galdetzen didatenean saio asko datozkit burura, baina guztien artean banuen faboritoa: Berebiziko espioiak. Lagunartean gai honen inguruan hitz egiten ari ginela, irakaslea den eta haurrekin egunero dabilen batek hurrengoa bota zuen:...
Iraungitzeak onik irteteko
Egutegitik harago, badaude urtea hasteko beste hainbat modu; ondorioz, helmuga zein abiapuntua izanen den eguna guk geuk ere aukera dezakegu. Hori dela eta, gaurko eguna, hasieraren eta amaieraren arteko gatazkaren konponbideak ukiezina izaten jarraitzen duelarik, ziklo eta eraldaketa feministako urtemuga bezala hartu nahi izan dut. Urtea hasi zenetik nekatuta sentitzen dut neure burua, jendaurrean lan egiten...
Sendabelarra
Orain dela bi urte, Txilek yagan hizkuntzaz mintzo zen azken emakumea galdu zuen: Cristina Calderon. Txileko Patagoniako lurralde hotzetan bizi izan zen, familiarekin batera, kanoetan arrantzan beti, zero azpiko tenperaturetan. Bera izan zen jatorrizko hizkuntza gordetzen zuen Txileko hegoaldeko herri indigenen azken ondorengoa. Horrek esan nahi du hizkuntza, sinesmen eta elkarreragin unibertso konplexu baten azken...
Osasuna, larri
Hainbat urte dira osasun krisiaren eztabaida gizartean bor-bor dabilela. Nafarroako osasun sistemaren kalitateaz eta pribilegioaz zegoen ideia eraitsiz joan da pixkanaka, eta ez profesionalen jardunagatik, baizik eta ez dagoelako beharrezko biztanle kopurua artatzeko zerbitzu nahikorik. Horri aurre egiteko, herritarron zentzuduntasunari dei egiten zaio, beharrezkoa bada, osasun zentrora ez joateko, atentziorik behar duzun edo ez zalantzan...
Norberari soilik
Hiru ordu laurden pasatxo behar izan nituen aurreko astean Baluarteko aparkalekutik Noainera heltzeko. Laborariek Zaragoza etorbide osoa hartua zuten traktoreekin eta ez zen modurik aurrera egiteko. Biribilguneetako sarbideak blokeatuta zituzten, eta irtenbide bakar eta onena zen itxoin beharreko tarte hori ahalik eta patxada handienaz hartzea. Hogei bat minutu generamatzanean geldirik, aurrean neukan autotik gizon bat irten...
Izadiak eta izateak
«Aizu, zer daukat? Zergatik nago bizirik, hala ere?» abestu zuen Nina Simonek, Eunice Kathleen Waymonek, duela 56 urte, jakin gabe edo, agian, jakinda, hortik aurrera mugak zeharkatu eta otzantasunari aurka egiteko goiburuetako bat izanen zirela bere hitzok. Neguari edo bizi ari garen delakoari hilabete eta erdi geratzen zaion honetan, Hego Euskal Herriko intsumisoen garaipenaren 22....
Jule Fernandez Zabaleta
Orain ez asko, Arturo Campion euskaltegian, Asiskok Gora euskal herrientsak bere lan berria aurkeztu zuen eta bertan aukera izan nuen Jule Fernandez Zabaleta nor izan zen ezagutzeko: Iruñeko maistra euskalduna, feminista, borrokalaria. Eta ni, hainbeste urte Iruñean pasatu ondoren, haren izena entzun ere egin gabe nengoen. Euskal Herrira bizitzera heldu baino apur bat lehenago, gure herrian,...
Beste ‘Marikaroa’ bat
Samuelentzat. Maldita. A love song to Sarajevo film laburra hari eskaini zioten Kanaki ekoiztetxeko egileek. Filmaren sakontasunari gehitu zitzaion amaierako keinu hura, eta Zizur Nagusian egin zen aurkezpenean ere izan zen mintzagai, galderen tartean. Autoreek zintzoki erantzun zuten hilketa homofobo hark barneak astindu zizkielako erabaki zutela Samuel gogora ekartzea lan horren aitzakiapean. Finean, Maldita-n sistemaren...
Egon edo sentitu
Badira kezkatzen gaituzten arren saihesten ditugun gaiak. Arrazoia edozein delarik, hitz egiteko orduan deseroso sentiarazten gaituztenak, eta batzuetan, zaurgarri ere bai. Bakardadea gai horien multzoan sartu litezkeenetako bat da, denbora luzez aurreiritziz eta estigmaz tindatutakoa. Europako Batasunak aurreko urtean ateratako txosten baten arabera, populazioaren %13 bakarrik sentitzen da. 96 milioi pertsona horien artean, askok pentsatuko...