Oso gustuko dut Argako ibai pasealekutik ibiltzea. Jakina da naturarekin harremana izatea beharrezkoa dugula. Nahikoa izaten da zuhaitzen artean bide egitea edota ibaiaren soinuaren laguntasuna aditzea gorputzean halako alaitasun bat hedatzen dela sentitzen hasteko. Horrez gain, bada, pasealekura jaisten naizen bakoitzean, bereziki maite dudan zerbait: Argako faunak ematen dizkidan ezustekoak, dela ur hartu berri duen...
Iritzia
Eszenatokiak
Toki ezberdinetara doazen hegazkinek utzitako lerro zuriek zeharkatzen dute egunotan dugun zeru urdina. Ekainean sartu berri gara, eguraldi ona hemen da eta uda ate joka izango dugu laster. Askok burua oporretan pentsatzen jarrita dugu jada, motxila prestatu eta egun batzuez bertatik ihes egiteko gogoz. Bidaiatzeko motibazioak hamaika izan daitezke. Badira errealitate sozial eta kultural berriak...
Eri mamiak hitz
Orain bi aste, Iruñeko Udalak adinkeriak dakarren ikusezintasunari eta bazterketari aurre egiteko, eta, era berean, adinekoek eremu publikoa bere gain hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko jardunaldiak egin zituen. Bertan, hainbat adituk, adinduei arreta egokia eskaintzeko, beren parte hartze sozial zein politikoa sustatzeko, baztertzaileak diren jarrerak deuseztatzeko eta produktibitatean oinarritutako sistema salatzeko beharra azpimarratu zuten. Dena den,...
Urtemuga
Orain dela hamasei urte ailegatu nintzen Nafarroara bizitzera. 2008ko maiatzaren 10a zen. Nafarroako hegoaldeko mugara iristean euri-jasa ari zuen errukirik gabe. Iruñera iritsi nintzen; batzuk Pamplonara ailegatuko dira. Hau esaten dut ematen duelako antzekoak direla, baina ez, ez dira gauza bera. Hiri honetara iritsi nintzenetik sentitu dut bi errealitate horiek duten garrantzia, bi polaritate. Hori niretzat...
Trans-misioak
Haurrentzat idazten dugunok kezka berezia izaten ohi dugu transmititzen dugunarekin. Eta ez naiz haur liburuen pedagogikotasunaz ari (luze mintzo da horretaz, eta uste dut adostasuna badagoela literaturari egin diezaiokeen kaltearen inguruan), zerbait zabalagoaz baizik: zer kontatu, zer ez eta nola, buruan izaten ditugun kontuak dira, haurrekin harremantzen den edonork bezala. Batetik, haurrak direlako, euren garapenari...
Iratiren baitan
Nafarroako ibairik emaritsuenetariko bat da Irati. Pirinioetako eta Aurrepirinioetako hainbat herri zeharkatzen ditu eta, era batera edo bestera, guztiek bizi izan duten eboluzioaren lekuko isila izan da. Historikoki eman zaion aprobetxamendu industrial eta hidroelektrikoa aski ezaguna da; ez, ordea, bere ertzetan bizi izan diren horien istorio zein bizipenak. Duela gutxi Iratiren bidea jarraitzen duen liburuxka...
Geure museoak
Guk ezagutzen dugun museo hitzak latinezko museum hitzean du jatorria, eta, era berean, latinezko museum hitzak greziera klasikozko mουσείον (mouseion) terminoan du sorburua. Greziera klasikozko hitzak musen tenplua esan nahi du; beraz, horiek musei eskainitako espazioak ziren, non musikaren eta artearen inspirazio ziren figurei lekua eskaintzen zitzaien. Agerikoa da antzinako eskaintza hori gaur egun, jada,...
Neter
Duela egun batzuk, Nafarroako errepide bazter batean, indarrik gabe mugitzen ari zen animalia bat ikusi nuen. Katua zela pentsatu nuen, baina ez, handiegia zen eta. Urrutitik bere silueta ikusten zen. Txakurra izan zitekeela bururatu zitzaidan, eta beregana joan nintzen. Astiro-astiro hurbiltzen ari nintzen, beldur txiki bat sartu zitzaidan, krimen baten eszenan banengo bezala. Marru egin...
Bollo-bollo
Hurrengo asteburuan, apirilaren 26tik 28ra, EHko Bollotopaketak egingo dira Leitzan. Hilabete dezente dira bollera talde bat hauek antolatzen ari zela jakin nuela, eta nik bezala, beste bollo, kuku, marioker askok; ikusi besterik ez dago izena emateko epea hasi eta hurrengo egunean 100 lagun jada izena emanda zeudela, eta jendaurreko aurkezpenak egin baino lehen 400eko langa...
Isiltasunetik urrun
Duela urte batzuk biral egin zen euskararen edertasuna goratu eta zabaldu nahi zuen Twiterreko (orain X) hari bat. Berezitasun etimologikoei erreparatuta, hainbat hitzen esanahia azaltzen zuen erdaraz. Lehen txioak laztana terminoaren jatorria jasotzen zuen, eta horri amona, ilargi, udazkena eta beste hainbeste batu zitzaizkion. Segur aski, ordura arte askok ez genion euskal hitzen literaltasunari erreparatu....