Nafarroa

Abo Energy-k atzera egin du, eta ez ditu Mendialdean haize errotak egingo

Abo Energy-k atzera egin du, eta ez ditu Mendialdean haize errotak egingo

Nafarroako Mendialdean, Mendaur eta Irakurri mendien artean, hamarnaka haize errotaz osatutako zentral eoliko bat egiteko asmoa zuen Abo Energy enpresak, baina herenegun Tttipi Ttapa hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, enpresak albo batera utzi ditu bere asmoak. Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkurra eta Goizueta udalerrietako lurretan ziren errotak kokatzekoak, baina posta elektroniko bidez jakinarazi die udal horiei azkenean...

BSHren itxierak kaleratzeak eragin ditu ISS enpresan eta Cascanteko Mecacontrolen

BSHren itxierak kaleratzeak eragin ditu ISS enpresan eta Cascanteko Mecacontrolen

BSHk abendu amaieran itxiko ditu ateak behin betiko, eta haren ondotik, bere hornitzaile ziren bi enpresak jada nabaritu dute kolpea. Zehazki, ISS garbiketa enpresak hemezortzi langile kaleratzeko asmoa du. Gainera, Mecacontrol taldeak Cascanteko lantokian (Nafarroa) plastiko-injekzioko atala itxiko du eta zeregin horretan aritzen diren 48 langileak kaleratzeko erregulazio espedientea aurkeztu du.  Atzo arratsaldean, ISS enpresan ordezkaritza...

Egiaren bidea

Egiaren bidea

Badira hitzek baino gehiago pisatzen duten isiltasunak. Urteen poderioz bulego zein epaitegiak zeharkatu eta azalpenik gabe desagertzen diren agirietan txertatzen direnak. Azken egunotan, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epai batek oroitarazi digu isiltasun horien zama: Espainia zigortu dute bi emakumek 2016an Iruñean salatutako bortxaketa bat behar bezala ikertu ez izanagatik, sumisio kimikoa tarteko. Bederatzi urte geroago,...

«Gure musikari jarduna ez genuke ulertuko eszenatokietatik aparte»

«Gure musikari jarduna ez genuke ulertuko eszenatokietatik aparte»

Berantetsia sentitzeko adina denbora ez da pasatu elkarrizketarako zehaztutako ordutik, baina, irribarre zabal bat ahoan, nahi baino beranduago zergatik ailegatu den esplikatzeko gogoari ezin izan dio eutsi Burutik musika taldeko baxu jotzaile eta abeslari Jokin Barriolak (Iruñea, 2002): «Ez didazu sinetsiko: etxetik ateratzen ari nintzela, abesti baterako errepika bat bururatu zait, melodia eta mezua, eta...

Izokinak ez du ur beroa maite

Izokinak ez du ur beroa maite

Andrea Gouraud hasi da puzzlea egiten, pieza bat eta bertze bat jartzen. Izokin baten irudia osatzen ari da, eta, begia jarri duenean, «ooooo» luze bat entzun da ikusleen artean. Ikusi dute animalia. Berako hamahiru artistaren artean osatu dute murala —Gouraud da haietako bat—, zatika, batek bertzearen lana ikusi gabe. Urriaren 25ean, pieza guztiak elkartu, eta...

Istiluak izan dira polizien eta kide antifaxisten artean, Iruñeko Iturrama auzoan

Istiluak izan dira polizien eta kide antifaxisten artean, Iruñeko Iturrama auzoan

Vito Quiles azkenean ez da azaldu, baina hankaz gora jarri du Nafarroako Unibertsitatearen ohiko jarduera. Eskuin muturreko ekintzaileak ekitaldi batera deitua zuen Komunikazio fakultatean gaur arratsalderako, eta azkenean bertan behera utzi badu ere, haraino bertaratu dira ehunka kide antifaxista, Faxismoa goresteko ekitaldi bat zela argudiatuta. Tentsio uneak egon dira haien eta Espainiako poliziaren artean. Guztia amaituta, Iturrama...

Jon Guajardo Remacha izanen da Osasunbideko buru berria

Jon Guajardo Remacha izanen da Osasunbideko buru berria

Jon Guajardo Remacha (Bilbo, 1959) izanen da Osasunbideko kudeatzaile berria, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. Guajardok EHU Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko ikasketak, eta 30 urte daramatza Osakidetzan lanean, osasun kudeaketaren alorrean. Azken urteetan, Basurtuko ospitaleko ESIan egin du lan, Osasun Kudeaketarako Unitateko arduradun gisa. Aurretik, Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari-kudeatzaile izan...

Biometanizazio planten proposamenak urtebetez gelditu ditu Nafarroako Parlamentuak, baina ez tramitatzen ari direnak

Biometanizazio planten proposamenak urtebetez gelditu ditu Nafarroako Parlamentuak, baina ez tramitatzen ari direnak

Nafarroako Parlamentuan islatu da gaur lurraldean biometanizazio plantekin dagoen ezjakintasuna eta haserrea. EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak lege proposamen bat eraman dute osoko bilkurara, gaur egun lurraldean martxan dauden eta proposatu diren biometanizazio plantak bi urtez gelditzeko eta legea moldatzeko denbora izateko. Bada, proposamen horrek ez du aurrera egin, eta PSNk eta UPNk...

Iruñeko haur eskoletako lan baldintzek «okerrera» egin dutela salatu du LABek

Iruñeko haur eskoletako lan baldintzek «okerrera» egin dutela salatu du LABek

Elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak Iruñeko Udaletxe plazan, 0-3 zikloko haur eskolen egoera salatzeko. Sindikatuaren irudiko, zentro horietako lan baldintzek «okerrera» egin dute ikasturte honetan, bi motiborengatik: lanaldi partzialen ugaritzea eta hizkuntza eredu mistoen orokortzea. Bi arazo horientzako konponbidea galdegin diote Iruñeko Udalari. Eskoletako hizkuntza ereduei buruz solastatu dira lehenbizi: «Aurreko ikasturtean lau eskola misto zeuden, 2025-2026 ikasturtean beste...

Salatu dute Hezkuntza Departamentuaren politikek kalte egiten diotela irakasleen osasunari

Salatu dute Hezkuntza Departamentuaren politikek kalte egiten diotela irakasleen osasunari

«Gimenoren anestesia progre horrek ez du balio irakasleon ondoeza apaltzeko, eta langileak ez daude prest lan baldintza txarretan lan egiteko». Steilas sindikatuak gogor jo du Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren politiken aurka. Uste dute «kalterako» direla, hala irakasleen lan baldintzei dagokionez, nola langileen osasunari begira. Hori dela eta, protesta egin dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren...