Pilar Arroyok (Huesca, Espainia, 1956) ez du mediku sena galdu, duela bi urte erretiroa hartu arren. Aspaldiko gaixo batekin egin du topo elkarrizketa egitera bidean; herritarrak Arroyo zoriondu du, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Medikuen Elkargoak eman berri dioten Sanchez Nicolay sariagatik. Zoriontzeak «biziki» poztu du sendagilea, baina lanbideari buruzko kezka aipatu nahi izan du, deus...
Nafarroa
Jakintza handitzeko asmoz
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ijito herriaren inguruko hezkuntza materialak eta liburu bat prestatu ditu, herrialdeko eskoletan banatzeko asmoarekin. Euskaraz eta gaztelaniaz osatu dituzte testuak. Bruno Jimenezek prestatu ditu hezkuntza materialak. Casedako Francisco Javier Saenz de Oiza ikastetxe publikoko zuzendaria da Jimenez, eta 21 jarduera bilduma atondu ditu, Haur eta Lehen Hezkuntzan txertatzeko. Helburua, ijito herriaren...
Animalien arrastoak egunerokoan
Biologiak eta etnografiak bat egin dute Erronkaribarko fauna izenburuko liburuan (Lamiñarra, 2024). Gotzon Perezek eta Pablo Ordunak idatzi dute, Enrique Bakero biologoaren eta Concha Pasamar, Lorea Larraia, Javier Muñoz eta Javier Alvarez ilustratzaileen laguntzarekin. 160 animaliak baino gehiagok osatutako zerrenda bat jaso dute liburuan, animalion marrazkiekin; basurdeek, orkatzek, hontzek edo hartzek zer jaten duten eta...
Auzoak hitza har dezan
«Auzotarren bultzada funtsezkoa izan da. Ez dute amore eman, eta, bultzada horri esker, orain gertuago dugu Sanduzelai auzoari irtenbidea emateko unea». Iruñeko alkate Joseba Asironenak dira hitzak. Hiriburuko Sanduzelai auzoko Civivixeko areto nagusian erran zituen, urriaren 16an, auzo hori eraldatzeko ideien lehiaketan hautatutako hiru proposamenak aurkezteko egindako ekitaldian. Asironekin batera, Iruñeko Udaleko zinegotzi Joxe Abaurreak...
Shall Be
Orain dela urte batzuk, bospasei urte zehazki, Katakrak argitaletxeak argitaraturiko Navarrismo Pop (2017) liburua erosi nuen. Buruan aspalditik nuen, eta behin mesanotxean lekua nuela, bertara joan nintzen eta zalantzarik egin gabe erosi nuen. Egileak, Ricardo Feliuk, liburuan landutako tesia ezaguna nuen; are gehiago, bertan landutako gaia zirraragarria dela iruditu zitzaidan; izan ere, liburuak aurretik inguruan...
«Saiatu gara herritarrak konbentzitzen zientzia guztiona dela»
Iruñeko Planetarioa ireki zutenetik 31 urte igaro dira, eta horiek guztiak eman ditu Javier Armentiak zentroaren zuzendari gisa (Gasteiz, 1962). Orain, erretiratzeko ordua heldu zaio. Garai oparoak eta gogorrak bizi izan ditu, baina haren balorazioa argiki ona da. Zein da Iruñeko Planetarioaren etapari amaiera emateko arrazoia? Etapa baten amaiera dela, hain zuzen ere. Planetarioa oso proiektu...
Aniztasuna hauspotzeko
Artea, aniztasuna eta kultura. Horiek dira Aniztasunaren Aldeko Kulturarteko Jaialdiaren aurtengo bigarren aldiko oinarriak. Fenix elkartek antolaturiko jaialdiak horiek sustatzea du helburu. «Zentzu guztietan zabaldu nahi dugu aniztasuna: maila sexualean, identitarioan, funtzionalean eta kulturalean. Denok elkar errespetatzeko espazio bat sortu nahi dugu», azaldu du Jared Andino Fenix elkarteko kideak. Gaur eginen dute, Iruñeko Geltokin, 19:00etatik...
Bide bat ikastolaren ondoan
Leire Itoiz zangozarrak 43 urte ditu, eta memorian fresko herriko ikastolari buruzko hamaika oroitzapen. 4 urterekin hasi zen ikastolan. 7 zituen 1987an, Zangozan Nafarroa Oinez lehendabizikoz ospatu zutenean, eta 16, berriz, 1998ko bigarren aldian. Estreinako Oinez bestari buruz, gogoan du, batez ere, antolatzaileek megafoniatik bere amari deika pasatu zutela eguna, Itoiz hainbat aldiz galdu baitzen, ibilbideko...
Minak jota lanik ez egiteko eskubidea
Jendaurrean agertzeko egindako urratsak lotu ditu Maria Elena Escudero (Iruñea, 1968) eta Maria Angeles Andres (Iruñea, 1968): LAB sindikatuaren Iruñeko egoitzan egin zuten bat, urriaren 1ean, euren egoeraren berri emateko. Garbitzaileak dira biak, eta biei ukatu diete ezintasun iraunkorra, mugitzeko zailtasunak eta hainbat osasun arazo izan arren. Escuderok aulki gurpilduna behar du mugitzeko; Andresek, berriz,...
Eta ibili munduan
Maiatzeko igande batean arratsaldeko ordu bietan telefonoak jo zuen. «Laura, Laura», entzun nuen; ahizpa zen. Ahotsean bibrazio berezia zuen. Arraroa egin zitzaidanez ordu hartan deia jasotzea, izututa eta azkar erantzun nion. «Zer gertatu da? Dena ongi dago?». «Bai, bai, oso ongi, bideo deia egingo dugu? Gurasoen etxean nago eta gauza bat kontatu nahi dizugu», erantzun...