Nafarroa

Arroizko herritar gehienak biogas makroplantaren egitasmoaren aurka azaldu dira

Arroizko herritar gehienak biogas makroplantaren egitasmoaren aurka azaldu dira

Stop Biogas plataforma osatu dute Arroizko (Nafarroa) herritarrek. Nafarroako Gobernuari eskatu diote AGR Biogas enpresari baimenik ez emateko herrian eraiki asmo duen biometanizazio makroplanta egiteko. Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Sailaren egoitzara joan dira gaur goizean, eta batu dituzten 508 sinadurak aurkeztu dizkiote gobernuari. Babes horiekin batera, mezu argi bat helarazi diote: arroiztar gehienak proiektuaren...

Abenduaren 31n Erriberrin desagertu zen adineko gizona hilda aurkitu dute

Abenduaren 31n Erriberrin desagertu zen adineko gizona hilda aurkitu dute

Hilda aurkitu dute Gabon zahar egunean Erriberrin (Nafarroa) desagertu zen 68 urteko gizonezkoa. Adinekoen egoitza batean bizi zen, eta handik atera zen arratsaldean paseo bat ematera, baina ez zen itzuli. Foruzaingoaren esku dauden irudi batzuen bidez froga daitekeenez, 18:30 aldera, Erriberriko San Silvestre lasterketa ikusten egon zen, Karlos III.a Noblearen plazan. Ordutik hona, ordea, ez...

Txibiteren arabera, Belatekoak erakusten du bete direla gobernuaren kontrol neurriak

Txibiteren arabera, Belatekoak erakusten du bete direla gobernuaren kontrol neurriak

Maria Txibite Nafarroako gobernuburuak egin berri duen gobernu moldaketa ez da mugatuko aurpegi aldaketa huts batera. Ematen du jarrera oldarkorragoa azaldu nahi duela Nafarroako Gobernuak, eskuineko oposizioaren kritiken aurrean. Belateko tunelaren gainkostuen harira, UPNk Nafarroako Parlamentuko foru erregimeneko batzordera joateko deitu du Txibite. Bertan, Nafarroako Gobernuko lehendakariak azpimarratu duenez, kontu hartzailearen txostenak agerian utzi du...

Furgoneta bateko gidaria hil da Arizkunen izandako trafiko istripuan

Furgoneta bateko gidaria hil da Arizkunen izandako trafiko istripuan

Pertsona bat hil da auto istripu batean, N-121-B errepidean, Arizkun parean (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, 14:00ak aldera gertatu da ezbeharra. Kamioi batek eta furgoneta batek egin dute talka, eta bi ibilgailuak bidetik atera dira. Horren ondorioz, furgonetako gidaria zendu da, eta beste hiru pertsona zauritu dira. Horietako bat larri dago. Foruzainez gain, medikuak, suhiltzaileak eta...

Krisia dagoela ukatu eta «normaltasunez» hartu dute Nafarroako Gobernuko aldaketa kontseilari berriek

Krisia dagoela ukatu eta «normaltasunez» hartu dute Nafarroako Gobernuko aldaketa kontseilari berriek

Nafarroako Jauregiko aretorik dotoreenean, Tronuen aretoan, egin dute zin. Javier Remirezek elebitan egin du eta honez gero Nafarroako Gobernuko presidenteorde lehena da, baita bozeramaile eta Presidentetza eta Berdintasun departamentuko arduradun ere. Inma Juriok, berriz, gazteleraz egin du zin eta Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilari kargua hartu du. Biek krisia dagoela ukatu dute, eta gobernu...

Inertziak

Inertziak

Gabonak amaitu dira, eta agurtu dugu haien inguruan sortzen den giro osoa. Kaleko argiak itzali dira, apaindutako zuhaitzak kartoizko kutxan sartu ditugu eta desagertu da etengabeko ospakizunaren sentsazio hori. Azkenik, itzuli gara gure egunerokora. Beharbada ez da izango hain atsegina, baina bai errealagoa. Oporren aurretik, lehengusu txikiaren eskola publikoan Gabonetako postalen lehiaketa bat antolatu zuten. Ekimen...

Bederatzi zurgin eta baserri bat

Bederatzi zurgin eta baserri bat

Aurkezpenak aukera eman die berriz elkartzeko, iazkoak oroitzeko eta etorkizunerako dituzten asmoen berri elkarri emateko. Kontent dira denak, jendaurrean erakutsi baitute ia urtebetez egindako lanaren emaitza: Dantxarineako (Urdazubi) Tomasenea baserria zaharberritu dute, Baserriberri proiektuaren bidez. Interreg Poctefa mugaz gaindiko programaren babesa jaso du egitasmoak, eta Euskal Herri osoko hainbat erakunde eta eragile aritu dira lanean....

Jaso ikastola zaharra hustu dute, sute baten ondorioz

Jaso ikastola zaharra hustu dute, sute baten ondorioz

Sutea piztu zen atzo Iruñeko Arostegi etorbideko eraikin huts batean; garai batean Jaso ikastolarena zen eraikinean, alegia. Han, kalean bizi diren hainbat pertsonak hartzen zuten aterpe, eta, sutearen ondorioz, guztiak kanporatu behar izan zituzten. Hala ere, ez zen inor zauritu, SOS Nafarroak jakinarazi zuenez. Sutea 17:00ak aldera piztu zen Arostegi etorbidean dagoen eraikinaren laugarren solairuan....

Felix Taberna presidenteordea eta Amparo Lopez bozeramailea kargugabetu ditu Txibitek

Felix Taberna presidenteordea eta Amparo Lopez bozeramailea kargugabetu ditu Txibitek

Urte berria, gobernu krisia. Santos Cerdan PSOEko Antolamendu idazkari ohiak eta Maria Txibiteren konfiantzazko gizonak dar-dar batean utzi zuen iragan ekainean Nafarroako Gobernua, eta ur politikoak bareago jaisten ari zirela zirudien honetan, Maria Txibitek gobernua moldatzea erabaki du. Felix Taberna presidenteordea eta Amparo Lopez Barne kontseilari eta gobernuko bozeramaileak kargugabetu ditu, kolpe batez. Atzo gauean zabaldu...

Zirkuss: sustraiak eta abangoardia

Zirkuss: sustraiak eta abangoardia

Zer da, bada, zirkua, ez bada diziplinen eta zentzumenen arteko nahasketa eder bat. Eta horixe da Zirkuss konpainiaren Sustrai ikuskizuna ere: akrobazia, dantza, dramaturgia eta arte plastikoak uztartzen dituen ariketa eder bat, giro oniriko eta berezi batean nahastuta eta bilduta. Donostiako konpainia berritzaile horren azken lana emango dute larunbat iluntzean Altsasuko Iortia kulturgunean (Nafarroa). «Sustrai...