«Orain dator lanaren zatirik politena». Patri Arburuarenak dira hitzak (Igantzi, 1972), Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariarenak, eta Gogoa pauso, pausoa bide dokumentala erakusteko uneaz ari da. Mankomunitateak ondu du lan hori, Bortzirietako 1970-1990 bitarteko euskararen susperraldiari buruz. Bide bat hutsetik hasi zutenen lana eskertu eta aitortu nahi izan du dokumentalaren bidez, eta, batez ere, duela mende erdi...
Nafarroa
«Lortu nahi dugu euskarari Erronkariko hizkeren kutsua ematea»
Barañainen jaioa da Josune Aznarez (1982), baina Erronkaribarkoa dauka familia osoa. Aita Burgikoa du, eta ama Izabakoa, baina ezkondutakoan Iruñerrira joan ziren bizitzera. Hala ere, Aznarezek lotura estua izan du beti ibarrarekin eta bertako euskararekin. 2020. urtean, Uskararen Eleak liburua argitaratu zuen, eta 2022an, Oinarrizko Hiztegia. Iazko urrian, Eleñoak ipuin bilduma ondu zuen (Lamiñarra, 2024)....
Mende bat baino gehiago Alde Zaharrean
Tokiko merkataritzaren alde egin nahi dutela. Horixe nabarmendu du Iruñeko Udaleko zinegotzi Mikel Armendarizek, eta, bide horretan urrats bat egiteko, Centenarios izenburuko liburua argitaratu du Iruñeko Udalak. Hiriburuko Alde Zaharreko Dendarien Elkarteko kudeatzaile Carlos Albillok idatzi du, hiriko negozio txikien berri emateko. 250 jaso ditu; haietako ehun, mende bat baino gehiagokoak. Alde Zaharrean daude gehienak....
«Irizpide ekonomikoak nagusitzen dira» lan ezintasunaren inguruko prozesuetan
Luzea eta zaila. Halakoxea da lan ezintasuna lortzeko prozesua, Concha Bidaurre abokatuaren hitzetan. Bidaurrek Frida Nafarroako Fibromialgia Elkarteak antolatutako mahai inguru batean parte hartu du, Iruñean, gaitz horrek jotako herritarrei argibideak emateko asmoz. Salatu du, oro har, diruak baldintzatzen dituela lan ezintasunari buruzko prozesuak: «Irizpide ekonomikoak nagusitzen dira». Urrian, Maria Elena Escudero eta Maria Angeles...
Ulertzen duzu?
Batzuetan ahaztu egiten zait ze zaila den komunitatetik kanpo ibiltzea. Beste disidente sexu-generiko askoren antzera, sare indartsuak sortzen joan naiz nire bizi-ibilbidean, zeinetan naizen bezalakoa izan naitekeen eta ulertuta sentitzen naizen. LGBTIQ+ kolektiboan, ulertu hitza oso erabilia zen garai batean, desio homosexuala izendatzeko. Adierazpen ederra iruditzen zait; izan ere, hizkuntza-komunitate bat iradokitzen du. Baina ez...
«Uste nuen zahartzaroa prozesu bat zela, eta hala da, baina ezustean harrapatu nau»
Camino Oslek (Iruñea, 1944) Iruñeko bere etxeko egongelako liburuen artean hartu du Nafarroako Hitza, abendu bukaeran. Karrikara ateratzeko prest da, lagun batekin bazkaltzeko gelditua baita elkarrizketa bukatu eta gero. Zahartzaroan, lagunekin elkartzea biziki estimatzen duen «luxu» bilakatu da Oslerentzat. Erretiroa hartua du, baina hamaika proiektutan aritzen da, kostatu egiten baitzaio ezetz erratea. NUPen aritu zen...
«Lanbidea duintzea da gaur egungo erronka nagusia»
Berriemaile grafikoek lan baldintza prekarioak pairatzen dituzte maiz. Horiek salatzeko, Berriemaile Grafikoen Nafarroako Elkartea sortu zuten hainbat langilek, 1997an. Berriki, beste salaketa bat egin behar izan dute. Abenduaren 7an, Laura Pausini artistak kontzertua eman zuen Nafarroa Arenan, eta ez zituen argazkilariak sartzen utzi. Hori ikusirik, elkarteak salaketa publikoa egin zuen prentsa ohar baten bidez. Horrez...
Oroimena eta aitorpena aldarri
«Ahanzturak ez du sendatzen laguntzen, eta, komunitate batek aurrera egin dezan, memoria, aitorpena eta erreparazioa ezinbestekoa da», adierazi du Javier Nantesek (Alesbes, 1952). Ahanzturari aurre egiteko Milagro 1936 liburua idatzi du. Milagroko herritarren testigantzak bildu ditu, eta, lekukotza horiek elkartuz, altxamendu militarrean eta 36ko gerran gertatutakoaren erretratu zabala ondu du. Nantesek 1936. urtea hartu du...
Etxeetan da herriaren izaera
Euskal Herrian ohitura handia da etxeei izena emateko. Belaunaldiz belaunaldi jaso dira izen horiek, etxearen eta herriaren historiaren transmisioan lagunduz. Beran, nahiz eta etxeen izenak bazekizkiten, orain arte ez dituzte agerian izan. Mugerri elkarteak eta Berako Udalak, elkarlanean, plaka ipini diete 160 etxeri, izena agerian: Etxe hauetan bizi da gure herriaren oroimena. Halaxe izendatu dute...
Adikzioen gatibu ez izateko
«Prebentzioa garestia da, baina garestiagoa da interbentzioa». Gizakia Helburu fundazioko zuzendari teknikoa da Kristina Illescas, eta argi eta garbi esan du prebentzioa dela gakoa drogen kontsumoaren eta adikzioen gatibu izateari uzteko: «Prebentzio egoki bat egiteak interbentzio gutxiago egitea dakar, eta sufrimendua eta baliabideak aurrezten dira horrela». Areago, azpimarratu du adikzioen aurkako borrokan prebentzioa erronka nagusia dela:...









