Nafarroa

«Zilbetikoa baztertu bazuten, Erdizkoa ere baztertu beharko dute»

«Zilbetikoa baztertu bazuten, Erdizkoa ere baztertu beharko dute»

Soka luzeko proiektu bat da Erdizkoa. «Enpresaren asmoak gutxienez hogei urte atzeratzea lortu dugu», nabarmendu du Magnak Baztango eremu horretan egin nahi duen meategiaren aurkako plataformako kide Mikel Sobrinok (Elizondo, 1975). Orain, udalez gaindiko eragina duen plan gisa tramitatzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Plataformak alegazioak aurkeztu berri ditu erabaki horren aurka, eta bihar, gainera, Erdiz...

Memoria izendatu

Memoria izendatu

Lore bat, ankerkeriaren ikur. Fermin Valentziaren Maravillas kantak Larragako loretxo bilakatu zuen izen bereko Larragako 14 urteko neskatoa. 1936ko abuztuan, Guardia Zibilak Vicente Lamberto eta haren alaba Maravillas etxetik eraman zituen. Aita hil baino lehen, haren aurrean bortxatu zuten 14 urteko neska; kamioi berean sartu zituzten aita-alabak. «Aita Deierriko Iruñuelako paraje batean hil eta gero,...

Bollo-bollo

Bollo-bollo

Hurrengo asteburuan, apirilaren 26tik 28ra, EHko Bollotopaketak egingo dira Leitzan. Hilabete dezente dira bollera talde bat hauek antolatzen ari zela jakin nuela, eta nik bezala, beste bollo, kuku, marioker askok; ikusi besterik ez dago izena emateko epea hasi eta hurrengo egunean 100 lagun jada izena emanda zeudela, eta jendaurreko aurkezpenak egin baino lehen 400eko langa...

«Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»

«Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»

Txikitatik ezagutzen dute elkar Kami Magassak (2003) eta Mariam Traorek (2006). Malin jaiotako iruindarrak dira, eta Black Power kolektiboko kideak. Afrikar jatorriko hogei emakume gazte inguruk egin dute bat talde horretan, arrazakeriaren aurka lan egiteko. Zer da Black Power? MARIAM TRAORE: Arrazakeriaren, xenofobiaren eta matxismoaren aurka ari gara. Gazteak gara, eta auzi horiei buruzko gure...

Gabezien aurrean erantzuna

Gabezien aurrean erantzuna

Sistemaren gabeziak modu komunitarioan asetzeko asmoz, Zaindu Leitzaldea proiektuaren hazia erein zuten iragan udan Estitxu Lertxundik eta Maite eta Xabi Barinagarrementeriak. Martxoaren 1ean jaso zuten uzta: Leitzako Landa industrialdean jarri dute hamaika zerbitzu eskaintzen dituen egoitza, eta hogei bazkide inguru artatzen dituzte. Ordea, azaldu dute ez dela lan makala izan, «pausoz pauso eta xuabe» ondu baitute...

Ager eremuko idazleen bila

Ager eremuko idazleen bila

Abian da, zazpigarrenez, Ager Vasconum euskarazko literatur lehiaketa. Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko zenbait toki entitatek antolatu dute, hiru helburu nagusirekin: euskaraz idazteko zaletasuna piztea, literatur sorkuntza bultzatzea eta tokiko ekinaldien alde egitea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26ra arte aurkezten ahal dituzte lanak. Tafallako, Erriberriko, Lizarrako, Vianako, Zizur Nagusiko, Zangozako, Lodosako eta Garesko udalek eta...

Saretzeak emandako indarra

Saretzeak emandako indarra

Sendotuz doa. Horixe nabarmendu dute Concha Pasamar, Andrea Ganuza e ta Mikel Santoz Belatz artistek Nafarroako irudigintzari buruz. Iruñeko Ziudadelan egindako mahai inguru batean parte hartu dute, Euskal Irudigileak elkartearen hogeigarren urteurrena ospatzeko. Hiru marrazkilariok, hain zuzen, irudigileen arteko sarea ehuntzeko azken urteotan egindako lana aipatu dute sektoreak egun herrialdean duen osasun ona azaltzeko. Irudigileen...

Isiltasunetik urrun

Isiltasunetik urrun

Duela urte batzuk biral egin zen euskararen edertasuna goratu eta zabaldu nahi zuen Twiterreko (orain X) hari bat. Berezitasun etimologikoei erreparatuta, hainbat hitzen esanahia azaltzen zuen erdaraz. Lehen txioak laztana terminoaren jatorria jasotzen zuen, eta horri amona, ilargi, udazkena eta beste hainbeste batu zitzaizkion. Segur aski, ordura arte askok ez genion euskal hitzen literaltasunari erreparatu....

«Elkartearen ardatzak uztartzen ditu egiten ari garen dantzen atlasak»

«Elkartearen ardatzak uztartzen ditu egiten ari garen dantzen atlasak»

Karlos Irujok (Iruñea, 1960) Iruñeko Ortzadar euskal folklore taldearen ibilbide ia osoa ezagutu du, duela 47 urte egin baitzuen bat orain mende erdia bete duen taldearekin. Jardunaldiak eginen dituzte apirilaren 9tik 13ra, Iruñean, urteurren hori ospatzeko. Ezagutzen ez duenarentzat, zer da Ortzadar? Dantza talde bat baino gehiago da. Dantza talde gisa antolatu ginen hasieratik, baina...

Plan bat eskatu dute Ultzamako isurien aurka

Plan bat eskatu dute Ultzamako isurien aurka

Ultzama ibaira minda botatzen ari direla salatu dute ekologistek eta ibaiak ukitzen dituen herrietako bizilagunek enegarrenez, eta plan bat eskatu dute egoera horri aurre egiteko. Inguruko haztegietatik iristen da minda ibaira, eta arazoa nabarmena da, batez ere Latasatik behera. Arazoa ez da oraingoa, gainera, bizilagunen arabera, azken 25 urteotan gertatu baitira isuriak. Isuri horiek kalte...