Nafarroako Bertsolari Txapelketak toki nabarmena izan du herrialdeko kulturaren aurtengo agendan. Urriaren 7an abiatu zen txapelketa, 24 bertsolariarekin, eta zortzi sailkatu ziren hilaren 2ko finalean aritzeko, lau final-laurden eta hiru finalaurreko egin eta gero. Hilaren 2an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegiak hartu zuen txapelketako finala. Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Julio...
Nafarroa
Euskara, aterpe bila
«Batzuek pentsatzen dutenaren kontrara, euskara ez da inondik heldu: euskara hemen zen, euskara hemen da. Eta izango da». Saioa Cresporen hitzak dira, Tuterako Argia ikastolako zuzendariarenak. Ekainaren 10ean esan zituen, Iruñean, euskarak ofizialtasuna aitortua ez duen eremu mistoaren bihotzean. Kostatu zitzaion hitzaldia amaitzea, milaka eta milaka euskaltzaleren txaloen burrunba ozenak behin eta berriro etenarazi baitzion...
Bigarren inbestidurarako bide luzea
Nafarroako politikan, asperdurarik ez. Maria Txibite gobernuko lehendakariari ez zitzaion erraza izan bere bigarren agintaldia abiaraztea. Horretan zeresan handia izan zuten aurreko legealdiko esperientziak, gehiengoen moldaketak, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen errepikapenak eta alderdi bakoitzaren jarrerak. Hala, hiru hilabeteko epemuga ia osorik baliatu zuten negoziatzaileek. Iruñeko Udalean, berriz, ekainaren 17an Cristina Ibarrola alkate izateko bidea zabaldu zuen...
20a, Gorraizko billabesa
«Nork zainduko du Keparen aita?», galdetzen zion bere buruari Aurora Mora pertsonaiak; emakume indigena zen, exotikoa zen, basatia bezain hauskorra, arrotza, kolonbiarra zen eta arrazializatuta zegoen. 2021ean eta 2022an Atzerrian lurra garratz antzezlana sortu genuen, nire lehen aukera antzezle profesional gisa. Artedramak ekoiztu zuen, Amancay Gaztañagak zuzendu zuen, eta Ander Lipusek eta biok oholtzaratu genuen. 2008an...
Euren borrokak zabaltzeko
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Thycna Nafarroako Etxeko eta Zaintzako Langileen elkarteak bat egin du deialdiarekin. Kideek garbi dute ezin izanen dutela greba egin, baina prozesu osoan "eragile aktiboak" izan direla nabarmendu dute.
Herritik mundu osoarentzat
LEB Lengoaia Eszeniko Berrien Nazioarteko Jaialdia eginen dute Agoitzen, estreinako aldiz, abenduaren 1etik 9ra. Hamaika saio, tailer eta mahai inguru antolatu dituzte.
CO2 isuriak konpentsatzeko baso bat sortu dute Lesakan
Gisa horretako lehen asmo publiko-pribatua da, sustatzaileen hitzetan. Eskolamendi karbono hustuleku bilakatzea da helburua
Aitona-amonen lezioak
Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.
Muga lotzeko pasabide bat
'Intzola, pasoko bidea' liburua argitaratu dute Ziburuko Jakintza eta Berako Mugerri elkarteek. Mugaren alde bien arteko harreman historikoa aztertzen du lanak.