Ekainean hiru pertsona zendu dira itota Nafarroan; egun berean hil ziren bi, Irati ibaian bat eta Aragoi ibaian bertzea. Gurutze Gorriak erran du prebentzioa dela funtsezkoena
Nafarroa
Iruindarren isla irudietan
Jose Galle fotokazetariaren erakusketa bat hartu du Nafarroako Artxibo Nagusiak. Gallek XX. mendean Iruñean ateratako irudiak uztailean eta abuztuan izango dira ikusgai, hiriburuan.
Antzezteko gogoa dutenen (eser)lekua
Aktore profesionalak izateko asmorik izan gabe antzerkia ikasteko grina dutenei espazio bat eskaintzeko sortu zen Iruñeko Butaca 78 Eserlekua antzerki eskola. Duela hamar urte ireki zuten; eta, iaz, kamera aurreko interpretazioa lantzeko ikastaro bat gehitu zuten, eskolako eskaintza zabaltze aldera.
Patxi Larrea: “Maskara antzerkiaren esentzia da”
Maskaren bidez pertsonaiak sortzeko teknikak landuko ditu Patxi Larreak Butaka 78 Eserlekua antzerki eskolako udako ikastaroetan: "Xedea da pertsonaia identifikatzea eta bizitza ematea".
Nafarroako Museoak 9 Eguzki zikloa hartuko du
Nafarroako Gobernuak antolatu du, laugarren aldiz. Uztailaren 19tik abuztuaren 30era bitarte eginen dute, Iruñean, museoko begiratokian
Ez dute atzerapausorik nahi
Astelehen Lilak elkarteak Nagore Laffage omendu du, Iruñean, haren hilketaren hamabosgarren urteurrenean. Indarkeria sufritu duten andre guztiak oroitu dituzte.
Zezenak beren bakardadean
Sanferminak hasiko dira ostegunean, eta, bestekin batera, zezenketak ere izanen dira berriz Iruñean. Gero eta gehiago dira zezenketen kontrako jarrera hartzen duten herritarrak: elkarretaratze bat egin zuten larunbatean, eta bihar manifestaziora deitu dute. Plazan zezenak bakarrik dira; kanpoan, ez.
Dorrea, etxe bat herriarentzat
Iruritako Dorrea uztailaren 5ean irekiko dute; Baztango Udalarena da, baina Iruritako herriak du etxea kudeatzeko ardura. Baztango kulturaren gordeleku izan nahi du.
Herria galdu zutenen dolua
Inge Diez antropologoak Itoizko urtegiak azpian hartutako herrien inguruan egin du gradu amaierako lana. Artozki utzi beharrak herri horretako bizilagunengan utzitako arrastoa ikertu du, zehazki. Diezek adin eta sexu ezberdinetako zenbait herritar elkarrizketatu ditu.