Iruñeko Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldia gaur hasiko da, Iruñean. IPES fundazioak eta Golemek antolatutako jaialdian zortzi film luze eta bost labur erakutsiko dira.
Nafarroa
Denbora irabaztea da erronka
Maiatzaren 20ko uholdeak ezustean harrapatu zituen Bortzirietako herriak: Beran, bi orduan metro koadroko ehun litro baino gehiago bota zituen. 2019an, urak Tafalla hartu zuen, eta hango udalak ikasi du lezioa: alarma ahalik eta azkarren piztea helburu duen proiektu batean parte hartzen ari da.
Peio Oria: “Muturreko fenomenoak dira, eta gero eta maizago ari dira gertatzen”
E. Elizondo
Berako maiatzaren 20ko euri erauntsia tren konbektibo deritzon ekaitz mota bat izan zela azaldu du Aemeteko Nafarroako ordezkari Peio Oriak (Iruñea, 1982).Zer gertatu zen Beran?Beran, Aranon, Goizuetan gertatu zena ekaitz mota bat izan zen...
Egurrezko oholtxoen ondarea
Eraikin historikoak konpontzeko egurrezko oholtxoak egiten ditu Javier Goikoak, eta Iratiko Elurretako Andre Mariaren ermitako teilatua zaharberritzeagatik saritu dute.
Argako erregina betierekoa
Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista iruindarrari buruz idatzitako antzezlana. Ahanzturari egin behar izan dio aurre De Pazek, lehen mailako artista horren bidea ezezaguna baita iruindar gehienentzat. Aktoreak Etxarren oroitu eta "imajinatu" nahi izan du.
Hasi dute bira hirugarrenez
Nafarroako Gobernuak Bira Nafarroan Barna programa antolatu du, herrialdeko musikarien lana sustatzeko. Hamazazpi artista ariko dira, eta 30 kontzertu emango dituzte, herriz herri.
Liburu bat, azken uzta jasotzeko
Iruñeko Udalak Egile Berriendako Literatur Lehiaketako 2022ko lan sarituak argitaratu ditu. Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuart nagusitu dira poesian; narrazio laburren kategorian, berriz, Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu. Jendaurrean aurkeztu dituzte testuak.
Gazteak edaten 13,6 urterekin hasten dira
Gizakia Helburu erakundeko Suspertu programaren arduradunek "kezka" agertu dute. 2022. urtean 121 nerabe artatu zituzten









