Vicenta Iruritak bota du aurten Iruñeko Txantreako festetako txupinazoa. 106 urte bete berri ditu, eta omenaldi bat egin diote auzokoek. Berezkoak ditu energia eta umorea.
Nafarroa
Baztango errugbi taldeak saioak eginen ditu kirol hori ezagutzeko
Gaur izanen da lehenengoa, eta maiatzeko ostiraletan gainerakoak. Bigarren Euskal Liga irabazi dute, eta taldea sendotzea dute asmo
“Nik ez dut batere sufritu; plazer handia izan da Argan aritzea”
Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko.
Arabako eta Nafarroako 35 toki entitate batu dira tren sozialaren alde
Manifestu bat adostu dute, Espainiako Gobernuari eskatzeko AHTa baztertu eta molda dezala egungo azpiegitura. Garraio Ministerioko kideekin bilera egin nahi dute
Artea dute pasio eta bizibide
Jokin Armanek eta Trini Mikelarenak Armi galeria dute, Beran. Beren pintura eta eskulturak dituzte ikusgai orain, baina bertze artisten lanak ere erakustea dute xede.
Egoerak okerrera egin du
NUPeko irakasle Cristina Garcia Vivarrek segida eman dio pandemiak erizainen osasun mentalean izan duen eragina aztertzeko iaz hasitako ikerketari: seigarren olatuak oinarrizko arretan ari direnei egin die kalte.
Silvia Garcia Hernandez: “Triste eta errudun sentitu naiz, insomnioak eta antsietateak jota”
Mutiloako zahar etxeko erizaina da Silvia Garcia Hernandez; hemezortzi urte daramatza han lanean, eta harreman estua du egoiliarrekin. Pandemiak eragindako beldurrak, ardurak eta kezkak arrastoa utzi diote.
Nafarroako Gobernuak ‘Estratos’ argitaratu du, Canovasen lanekin
Argazkilariak Vianako Printzea saria jaso zuen 2020. urtean. Carlos Canovasek egindako 30 argazkitik gora jasu dituzte liburuan; haietako batzuk, orain arte argitaratu gabeak
Prezioekin batera, haserreak ere gora
Prezioek gora egin dute azken hilabeteotan. Kontsumitzaileek gasolinaren eta argindarraren garestitzeari aurre egin behar izan diote, bai eta oinarrizko elikagaienari ere. Kontsumo prezioen indizea %9,4koa izan zen martxoan.
Eman nahi zaion tokia da gakoa
NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol Nuñezek erran du plana "konpromiso" bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna.