Nafarroa

Garnatxaren aldeko hautua

Garnatxaren aldeko hautua

Mahatsa biltzen ari dira Nafarroan, joan den abuztuaren erditik. Inoiz baino lehen hasi da aurtengo kanpaina, beroaren eta lehortearen eraginez. Erriberriko Unsi upategian atzo ekin zioten mahatsa biltzeko lanari. Garnatxa bertzerik ez dute, ardo zuriak eta beltzak egiteko.

Koleto, etxe bat herriarentzat

Koleto, etxe bat herriarentzat

Otsagabiko Udalak herriko Koleto etxea erosi eta moldatu du, bisitariak hartzeko. Eraikina 1786. urtekoa da, eta barruan dauden altzari eta apaingarri gehienak, berriz, 1920koak. Pirinioetako sukalde tradizional bat ere badu, tximinia handi batekin; gisa horretako bakarrenetakoa da.

Entzungor egin die protestei

Entzungor egin die protestei

Hasi ditu Oses enpresak Iruñeko Zangoza karrikako lur azpiko aparkalekua egiteko obrak. Proiektu horren aurkako plataformak gogor salatu du Iruñeko Udaleko agintarien jarrera, "ingurumenari eta bizilagunei kalte" eginen dien azpiegitura bat sustatzeagatik. Lanak gelditzeko exijitu diote alkateari.