Kooperatiba osatu duten hamabi langileak gaur hasiko dira lanean. Sektorea "duintzea eta profesionalizatzea" hartu dute helburu. Bizikletaren erabilera ere aldarrikatu nahi dute
Nafarroa
Izurritzat hartutako hiritarrak
Iruñeko Udalak kanpaina bat hasi du usoen aurka. Azarotik, gainera, enpresa bat ari da animalion populazioa "kontrolatzen". Zaunk talde antiespezistak salatu egin du.
Zigor hutsaren logikatik erreparazioaren bidera
Epaile batek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri du Nafarroan, lehenengo aldiz: Kasedako krimen hirukoitzaren bi egileak dira zigortuak. Zenbait eragilek zigor horren kontra egin dute, ez delako bateragarria ustez espetxeak izan behar duen gizarteratzeko xedearekin. Justizia errestauratiboaren alde egin dute.
Eduardo Santos: “Espetxealdiaren auzian, lausotuz doa ezkerraren eta eskuinaren arteko marra”
Justizia errestauratiboarekin bat egin du Eduardo Santos kontseilariak, eta garbi erran du Nafarroako Gobernuak urratsak egiten segituko duela.
2010. urtetik hamabi langile hil dira erorita
Nafarroako Gobernuak kanpaina bat hasi du teilatuetan istripuak saihesteko. 238 gertatu dira azken 11 urteotan. Gogoratu du segurtasunaren ardura enpresena dela
Antolatzeko aukera jokoan
Burlatako Gazte Asanbladak karrikan salatu du herriko udalak gaztetxearen jarduera oztopatu izana. Espazio publikoak erabiltzeko zailtasunak ere agerian utzi dituzte.
Udako suari aurre egiteko prest
Nafarroako Gobernuak asteazkenean burutu zuen hilaren 2an suhiltzaileen lantaldea indartzeko hasi zuen prozesua: Barne Departamentuko arduradunek 150 suhiltzaile laguntzaile kontratatu dituzte udan lan egiteko. Gainera, 120 basozain eta 13 ingurumen teknikari ariko dira urrira arteko kanpainan.
Denentzako herri bat nahi baitute
'LHL Erronka Inklusiboa' izeneko proiektua jarri dute martxan Leitzan. Iraitz Uriartek eta Iker Gomezek 24 orduko ibilaldia eginen dute. Helburua dirua lortzea da, Leitzan inklusioaren aldeko urratsak egiteko, auzolanaren bidez
Bide erdia, pandemia batek jota
Udalak 2019ko ekainaren 15ean osatu ziren; legegintzaldiaren erdia joan da. Krisiak baldintzatu du azken urtea, baina, birusak ezarritako mugen gainetik, alkateek aurrera egin dute. Kargu horretan estreinakoz ari dira Faltzes, Zangoza eta Tafallakoak; bigarren aldia du Zizur Nagusikoak