Hauteskunde eguna izanen da igandea Nafarroako hainbat herritan: Nafarroako Gobernuak herrialdeko 77 kontzejutako herritarrak deitu ditu botoa ematera, eta Espainiako Gobernuak, berriz, Nafarroako 38 udalerritan antolatu ditu hauteskundeak. Maiatzean hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan eta udaletan eginen dituzte bozak, zehazki. Igandean udal hauteskundeak izanen dituzten herrialdeko udalerrietan azaroaren 10ean hasi zen hauteskunde kanpaina, eta gaur gauerdian amaituko da. Zortzitan ez...

Euren borrokak zabaltzeko
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Thycna Nafarroako Etxeko eta Zaintzako Langileen elkarteak bat egin du deialdiarekin. Kideek garbi dute ezin izanen dutela greba egin, baina prozesu osoan "eragile aktiboak" izan direla nabarmendu dute.

Herritik mundu osoarentzat
LEB Lengoaia Eszeniko Berrien Nazioarteko Jaialdia eginen dute Agoitzen, estreinako aldiz, abenduaren 1etik 9ra. Hamaika saio, tailer eta mahai inguru antolatu dituzte.

“Asko lagundu dit neure buruaz barre egin ahal izateak”
Markos Goikoleak Iruñeko La Piel antzerki konpainiarentzat idatzitako 'Beren izenez' testuak Euskaltzaindiaren Lautan3 laguntza jaso du. Izen bereko jaialdian estreinatuko dute antzezlana, datorren otsailean.

Iritzia: Diru laguntzak, nora?
Bidatz Villanueva Etxague
Han-hemenka, gobernu guztiek bezala, Nafarroakoaren diru laguntzekin herritarroi bizitza erraztea asmo duten instalazioak eraikitzen dira. Diru laguntzen burokraziak nola funtzionatzen duten jakitea artea da, eta hori ongi kud...

Aitona-amonen lezioak
Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.

“Ahalik eta zientziarik hurbilena egin nahi dugu planetarioan”
Kultura astronomikoa sustatzeko asmoz sortu zen Iruñeko Planetarioa, duela 30 urte. 1993ko azaroaren 26an inauguratu zuten. Egindako bidea azpimarratu du Javier Armentia astrofisikari eta planetarioko zuzendariak.



