Iragan abuztutik, Lander Majuelo da Igela argitaletxeko editorea. Xabier Olarraren lekukoa hartuta, argitaletxea biziberritzeko lanean ari da. Egin ditu aldaketak, baina aitortu du norabide berean segituko dutela aurrera.

Itxaropen izpi bat Pirinioetan
Nafarroako Gobernuak lau milioi euro inguru inbertituko ditu Pirinioetako Planean, despopulazioari aurre egiteko eta ingurua biziberritzeko. Bertako eragileekin elkarlanean ari dira egitasmoa garatzen.

Etsai gehiegi
Amets Aranguren, Arrieta
Ez naiz holako gaietan sartu zalea, ezta kontu hau zehazki lehenengo pertsonan bizi izan duenetakoa ere, baina gaur badut konpartitzeko apunte bat. Urte gutxi batzuk dira Euskal Herriko gazteria aktiboaren baitan beste zatiketa...

Plaza berreskuratu nahi dute
Gaur abiatuko da Zapla, Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzari plazak eskaintzeko antolatu duen egitasmoa. Datozen asteetan askotariko zazpi saio izanen dira herrialdean

Harmaila berria, hotz
Sadar futbol estadio berrituta ikusteko bisita gidatuak antolatu dituzte Osasunako bazkideentzat. Orain partidak ikuslerik gabe direnez, hara itzultzeko aukera bakarra da zaleentzat.

Garbiketa lanak erdigunean
CCOO eta UGT sindikatuek patronalarekin sinatutako aurreakordioaren ondorioz, aste honetan garbitzaileek egitekoa zuten greba bertan behera geratu da. Gainerako sindikatuei ez zaie aski iruditzen akordioa. Lan baldintza eskasak eta genero arrakala salatu dituzte azken hilabeteotan.

Gobernuak birziklatze datuak “edertzen” dituela salatu dute
Iaz bildutako zaborraren %47 berrerabiltzeko edo birziklatzeko prestatu zela dio Nafarroako Gobernuak. Sustrai Erakuntzaren arabera, prozesu batzuk ezin dira birziklatze gisa hartu

“Diktatoriala da bizi nahi ez duen norbait bizitzera behartzea”
Espainiako Kongresuak Eutanasiaren Legea onartu zuen martxoaren 18an. Urteetan haren alde borrokan izan direnek pozik hartu dute berria, baina asko kritikoak dira ñabardurekin. Lizarraga da horietako bat.

Zer eta non
Lohizune Amatria
Gaur zortzi, mode happy on aldartea nagusitu zen Nafarroa ekialdean. 60 urtetik gorakoak txertatzen hasi ziren, eta, @TurismoAbaurreak Twitterren azaldu zuen bezala, askok esan dezakete haien inguruko ia auzokide denek jaso dutela zizt...

Gaitza pixka bat goxatzeko
Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako Elkarteak exoeskeleto bat eskuratu nahi du, gaitz hori duten lagunen bizi kalitatea hobetzeko. Dirua biltzen hasi dira, txokolate enpresa baten laguntzarekin.