Berriemaile Grafikoen Nafarrako Elkarteko kideek pandemiari buruzko erakusketa zabaldu dute Nafarroako Parlamentuko atarian. Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioak iruditan jaso dituzte, COVID-19aren hamaika alderdi jorratuz.

“Etorkizunari begira, aski arrazoi ditugu baikor izateko”
Garcia Carreño da Kuna Nafarroako Kultur Kudeaketarako Profesionalen Elkarteko lehendakari berria. Aitortu du iragan urtea iluna izan dela kulturan, baina susmo ona hartu dio datorrenari.

Pareta behera bota arte
Mugimendu feministarentzat egun oro da Martxoaren 8a; asteon, halere, kalea hartu du, birusak baldintzatuta, baina "sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista eta kolonialistaren" horma pitzatzen segitzeko prest eta indarrez.

Konformatu nahi ez zuen belaunaldia
Carmen Izal Garcesek gaztaroan ezagututako Atarrabia bilakatu du idatzi berri duen liburuaren ardatz: familiak eta gizarteak erabakitako bideari ihes egin zioten emakumeak oroitu eta omendu ditu 'Gure gaztaroko urteak' lanean.

“Estiloaren erdigunea ez dugu galdu, baina ertzetara joan gara”
Disko berria kaleratu du Ibil Bedi musika taldeak: 'Beltxarga beltza'. Senosiainek azaldu duenez, "askatasunez" ondu dute lana, eta irrikan dira kantuak aurkezteko. Bihar ekingo diote kontzertu birari, Iruñean.

Iritzia: Errua bazter uzten hasteko
Olatz Azpirotz Larzabal
Asteko egun bakoitzari funtzio bat dagokio: astelehenak errealitatea zein mingotsa den erakusten digu, asteartea gu eta astebururako desiren artean dagoen oztopoa da, asteazkena astegunetako ekuatore konformista da, eta horrela ...

Gaixoak ez baitu hobera egin
Nafarroako Osasun Plataformak elkarretaratzea egin du, oinarrizko arreta sendotzeko eskatzeko. Plataformak martxoko asteazkenetarako deitu ditu herritarrak protestara, urrian egin bezala, osasun etxeentzat baliabideak exijitzeko, eta "krisiaren aitzakiarekin" hartutako zenbait neurri salatzeko.

Guztiena eta guztientzat
Nafarroako Osasun Plataformak ohartarazi du osasun arreta "negozio" bilakatzeko arriskuaz; kudeaketa publikoaren aldeko apustua berretsi du.