Zirku konpainiak, espazioak, zaleak, profesionalak eta hasiberriak batu dira Naze Nafarroako Zirku Elkartea sortzeko. Ainhoa Juaniz Ezpeleta Zirika Zirkus konpainiako eta Naze elkarteko kideak (Iruñea, 1970) nabarmendu du elkarteak zirkua ikusarazteko eta artistentzako babesgune bat sortzeko tresna izan nahi duela. Elkartea aurkezteko zirku gala bat eginen dute gaur, 18:30ean, Iruñeko Iturramako Civivox aretoan. Ekitaldiko aurkezlea izanen da Juaniz. Elkartea sortu...

«Kultura da batzen gaituena; gure sustraiak ezagutzeko grina»
Fernando Hualde (1961) Iruñean jaiotako izabar bat da. Umetatik du lotura estua gurasoen herriarekin, eta, oro har, Erronkaribarko historiarekin, ohiturekin eta kulturarekin. Hamaika libururen eta artikuluren egilea da; almadiez, ibarreko jantziez, aspaldiko tradizioez idatzi du, eta herritarrak iraganera begira jarri. Labrit etxeak omenaldi bat egin berri dio Iruñean. Aitortza jaso berri duzu. Kontent? Hagitz eskertua nago; hunkigarria izan zen omenaldia....

Nafarroako AHTaren proiektu batzuk erredaktatzeko kontratuak lizitatu ditu Madrilek
Espainiako Gobernuak atzo iragarri zuen guztira 1,8 milioi euroren lizitazioak egin dituela Nafarroako AHTan proiektu batzuk hasteko. Zehazki, Castejon eta Iruñeko Biurrun-Campanas auzoa lotzen dituen 60 kilometroko zatian hainbat lan egiteko dira lizitazioak. Lau azpizati ditu 60 kilometroko bide horrek: Castejon eta Alesbes arteko azpiegitura eginda dago, Alesbes-Erriberri eta Erriberri-Tafalla eraikitzen ari dira, eta Tafallaren eta Biurrun-Campanasen arteko eraikuntza proiektua...

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»
Eskola orduak amaitu dira, baina Lizarra ikastolako jolastokia lepo beteta dago. Haurrak harat eta honat dabiltza, jolasean, eta gurasoak, haiei so. Lizarra ikastolako gurasoetako bat da Koldo Leoz (Iruñea, 1979); Lehen Hezkuntzako irakaslea ere bada. Udal politikan ia hamalau urtez aritu eta EH Bildurekin Lizarrako alkate bitan izan eta gero —2015etik 2019ra eta 2020tik 2023ra—, irakaskuntzara itzuli da orain, eta...

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek
«Frustrazioa» eta «ezinegona» sentitzen dituztela esan du Alberto Errea Erripagañako auzo elkarteko kideak. Aldi berean, badute «esperantza» auzoko egoera administratiboa argituko duen prozesuarekin. Iruñeko, Uharteko, Eguesibarko eta Burlatako udalen menpe dago Erripagaña, eta, Iruñeko Udalak sustaturiko prozesu parte-hartzailearen arabera, apirilaren 4an bozkatu behar zuten auzoa noren esku gelditzea nahi zuten, baina prozesua luzatu egin da. «Guri berdin zaigu udal batekoak edo bestekoak...

Oronozko eskola berria, 2028rako prest
Nafarroako Gobernuak eman du berria: abenduan hasiko dituzte Oronozko lanbide heziketako eskola berria eraikitzeko lanak. Hezkuntza Departamentuak akordio bat egin du Baztan-Bidasoko udalekin eta eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeekin, eta, hitzarmen horren arabera, Oronozko eskolak lanbide heziketako hamahiru ziklo eskainiko ditu. Gobernuak uste du martxan izanen dela 2028-2029ko ikasturterako. «Akordio hau garaipen bat da guretzat». Horixe nabarmendu du Elizondoko lanbide heziketako...

Biziraun ala bizi
Ezustean izan nuen nik bizirauteko kitaren berri; gertuko batekin telefonoz hitz egiten nenbilela, hark gaiari erreferentzia egin zion, eta behin deia amaiturik izan nuen kutxatila horren berri. Ezin izan nion kita osatzeko beharrezko osagaiak bilatzeari muzin egin; hortaz, hona hemen aurkitutako batzuk: gutxienez 5 litro ur pertsonako, medikamentuak, esku-argia, hainbat erreminta, iraungitzen ez den janaria, eta abar. Hortik aurrera, kitaren...

Ehun urte auzoko lagunak zaintzen
Duela ehun urte, egun Iturria botika denak ateak ireki zituen Iruñean. 1925eko maiatzaren 6ko Diario de Navarra egunkariak eman zuen notizia: «Navascues eta Sayans botikari ezagunek farmazia eta drogeria bat zabaldu dute, Estafeta karrikako 89an eta Juan de Labriteko lehenengoan, eta atzo inauguratu zuten. Iruñeko alkate Nagore jauna, Tomas Garmendia doktorea, Farmazia ordezkari Gonzalez Boza jauna, udaleko idazkari Mata jauna,...

«Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»
Helduleku izateko. Helburu horrekin jaio zen Besarkada elkartea, 2016. urte bukaeran. Helduleku bat eskaini nahi die beren buruaz bertze egin dutenen senideei eta lagunei, eta suizidioak prebenitzen lagundu, sufritzen ari direnentzat toki seguru bat bilakatuz. Elena Aisa da presidentea (Iruñea, 1961). Iaz 58 pertsonak egin zuten beren buruaz bertze Nafarroan, 2023an baino bost gutxiagok. Halere, anitz dira. Bakarra ere anitz...

Labak ostalaritza formakuntza eskainiko du, eta kontratatzeko konpromisoa hartu
Laba sarea 2022. urtean sortu zuten, Iruñeko Gazteluko plazatik euskararen normalizazioan lan egiteko eta euskal kulturaren erakusleiho izateko. Urtez urte, asko izan dira euskarak toki zabalagoa hartzeko Labak sustatutako proiektuak. Bide horretan, beste urrats bat egin, eta Ilundain fundazioarekin elkarlanean eta Nafar Lansareren babesarekin, ostalaritza sektorerako formakuntza bat eskainiko du euskaraz, doan. Helburua da Labako ostalaritza proiektu berriko lantaldea prestatzea. Formakuntza...