Aldaketaren kanpaina da. Berez, arretaz aztertuz gero, alderdi guztiek aldarrikatzen dute modu batera edo bestera aldaketa. Hitz bera izan arren, ordea, esanahi polisemikoa du, eta erabiltzen duenaren ahoari erreparatu behar zaio jabetzeko egiazki ald...

“Eserleku bat edo birengatik erabakiko da eredu aldaketa”
Nafarroa "une historiko baten atarian" egon daitekeela uste du Ricardo Feliu soziologoak (Sabadell, Herrialde Katalanak, 1972), baina "zalantza ugari" antzematen ditu orain arte argitaratutako datuetan.Inkesta gehienen arabera, lehia estua izanen da e...
Iritzia: Aritmetika ezinezkoa (2015)
Barkatuko didazue, irakurle estimatuok, baina duela lau urte berripaper honetantxe idatzi nuen artikulu baten egitura kalkatuko dut jarraian. Ordu hartan izkiriatu nuen ergelkeria are ergelagoa, eta beraz (ustez) interesgarriagoa, baita lau urte geroago. Hortaz, irudika maiatzaren 25a dela.
UPN (19), PSN (8), EH Bildu (8), GeBai (7), PP (3), Ezkerra (3), Podemos (1), Ciudadanos (1). Bada jendea Senda Viva basamortuko zoologikoa gustuko duena; eta Los Arcosko zirkuitu apenas bisitatua; eta Reyno Arena ireki gabea; eta loturarik gabeko AHTa; eta osasun etxea baztertu duen Fiteroko kuartela; eta eraikuntza enpresak neurriz kanpo aberasten dituzten autobiak eta Nafarroako Ubidea; eta Noaingo aireportu ezertarako handitua; eta Agoizko Udalaren zulo hondo gabea… Eta jende horrek guztiak UPNri eman dio botoa berriz, lotsa gabe. Hasiera batean etxean gelditu behar zuten, baina azken asteetan Esparza ikusi dute Nafarroak Nafarroa izateari uzteko nahi duten nafar ukatzaileei oihukatzen, errieta egiten, eta adoretu egin dira. Eta tropelka joan dira hauteslekuetara. Eta inertziaz, beraiekin batera eraman dituzte triste samar zebiltzan PSNko boto-emaileak.
Podemos (18), EH Bildu (11), UPN (8), PSN (5), GeBai (4), Ezkerra (2), PP (1), UpyD (1). Navarrometro inkesta fantastikoak iazko azaroan eman zituen emaitza zinez sinesgarriak errepikatu dituzte nafarrek txintxo-txintxo. Zaila zirudien, baina Laura Perezen lan taldearen koherentziak, argitasunak, lasaitasunak eta zehaztasunak nafar asko eta asko konbentzitu ditu. Eta aldaketaren zirimolak lagunduta, ezker abertzalea eta bertze batzuk biltzen dituen koalizioak abertzaletasunaren hegemoniari txukun eustea lortu du. Eta horren guztiaren usaina zutenez, UPNko boto-emaile fidelenak ere etxean gelditu dira, lotsatuta.
UPN (15), EH Bildu (9), Podemos (7), GeBai (7), PSN (5), PP (3), Ciudadanos (2), Ezkerra (2). Kostatu zaie, ederki kostatu ere. Baina, azkenean, botoa ematera joan diren nafar guztiek lotu dute akordioa boto banaketak parra egin dezan, eta beraz erregimenaren aldeko alderdiek 25 eserleku lor ditzaten eta erregimenarekin zerikusirik ez dutenek, bertze 25. Barreak ziurtatu nahi izan dituzte horrela. Eta bigarren itzuli bat. Edo nork daki, akaso hirugarren bat ere bai.
GeBai (13), UPN (12), Podemos (7), EH Bildu (6), PSN (6), PP (3), Ezkerra (2), Ciudadanos (1). Inkestek hobekien baloratu ohi duten politikaria, Uxue Barkosek, azkenean erdietsi du balorazio on hori boto uholde bilakatzea. Nafarroan eskela gehien saltzen dituzten egunkarien zerrendan bigarren sailkatua dagoen berripaperak eginiko lanak eman du fruiturik, eta Geroa Baik lasai asko eratu ahal izanen du aldaketarako gobernua, barnean PSN sartuta.
PP (17), PSN (15), Podemos (7), Ciudadanos (6), Ezkerra (2), UPN (1), EH Bildu (1), GeBai (1). Tele5 eta La Sexta telebistetako larunbat gauetako eztabaidek izan dute ondoriorik: Nafarroak Nafarroa izateari utzi dio.
OHARRA: Goiko zenbaki segida horiek guztiek ez dute batere oinarri zientifikorik (egunkarietan argitaratzen dituzten inkesta anitzen gisara, bide batez erranda).

“Ezein nobela beltz baino ilunagoa da egoera politikoa”
Sobrea harresiko zirrikitu batean, negozio ilunetan zipriztinduta dauden politikariak, bilera sekretuak, botere ekonomikoa eta politikoa kontrolatzen duten familia aberatsak... Misteriozko eleberria edo thriller-a dirudiena errealitate hutsa izan da Nafarroan, azken hamarkadetan. Orain, bi mundu horiek —nobela beltzarena eta politikarena—, mahai inguru bakarrean elkartzea otu zaie Iruñeko Karrikiri elkarteko kideei. Juan Luis Etxaburu Ondarru (Ondarroa, 1952) da arduradunetako bat.
Nola bururatu zitzaizuen nobela beltzari buruzko jardunaldiak antolatzea?
Iaz ere egin genuen, era xumeagoan: gure dendan nobela beltzak eskuragarri jarrita, eta kito. Aurten, ordea, aurrera urratsa eman nahi izan dugu. Horretarako, Jon Alonso idazlearengana jo nuen, eta hartu-eman horren ondorioz sortu zen egitasmoa. Joxerra Senar BERRIAko kazetariaren CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburua irakurtzen ari nintzen egun horietan, eta ia aldi berean, Ivan Gimenezek El corralito foral argitaratu zuen. Batean, Nafarroako Kutxaren auzia azaltzen da; bestean, berriz, Nafarroako erregimenaren historia osoari egiten zaio errepasoa, 36ko gerraz geroztik gaur arte. Berehala konturatu ginen hor geneukala mahai inguru interesgarri baten abiapuntua, hemengo errealitatea ezein nobela beltz baino ilunagoa baita.
Zehazki, nola egituratuko da hurrengo osteguneko mahai ingurua?
Bada, lau hizlari izanen ditugu: Jon Alonso, Joxerra Senar, Ivan Gimenez eta Kontuz elkarteko Patxi Urrutia. Bakoitzaren esperientziak entzuteko aukera izanen dugu, eta umore puntu zirikatzaile batekin, egungo errealitate politikoa literatura beltzarekin uztartzen saiatuko gara.
Eta kazetariek zer esan zuten nobela beltzari buruzko mahai inguru batean parte hartzeko eskaera egin zenietenean?
Oro har, harrera oso ona izan da. Guk espero bezala, umore onez heldu diote erronkari, eta tenore horretan hartuko dute parte osteguneko saioan. Eta guretzat, noski, ohorea da talentu handiko profesional horiek jardunaldietan parte hartzeari baiezkoa eman izana.
Bigarren hitzordu bat ere antolatu duzue, hilaren 27rako.
Bai, Xabier eta Martin Etxeberriaren Gizon gogorraren sekretua eleberriaren aurkezpena eginen dugu Karrikiri dendan. Jon Alonsoren proposamena izan zen honakoa, eta niri ideia bikaina iruditu zitzaidan, ikusmin handia piztu zidalako nobela honek. Nola idatz daiteke eleberri bat bi pertsonen artean? Aurkezpen egunean galdetuko diegu.
Zergatik aukeratu duzue eleberri beltza abiapuntu eta ardatz gisa, eta ez beste genero bat?
Bada, Nafarroak genero beltzarekin lotura izan duten sortzaile ugari eman dituelako. Alde batetik, Igela argitaletxearen emari itzela dugu. Alimaleko lana egin du argitaletxe horrek, literatura beltza euskaratzen eta formatu txikian jendearen eskura jartzen. Bestalde, Jon Alonsoren edo Alberto Ladron Aranaren gisako eleberrigileak ditugu, Aingeru Epaltzak ere baditu genero beltzean egindako piezak... Luxua da horiek guztiak eskura izatea, euskaraz. Eta aldi berean, oso lagungarriak dira genero beltzaren gainean ditugun aurreiritziak eta estereotipoak uxatzeko. Kalitate handiko literatura da... eta euskaraz.
Hori da, finean, Nobela Beltzaren Hilaren helburu nagusia, ezta? Euskarazko literatura jendeari hurbiltzea.
Bai. Uda garaian, batez ere, esker oneko generoa da. Jendeak gustura irakurtzen du. Horregatik, gurea bezalako ekinaldiak aproposak iruditzen zaizkigu euskaraz idatzitako lanak nahiz euskarara ekarritakoak zabaltzeko eta irakurzaletasuna bultzatzeko. Euskaltegiei ere deia luzatu diegu, ikasleek ere egitasmo honetan parte har dezaten, eta nobela beltz bat irakur dezaten.
Zer du Nafarroak, genero beltzeko idazleen inspirazio iturri izateko?
Ez dut arrastorik ere, baina adibide asko dauzkagu begien bistan: CAN auzia, ustelkeria kasuak, Simon Santamaria udaltzainburuaren figura... Ez dakit zer ematen diguten hemen, baina belztasunerako joera hori daukagu. Duela zenbait urte, informazio hori guztia hortxe zegoen ere, baina sakabanatuta, eta CAN: Eta hemen ez da ezer gertatu edo El corralito foral bezalako liburuek egin dutena izan da material hori guztia bildu, modu erakargarrian aurkeztu eta jendeari eman, gure errealitate beltza azaleratzeko. Zentzu horretan, oso didaktikoak dira. Niri, behintzat, begiak ireki dizkidate.
Asmoa duzue etorkizunean ere egitasmo honi segida emateko?
Bai, genero beltzari tartea eskaintzen jarraituko dugu, eta seguraski, heldu den urtean ere antolatuko dugu halako jardunaldiren bat. Errealitatea eta fikzioa uztartzeak, gainera, asko erakartzen nau, eta aukera badugu, saio bereziren bat eginen dugu ideia horren inguruan.

Alfonso Karlosena hautatu dute NUPeko errektore
Lafuenteren taldeko kide izan da Karlosena orain arteko errektorea karguan izan den denboran. San Martin Unxen (Nafarroa) jaio zen, 1962. urtean. Fisika ikasketak Zaragozako Unibertsitatean egin zituen. Han bilakatu zen Doktore, eta han hasi zen eskolak ematen. Nafarroako Unibertsitate Publikora 1992. urtean ailegatu zen. 2000. urtean bilakatu zen katedradun, Seinalearen Teoriaren eta Komunikazioen esparruan Ia 9.800 pertsonak izan dute gaurko...

Gobernuak Euskal Herria markako bide seinale gehiago salatu ditu Nafarroako armarria ageri delako
Nafarroako Gobernuak beste salaketa bat aurkeztu du EAEko Auzitegi Nagusian, Euskal Herria-Basque Country markako bide seinaleen harira. Oraingo honetan, Gipuzkoako hainbat herrirtako sarreretan jarritako seinaleetan Nafarroako armarria agertzen delako. Nafarroako Gobernuaren webgunean eman du salaketaren berri. Adibide gisa, bi argazki gehitu dizkio albisteari: Hernaniko eta Usurbilgo seinaleenak. Udalbiltzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten iazko azaroan, Euskal Herriko nazio marka errepideetako...
Lehen bozak, NUPen
Edurne Elizondo / BERRIA Nafarroan, boza emateko hainbat aukera izanen dira hilabete honetan. Hilaren 24ko foru eta udal hauteskundeen aurretik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginen dituzte lehendabiziko hauteskundeak, gaur. Errektorea aukeratuko dute NUPeko kideek. Julio Lafuente egon da kargu horretan azken zortzi urteotan. Gaurko bozetan, Alfonso Karlosena fisikaria eta Jorge Nieto ekonomialaria izanen dira lehian. Lafuenteren taldeko kide izan da Karlosena...

Alfonso Karlosena (NUPeko errektoregaia): “Osasun sistema publikoak medikuntza fakultatea behar du”
Edurne Elizondo / BERRIA Julio Lafuenterekin Ikerketarako errektoreorde izan da Alfonso Karlosena Fisika doktorea (San Martin Unx, Nafarroa, 1962). Kudeaketaren esparruan lan hobea egiten ahal duela uste du, eta horregatik aurkeztu du errektore izateko hautagaitza. Errektoreorde izan zara azken urteotan; zein neurritan jarraitu nahi duzu oraingo bidetik, eta zein neurritan berritu? Kontinuismoaz hitz egiteak ez du zentzurik unibertsitatean; ez gara...

Jorge Nieto (NUPeko errektoregaia): “Unibertsitateari buruz lege propioa egitea da gako bat”
Edurne Elizondo / BERRIA Bere bulegoa bilakatu du kanpainaren gune. «Ni bakarrik nago, ez dut talderik atzean; nirekin hitz egin nahi duenak, zabalik du nire atea», erran du Jorge Nietok, Ekonomia Zientzietan doktore eta NUPeko errektore izateko hautagaiak. Bikaintasuna bihurtu du bere mezu eta helburu galiziarrak. Talentua ekarri nahi du Nafarroara. Azken egunean aurkeztu zenuen zure hautagaitza. Kosta egin zitzaizun...

Simon Santamariaren aurkako ahozko epaiketa zabaltzeko agindua eman du Benito epaileak
Iruñeko 3. instrukzio epaitegiko buru Mari Paz Benito epaileak agindua eman du Simon Santamaria Iruñeko udaltzainburu ohiaren aurka ahozko epaiketa abiatzeko. Prebarikazioa eta lankideen kontrako jazarpena leporatzen dio. Santamariak, hala ere, helegitea aurkeztu du instrukzio epailearen auto judizialaren kontra eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi beharko du auzia artxibatzen duen ala epaiketa egitea ahalbidetzen duen. Yolanda Barcinaren konfiantzazko kargua izan...