Andelo hiri erromatarra

Erromatarrak, K.a. II. mendean, Ebro haranean zehar iritsi ziren Euskal Herrira, eta baskoiak zeuden lurraldean kokatu. Garai hartako bizimoduaren lekuko diren makina bat arrasto ikus ditzakegu gaur egun, eta horien bidez ezagutu dugu haiek utzitako legatua. Proposatzen den ibilaldi honetan, Iruñetik gertu (Pompaelo), Mendigorriko lurretan, Andelo hiri erromatarra bisitatzeko aukera izango dugu, eta bertan izan zen deskubrimendurik garrantzitsuena ezagutzeko aukera izango...

Nafarroan atzera bota dituzte zortzi haize errota proiektu, ingurumen inpaktuagatik

Nafarroan atzera bota dituzte zortzi haize errota proiektu, ingurumen inpaktuagatik

Enigma Green Power eta Savanna Power Solar enpresek egiteko asmoa zuten parke eolikoa atzera bota du Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak, haize errotek ingurumenean izango duten inpaktua dela eta. Gaur argitaratu dute ezezko hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta zehaztu dute ebazpen horri ezingo zaiola helegiterik jarri. Zortzi errota jarri nahi zituzten enpresek Goñin eta Etxaurin, 4,99 megawatteko potentziaduna bakoitza. Haize...

Azaroaren 26an Iruñean auto batek harrapatutako oinezkoa hil egin da

Azaroaren 26an Iruñean auto batek harrapatutako oinezkoa hil egin da

Azaroaren 26an Iruñeko Iturrama auzoan auto batek gurpildun aulkian zihoan oinezko bat harrapatu zuen. Egun hartan Iruñeko Udaltzaingoak zabaldutako oharraren arabera, behar ez zen tokitik igarotzen ari zen oinezkoa, San Juan Bosco kalean, 17:50 aldera. Orain, Noticias de Navarra egunkariak ezagutzera eman berri du hil egin zela oinezkoa. Urtarrilaren 11an hil zen Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, istripuaren ondorioz izandako lesioen ondorioz. Adacen Nafarroako Garun Kaltearen...

Inautea: beti berdin, beti berri

Inautea: beti berdin, beti berri

Garaiz ibiltzea askorik ez berantestea bezain inportantea da Iturenen (Nafarroa). Eta Zubietara (Nafarroa) azaltzen direnentzako ere halakoxea behar luke aholkuak inauterien hasierako erritu handiaren egunean. Nahita ere nekez aurreikus daiteke joareen burrunba noiz ailegatuko den toki bakoitzera, eta norabidea da segurua den kasik bakarra aldiro: Zubietatik Iturenerainoko ibilbidea lehenbizi, Aurtitz auzotik pasatuta; eta, biharamunean, aldrebes. Beti berdin, beti berri. Eta...

Jaso ikastolaren eraikin zaharra eraitsiz gero, han bizi diren etxegabeei laguntza emateko «prestatzen» ari da Iruñeko Udala

Jaso ikastolaren eraikin zaharra eraitsiz gero, han bizi diren etxegabeei laguntza emateko «prestatzen» ari da Iruñeko Udala

Iruñeko Udalak ez daki noiz eraitsiko duten Jaso ikastolaren eraikin zaharra, baina hasia da prestatzen, unea iristen denerako. Hori esan du Ekintza Sozialeko zinegotzi Txema Mauleonek, gaur, kazetarien galderei erantzunez: «Ebazpen judizial baten zain gaude oraindik [eraikin abandonatua botatzeko], baina prestatzen hasiak gara, etorkizunean eraikina hustu beharko balitz, ahalik eta pertsona gehienei gizarte laguntza emateko, eskura ditugun baliabideen arabera». Areago, Mauleonek...

Nafarroako Auzitegiak berriz abiatu du 14 urteko neska baten ustezko salerosketari lotutako ikerketa

Nafarroako Auzitegiak berriz abiatu du 14 urteko neska baten ustezko salerosketari lotutako ikerketa

Iragan azaroan, 14 urteko neska baten gurasoak atxilotu zituen Poliziak Nafarroan. Leporatu zien alaba Lleidako (Katalunia) beste familia bati saltzea eta haien 21 urteko semearekin ezkontzera behartzea. Orduko hartan, Tuterako 1. Instrukzio Epaitegiak (Nafarroa) erabaki zuen kasua behin-behinean artxibatzea, adingabeak esan zuelako «bere borondatez» joan zela Lleidara mutilarekin eta haren gurasoekin. Orain, Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak erabaki du ikerketa berriz zabaltzea, fiskaltzak...

«Harresia garai batean baino sotilagoa da, baina indarkeria ez da aldatu»

«Harresia garai batean baino sotilagoa da, baina indarkeria ez da aldatu»

Mikel A. Ceniceros idazleak (Lizarra, 1988) azken bost urteotako bizipenak jaso ditu Lunático izenburuko bere bosgarren liburuan (Loto Azul, 2025). Garbi erran du irakurleak probokatu nahi izan dituela izenburuaren bidez, eta osasun mentaleko diagnostikoen inguruko estigma apurtu. Salatu du sufrimendu psikosozialeko esperientziak dituztenak artatzeko gaur egun indarrean den sistemak ez duela funtzionatzen. Ero hitza aldarrikatu nahi izan duzu liburuan? Bai,...

Konpontzeke dagoen afera bat

Konpontzeke dagoen afera bat

Animalien aurkako indarkeria jardunbideak hainbat motatakoak izan ziren iaz Nafarroan. Esaterako, abenduan zabor edukiontzi batean txakurkume talde bat aurkitu zuten Iruñerrian, nahiz eta gero bizirik atera zituzten. Baina horren gisako gehiago ere gertatu ziren. Izan ere, 2025ean Foruzaingoaren ingurumena babesteko brigadak ikerturiko delitu gehienak animalien aurkako tratu txarrak eta abandonua izan ziren.  Nafarroako Gobernuak abenduaren 16an emandako datuaren arabera, brigadak...

Auzolanaren eta kafe bero baten geriza

Auzolanaren eta kafe bero baten geriza

«Bidea ez zen samurra izan. Zu oinez zoaz, eta zure alboan heriotza doa oinez. Bidelagun duzu une oro». Issa berberea da, eta Marokon jaio zen. 23 urte ditu, baina hitz egiteko duen manerari erreparatuta, helduagoa dirudi. Asko irakatsi dio kaleak. Badaki zer den goizero jatekoa bilatu behar izatea, zer sasian ibiltzea, poliziengandik edo mafiengandik ihesi, eta egona da eraikin abandonatuetan...

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), 30 bat etorkini iruzur egiteagatik. Bostehun euro kobratu zizkion haietako bakoitzari, eta denak etxebizitza berean erroldatu zituen. Espainiako Poliziaren arabera, duela zenbait aste antzeman zituzten irregulartasun zantzu batzuk alokairuko etxebizitza horretan, eta, ikerketaren ostean, ondorioztatu zuten gizonezko horrek etorkinen zaurgarritasun egoeraz baliatzen zela, eta dirua kobratzen ziela erroldatze agiria tramitatzearen truke.