• Urtero diagnostikatzen diren koloneko minbizi kasuak. Nafarroan urtero 410 koloneko minbizi kasu diagnostikatzen dira. Osasunbideak gaitz hori goiz detektatzeko programa jarriko du martxan datorren astean.
GGKE-etara bideratzen den BPGa, ehunekotan.
Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundeak jakinarazi duenez, egun, Nafarroako BPG barne produktu gordinaren %0,14 soilik bideratzen da erakunde horietara, legeak %0,7 izan behar duela dioen arren.
Tafallako ikastolak hurrengo ikasturtean prest izango du eraikin berria
Tafallako Garces de los Fayos ikastolak bigarren hezkuntzako eraikin berria prest izango du 2014ko irailean. "Prozesu gogorra izan da, bereziki gaur egun dugun egoera zailagatik. Baina pozik gaude, eskualdean euskaraz ikastea abentura den honetan etapa berri bat hastear baikaude", dio Conrado Medrano gurasoen elkarteko lehendakariak. Hainbat burokrazia eta finantzaketa oztopo gaindituta, urriaren 25ean ikastolako eraikin berriko lehen harria jarri zuten. Eraikin berria udalak emandako 4.645 metro koadroko orubean egingo dute, eta hango kirol azpiegiturak herritarrentzat irekiak egongo dira. Horrela adostu baitzuten ikastolak eta udalak.
Eraikin berrian bigarren hezkuntzako ikasleek ikasiko dute. Baina ikastolako arduradunen helburua batxilergoa irakatsi ahal izatea da, ikasleek batxilergoa euskaraz egiteko Iruñera joan behar ez izateko. Kontxi Aranaz ikastolako lehendakaria Jose Iribas Hezkuntza kontseilariarekin biltzekoa da horri buruz hitz egiteko. Hala ere, Aranazek uste du kostatuko zaiela batxilergoa irakasteko aukera izatea: "Ez da ideia burugabea, baina badakigu zaila izango dela".
Lehen harria jartzeko ekitaldian ikastolako ikasle eta langileek parte hartu zuten. Hasteko, ikastolako hiru ikaslek aurreskua dantzatu zuten. Horren ostean, DBHko laugarren mailako ikasleek kutxatila batean hainbat oroigarri gorde zituzten, besteak beste, ikasle eta langileek sinatutako zenbait argazki, DBHko hirugarren mailako ikasleek idatzitako bertso bat, 2011ko Nafarroa Oinez-eko aldizkari bat, egun bereko BERRIA egunkariko ale bat, etorkizuneko ikasleentzako eskutitz bat eta hainbat marrazki.
Botika zaharra, modako edari
Patxaranak mendeetako historia luzea du. Basaranez egindako pattarra Erdi Aroan asmatu zen, eta XXI. mendean bizirik jarraitzen du, etengabeko garapenean. Azken urteetan, patxaranaren kontsumoa murriztu egin da. Egoera hori irauli nahian dabiltza hain...
Berako liburuzain postua lortzeko lehiaketa errepikatu beharko dute
Nafarroako Gobernuak Berako liburuzain lanposturako euskara ezagutzarik ez eskatu izana auzitara eraman zuen Berako Udalak. Nafarroako Lurralde Auzitegiak urriaren 29an jakinarazi zuen sententzia. Epailearen arabera, euskara meritu kualifikatu gisa ba...
@sarean
Patxaranarekin lotura duten Interneteko hainbat helbide.
• www.pacharannavarro.org. Nafarroako Patxarana Arautzeko Kontseilua.
• www.pacharanzoco.es. Zoco patxaran enpresa. Zocok bere upategietan bisita gidatuak antolatzen ditu, eta dastatze eta koktel tailerrak ere egiten ditu.
“Egungo erritu batzuek ez dituzte asetzen pertsona batzuen nahiak”
Gaur Santu Guztien Eguna dela eta, doluaren inguruko jardunaldiak egin ditu Senda fundazioak. Fundazio horretako kidea da Angel Albeniz (Donostia, 1959). Dioenez, azkenaldian hildakoak agurtzeko errituetan izandako aldaketek eragina izan dute dolua ...
Patxarana nazioarteko koktel sariketetan lehiatzen ari da
Astelehenean hasi zen Nazioarteko XVII. Koktel Lehiaketa Panamerikarra, Puerto Ricon, eta gaur bukatuko da. Lehiaketan hamabost herrialdetako partaideak izan dira, eta bost mailatan lehiatu dira. Horrez gain, mintegiak eta beste hainbat ekinbide egin dituzte. Parte hartzen ari den euskal herritar bakarra Iñigo Cochero Ataun Nafarroako Barmanen Elkarteko kidea da. Lehiaketan herrialde bakoitzak likore bat aurkeztu behar du, eta horrekin hainbat konbinatu egin behar ditu. Cocherok patxarana aurkeztu du likore moduan, eta edari horrekin egindako hainbat koktel erakutsi ditu, besteak beste, mojitoa eta butanitoa —patxarana, laranja freskagarriarekin nahastua—.
“Lau elorri beltz mota dira gehien erabiltzen direnak”
Elorri beltza basoko zuhaixka da. Hortik sortzen dira patxarana egiteko beharrezkoak diren basaranak. Horiek betidanik mendian bildu dira, baina 1980ko hamarkadatik aurrera patxarana ekoizten zuten enpresek Europako ekialdeko herrialdeetara jo zuten basaran bila. Egoera hori iraultzeko, 1992an elorri beltza landatzeko frogak egiten hasi ziren. Proiektu hori Nafarroako Patxarana Arautzeko Kontseilua eta egungo INTIA Nekazaritza Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuaren artean eraman zuten aurrera. Prozesu horretan Alvaro Benito INTIAko Fruitu Hazkuntzaren Unitateko teknikariak (Sartaguda, 1958) parte hartu zuen.
Zein elorri beltz mota daude Nafarroan?
Basoko elorri beltz mota ugari daude, baina Nafarroan soilik sei mota landatzen dira, eta horietatik lau dira gehien landatuak. Elorri beltz motak Nafarroako Patxarana Arautzeko Kontseiluak arautzen ditu. Gehien erabiltzen diren motak 1, 4, 6 eta Villar dira.
Zergatik aukeratu zenituzten elorri beltz mota horiek?
Nafarroako Patxarana Arautzeko Kontseiluak eta orduko Nekazaritza Kudeaketaren Nafarroako Institutuak —gaur egun INTIA— elkarlanean egindako lanarekin aukeratu genituen mota horiek. Prunus spinosa-ren etxekotzea deitu zen proiektua, eta hiru atal zituen. Lehenengo eta behin, Nafarroa osoa zeharkatu genuen aldaera interesgarrienen bila. Behin lan hori eginda, Sartagudan landatu genituen aukeratutakoak. Bukatzeko, mota ezberdinen garapena aztertu, eta lau onenak aukeratu genituen.
Nola lortu zenuten basoko zuhaixka zena modu industrialean landatzeko produktu bilakatzea?
Landareak ugaltzeko hainbat teknika daude. Adibidez, in vitro laborantza edo biderketa begetatiboa. Teknika hori landare baten zatietatik beste landare batzuk sortzean datza. Baina teknika zaila eta garestia da hori. Horregatik, patroiekin lan egitea erabaki genuen. Teknika horren bidez ugaldu nahi den landarearen sustrai nagusia landatzen den beste landare bati txertatuz lortzen da. Elorri beltzaren kasuan, Mirabolan aranondoarekin txertatu da.
Zer gaixotasun eta izurri paira ditzake elorri beltzak?
Gaixotasunei dagokienez, elorri beltzak jasaten duen gaixotasun nagusia Taphrina deformans edo maspildura onddoa da. Gaixotasun horrek fruituak deformatu eta erorarazten dizkio landareari. Onddoari aurre egiteko nekazariek baimendutako fungizidak erabiltzen dituzte loratzearen ostean, hau da, apiril eta maiatz artean. Izurrite nagusiak, ordea, hiru dira: landare zorriak, armiarma txikiak eta harrak. Oro har, kontrolatuta daude arazo horiek, baina urtero suertatzen da arazoren bat nekazari batekin edo bestearekin.
BEDERATZI HILABETE ETA GERO IREKITA
Urtarrileko euriteek eragindako luizi batengatik itxita egon da Atarrabia eta Uharte lotzen dituen errepidea. Ondorioz, bederatzi hilabetez, Uharteko herritarrek beste errepide batzuetatik igaro behar izan dute autoz, tartean Aretako industrialdetik e...