Frankismo garaian Nafarroan fusilatutako errepublikanoen gorpuak lurpetik ateratzen eta identifikatzen egindako lanagatik, Francisco Etxeberria auzitegi medikuaren hautagaitzaren alde egingo du PSNk, aurtengo Vianako Printzea saria jasotzeko; gainerat...
Magnesitas Navarrak Antzeritik atera nahi dituen mineral tonak.
Hainbat adierazpenetan jakinarazi duenaren arabera, Magnesitas Navarra SA enpresak 180.000 tona magnesita atera nahi ditu, urtean, Antzerin egin nahi duen harrobi irekian.
Igandean hasiko da BatBiralau kultur zirkuitua, Elizondon
Martxan da jada Euskaltzaleen Topaguneak BatBiralau lelopean abian jarri duen euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren bosgarren edizioa. Igandean hasi, eta maiatzaren 24an amaituko da. Formatu zein kalitate handiko lau ikuskizun programatu dituzte E...
SEGURTASUNIK EZAK IRTENBIDE NEKEZA
Olabe bitan banatzen du N121-A errepideak. Egunero, ehunka ibilgailu ibiltzen dira handik. Olabeko Kontzejua duela dezente hasi zen oinezkoentzako pasabidea eskatzen. Hainbat bilera bertan behera gelditu ostean, badirudi astelehenean bilduko direla Lu...
ARGIA KANPOAN, ILUNTASUNA BARRUAN
Nafarroako Erresuma Arena pabiloiaren aurrealdeko polikarbonatoko 933 kuboak piztuta egon dira 100 orduz. Argiztapen probak egin dituzte, eta joan den asteko ostegunetik astelehenera bitarte egon da piztuta fatxada. Dena den, pabiloiaren inaugurazioa ...
Elkartasunaren kontzertua
Azken urteetako ibilbidea malkartsua izan da euskarazko hedabideentzat. Krisi ekonomikoak eragindako publizitate jaitsieraz gain, Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak ezerezean gelditu dira. Hala, askoren etorkizuna kolokan dago. Hedabide bakoitzak b...
Gazta zatitxoak
Ez bilatu lerrootan egungo egoeraren azterketa burutsu eta sakonik. Nik ez dakit Barcinaren erregimenarenak egin duen ala ez. Eta, gainera, ez dakit arrazoitzen zergatik ez dakidan hori. Ni ez bainaiz horretarako gai. Baieztapen hori ez da umiltasun faltsua. Benetan. Nire ezintasun baten aitorpen gordina baizik.
Konparazio batera, gazte denboran hamalau urte eman nituen futbol talde batean jokatzen —egurra banatzen, egiaren aitortzeko— eta azken hamar urteetan Osasunaren etxeko partiden kontakizunetan parte hartu dut Euskalerria irratian. Denetara, 24 urte futbolaren inguruan. Eta, hala ere, oraindik ez naiz gai argudio sendoekin esplikatzeko zergatik gorritxoek galdu zuten iragan igandean Espanyolen aurkako partida eta zergatik galduko duten bihar Malagaren aurka.
Ezetz, ezetz, ezin dudala Juan Kruz Lakastarena egin; ezin dudala txiste erraz zein barrokoez ehunduriko foru testu azkarrak —arinak, adimentsuak eta indartsuak— izkiriatu. Eta ez eskatu Joxerra Senarrena egitea; niri zientzia fikzioa iruditzen baitzait ekonomiari zein politikari buruzko gauza bat azaltzeko hiru lerrotatik bi testuinguru eta inguruabar aski ongi hornituez osatzea. Eta, faborez, ez etorri niregana Angel Erro bat aurkituko duzulakoan; hura ez bezala, ni aise zorabiatzen bainaiz urrutiko ideien mundutik benetako gertuko mundura etengabe bidaiatzen dudalarik.
Pentsa. Twitterren aurten ireki dut kontua. Eta apenas erabiltzen dudan. Ez bainaiz ausartzen.
Aurreko astea kanpoan eman nuen. Eta itzuli nintzelarik, Sanz, Miranda eta Maia inputaturik aurkitu nituen; eta Barcina paretaren kontra, dirudienez. Manifestazio jendetsua egin zen Iruñean lehendakariak alde egin dezala eskatzeko, eta parlamentuan zentsura mozio bat bozkatzear zeuden. Eta horren guztiaren aitzinean, datozen azken lerroetan laburbiltzen den analisia egitera ausartzen naiz gehienez ere. Asko jota.
Barcina ez da bere borondatez joanen, ezpada behartuta. PSNk dio —PSOEk agindu dio— ez duela gobernabidea kolokan jarriko (alegia, ez duela zentsura moziorik babestuko). Ez batak eta ez bertzeak ez dute hauteskunderik nahi. Gainbeheraren beldur baitira.
Garaiok hain dira aldakorrak, gertaerak hain larriak, krisia hain sakona, ezusteak hain etengabeak, ezen batzuk hasi baitira pentsatzen baietz, ahal dela, posible dela PSNrik gabeko alternatiba.
Eta ni ezezkoan nago —eta neure burua madarikatzen dut halaxe pentsatzeagatik—. Gaur, bederen, ezezkoan nago. Iruditzen baitzait Corellako pentsalari handiaren gazta zatitxoen teoria indarrean dagoela oraindik. Gazta osoaren laurdena osatzetik herena osatzera pasatuko gara akaso. Ongi. Baina, Lola pitonisarena eginez, igartzen ahal dut hurrengo hauteskundeetan ere ezin izanen garela gazta zati horretatik atera. Deitu patua; deitu putada.
Hauxe da gaur egin dezakedan analisia. Zer espero zenuen, bada?
@sarean
Elizondoko Lur aretoan biharko antolatutako kontzertuan bildutako dirua bideratuko den euskarazko hedabideen webguneak.
• www.ttipi.net
• www.xaloatelebista.com
• www.xorroxinirratia.info
• www.berria.info
Euskal Herri euskaldunaren aldeko festa ospatuko dute bihar Agoitzen
Laugarren urtez Euskaraz Bizi Eguna antolatu du EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Jaia bihar egun osoz izango da, Agoitzen. Beste behin, Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Nestor Esteban EHEko kideak argi utzi du: "Eusk...