Mutil dantzen inguruko webgune dezente dago.
• www.http://www.euskomedia.org/aunamendi/83500. Auñamendi Euskal Entziklopediak zabal lantzen du gaia.
• www.dantzan.com. Dantzaren jatorriaz eta eboluzioaz hainbat argibide ematen dira.
Mutil dantzen inguruko webgune dezente dago.
• www.http://www.euskomedia.org/aunamendi/83500. Auñamendi Euskal Entziklopediak zabal lantzen du gaia.
• www.dantzan.com. Dantzaren jatorriaz eta eboluzioaz hainbat argibide ematen dira.
Asteazkenean hasi ziren Salbatore bestak Iruritan. Baztango herrietako jaietan lehenengoak izaten dira Iruritakoak. Aurten ere, iaz bezala, ez da mutil dantzarik izango. Azken urteetan, neskak dantzan hasi direla eta, hainbat hika-mika eta eztabaida izan dira. Aurrez aurre daude Baztanen horren errotua dagoen dantza ulertzeko bi ikuspuntu: mutil dantzetan gizonezkoek soilik dantzatu behar dutela uste dutenak eta emakumezkoek ere dantzatzeko eskubide osoa dutela azpimarratzen dutenak. Beraz, mutil dantzen pauso arin eta sotilak ikusteko aukerarik ez da izango aurten Iruritan.
Tradizioari modu hertsian eutsi edo aldatu, hor dago koxka eta eztabaida. Denera, hemeretzi dantzak osatzen dituzte mutil dantzak. Antzinako belaunaldiak aurreko mendeetan dantzatzen ziren bezala dantzatzea defendatzen du, esaterako, Baztango Mutildantzari Talde sortu berriak. Denera, 80 lagun inguruk osatzen dute. Taldeko kide batek —ez du izenik jakinarazi nahi izan— euren nahia Baztango hamabost herrietako jaietan mutil dantzak dantzatzea dela argitu du. Baina ez dute mutil dantzetan emakumerik nahi, ez dantzatzen behintzat. Presidenteak berak azaldu duenez, eskualdeko herri guztietara eskutitzak igorri dituzte, mutil dantzak antolatu eta dantzatzeko prest daudela jakinaraziz. Hala ere, azaldu du oraindik ez dutela erantzunik jaso. Argi utzi du uztailean Elizondoko Santiago jaietan mutil dantza modu tradizionalean egingo dutela, iaz bezala, herriko ikastolako plazatxoan.
Lasaitasuna desio
Iruritako jaietan mutil dantzarik ez izatea "tristea" dela onartu du herriko zinpeko alkate Peio Obregozok. "Egoera nahiko bero dago, eta afera lasaitzea da gure asmoa". Bigarren urtez, ez da izango mutil dantzarik Iruritan, jaiak antolatzeko egindako bilera batean hala erabakita. Zinpeko alkatearen arabera, Irurita oso herri dantzazalea da, eta jende andana ari zen mutil dantzak prestatzen. Azken finean, liskarrik ez dute nahi izan jaietako antolatzaileek, eta bozketa bidez erabaki zuten dantzarik ez programatzea. Heldu den urtean ere bozketa egingo dutela jakinarazi du Obregozok.
Plazara Dantzara herri ekinaldiko kide Elurre Iriartek Iruritan hartutako erabakia kritikatu du, "ostrukarena" egin dutela salatuz. Baztango Mutildantzari Taldea sortu zela jakitean eratu zuten herri ekinaldi hori. Mutil dantzetan emakumeek parte hartzea defendatzen dute, "nahi duen orok dantzatu dezan". Hala ere, Baztango herri bakoitzaren errealitatea ezberdina dela ohartarazi du Iriartek: "Herri batzuetan, emakumeak dantzan hasi direnean txistulariak isildu egin izan dira, eta, beste batzuetan, normal-normal hartu da".
Historikoki leku publiko zein festa guneak gizonenak izan dira, eta halako batean emakume batek gune horietako kide izan nahi duenean azaleratu dira halako gatazkak. "Ohitura batzuk aldatu dira, eta beste batzuk ez. Onartu da, esaterako, mutil dantzak zaharrek, haurrek, kanpotarrek dantzatzea, lekua aldatzea... Baina onartu ez den gauza bakarra, eta ez da kasualitatea, genero aldaketa da".
Gatazkari konponbidea nola aurkitu, hor dago gakoa. Plazara Dantzara herri ekinaldiak argi du Iruritako erabakia ez dela irtenbidea. "Nire ustez, herritarren artean konpondu beharreko gauza da, baina administrazioak ere badu bere zeregina, herritarrena den momentuan", adierazi du Iriartek.
Oraingoz, herri bakoitzak bere ebazpena egin du. Tradizioaren pisua eta tradizio hori aldatzeko beharra daude ezbaian. Ikusi egin behar ondorengo urteetan zer gertatzen den.
Euskal Dantzarien Biltzarrak lehendakari berria hautatu zuen joan den larunbatean egindako bileran. Hala, hemendik aurrera, Barakaldoko Joseba Altubek hartuko du Donostiako Xabier Mendizabalen lekua. Euskal Herri osoko dantzarien biltzarretako ordezka...
Denboraldi bat han eta beste bat hemen, Monterrey (Mexiko) eta Lizarra artean bizi da Olaia Santxez (Lizarra, 1986). Urtebete igaro zuen itsasoaren beste aldean karrera amaitzen, eta, geroztik, ez du harremana eten Mexikorekin. Orain, Lizarran dago. "...
Espainiako Gobernua haurdunaldia eteteko legedia aldatzekotan dela eta, Espainiako Apezpikuen Batzarrak abortuaren aurkako beste kanpaina bat jarri du abian. Hala, besteak beste, Iruñean —irudikoa Sanduzelaiko sarreran paratuta dagoen kartela da— umeki baten erradiografia eta haur baten irudiak ageri dira kartelean. Gaztelaniaz dago, eta "Ni naiz, gizakia hasieratik" leloa irakur daiteke; abortua haur baten erailketarekin lotzen dute batzarreko kideek.
Ofizialki, Baztango mutil dantzak hemeretzi dira. Osatu gabeko zirkulu batean dantzatzen dira, eta, besteak beste, Aunitz urtez, Billantziko, Zazpi-jauzi, Zazpi-jautzi zaharra, Xerri-begi, Biligarroarena dira.
Gogoan dut OHOko 8. mailako inauterietan milizianoz mozorrotu nintzela: txapela, alkandora zaharra, abarkak, manta, eskopeta eta Espainiako Errepublikako bandera —gure amak josi berria—. Garai hartan, 13 urterekin, tematuta nengoen 1936ko gerrako kontuekin. Eta nerabezaroak dakarren nahasmendu ideologikoan, ikurrina ere margotu nuen banderaren mastari eusten zion gerrikoko zorroan.
Institutuan, pentsamolde anabasa horrekin segituz, Espainiako Errepublikako bandera eta izar anarkista neramatzan bizkar-zorroan iltzatuta —hizki ederrez margoturiko kanta heavyen pasarteekin batera; dena erran behar baita—. Aurreraxeago, Espainia zer den eta Euskal Herria zer izatea nahi dudan barneratu nuelarik, gorria, horia eta morea batzen dituen Espainiako bandera alde batera utzi nuen, nahiz eta beti maitasunez ikusi izan dudan. Gaur arte?
Diotenez, errepublikaren aldeko aldarria gero eta ozenago bilakatzen ari da Espainian; eta, dakusagunez, bandera errepublikanoak gero eta ohikoagoak dira murrizketen aurkako protestetan; nola Espainian, hala Euskal Herrian. Konparazio batera, apirilaren 14aren karietara, Iruñerria Espainiako banderez josi ziguten, Espainiako Errepublikako banderez. Hilabete geroago, oraindik ere ez dituzte batzuk kendu. Ez dut erran nahi kendu behar dituztenik, baina hilabete baten bueltan hor segitzeak zer pentsatua ematen du, jakin baitakigu bandera horiek ikurrinak balira ez luketela ordu erdi ere iraunen.
Erran gabe doa monarkiaren eta errepublikaren arteko aukeraketan gillotina dela nire hautua, eta niretako nahi dudana nire bizilagunendako ere nahi dudala. Baina kontua da Espainiako Errepublikako banderak ez duela errepublika modu abstraktuan irudikatzen. Espainiako Errepublikako banderak Espainiako Errepublika irudikatzen du. Ez bertzerik. Eta, beraz, bandera hori gurea bezalako herri batean haizatzeak, non nazionalitate gatazka handia baitago, zalantzak sortzen dizkit.
1931ko apirilaren 27an, dekretu bidez, Espainiako Errepublikaren behin-behineko gobernuak hiru koloreko bandera onartu zuen, eta halaxe argudiatu zuen gorriari eta horiari morea gehitu izana: "Gaur tolesten ari gara XIX. mendearen erdialdean nazionaltzat hartu zen bandera. Horretatik bi koloreei eusten zaie eta hirugarrena gehitzen zaio, tradizioak herrialde ospetsu baten intsigniatzat jotzen duena [Gaztela], nazionalitatearen nerbio, eta, halaxe osaturik, Errepublikaren enblemak are zehatzago laburbiltzen du Espainia handi baten harmonia".
Nik ez dakit gaurko egunean gure karriketan bandera gorri, hori eta moreak astintzen dituzten guztiek bat egiten ote duten jatorrizko errepublikano haien Espainia handiaren ideia harekin. Baina batzu-batzuek bai; paparrean UGTren eranstekoa daramatenek, adibidez.
Gauzak horrela, zilegi da murrizketen aurkako protesta bateratuetan —edo Bardeako tiro eremuaren kontrakoetan— Espainiako Errepublikako banderak erakustea?, jakinda bandera horrek estatu bat irudikatzen duela eta protesta horietan estatu horren kontrakoak ere badirela?
1813ko maiatzaren 12an, Napoleonen tropak Izabara sartu ziren, eta herri osoari su eman zioten. Berrehun urte igaro dira gertaera hartatik, eta, igande honetan, Izabako herriak gogora ekarriko du urte hartan gertatutakoa. Besteak beste, sutean hildako...
• Apirilean Nafarroan lanik gabe zeuden lagunak. Jakinarazi dute apirileko langabezia tasa. Martxoko datuekin alderatuta, apirilean 2.042 langabe gutxiago zeuden Nafarroan. Denera, 54.444 lagun daude lanik gabe. 2012ko urte sasoi berarekin konparatuz gero, joan den hilean 3.539 langabe gehiago zeuden.
Antropologoa eta euskal dantzetan aditua da Oier Araolaza (Elgoibar, Gipuzkoa, 1972). Martxoan, Iruritan hitzaldi bat eman zuen, Emakumea eta dantza izenburuarekin. Emakumeek mutil dantzak dantzatzeko eskubide osoa dutela esaten du, "tradizioa aldaket...