Orain dela bi urte, Txilek yagan hizkuntzaz mintzo zen azken emakumea galdu zuen: Cristina Calderon. Txileko Patagoniako lurralde hotzetan bizi izan zen, familiarekin batera, kanoetan arrantzan beti, zero azpiko tenperaturetan. Bera izan zen jatorrizko hizkuntza gordetzen zuen Txileko hegoaldeko herri indigenen azken ondorengoa. Horrek esan nahi du hizkuntza, sinesmen eta elkarreragin unibertso konplexu baten azken gordetzailea izan zela. Calderonek herentzian...

«Musika jartzeko toki gutxi dago gaur egun, hagitz gutxi»
Navarra Music Commission bulego publikoak egindako deialdi baten bidez hautatu dituzte Iruñeko ElektrAV jaialdian parte hartuko duten artista nafarrak: Izar5 eta Monica Elektra. Biharko saioan ariko da Monica Elektra (Lizarra, 1977). Eskarmentu handiko DJa da, baina ez du hasierako ilusioa galdu. Eskertu du jaialdian parte hartzeko aukera. Kontent? Bai, jaialdi honekin urrats bat aurrera eginen duelako musika elektronikoak herrialdean. Gisa...

«Pertsona jarri behar dugu erdigunean, eta harekin adostu erabaki guztiak»
Sara Txibite (Tutera, 1961) Nafarroako Osasun Mentaleko kudeatzailea da, azarotik. Osasun mentala artatzeko paradigma aldatzen ari dela uste du, baina nabarmendu du, halere, zenbait urrats egitea «zaila» dela. Gero eta gehiago hitz egiten da osasun mentalari buruz. Ona da? Inportantea da, baina uste dut garbi ulertu behar dugula osasun mentala ez dela bakarrik gure departamentuaren ardura. Osasun mentalak departamentu guztiak...

Erakusleiho bat aktoreentzat
«Pozarren» agertu dira kazetarien aurrean; pozarren, asteartean, otsailaren 27an, Gijongo (Espainia) Feten nazioarteko antzerki jaialdian parte hartzeko aukeratu dituztelako, eta pozarren, Nafarroako antzerkigintzaren lagin bat herrialdeko mugetatik kanpo aurkezteko aukera izanen dutelako. Yarleku konpainiako Eva Azpilikueta eta Laura Villanuevak 104. haurra izena duen obra aurkeztuko dute —lehendabizikoz, Nafarroatik at—; Estefania de Paz Asinek, berriz, Olvido Flores bere azken lana. Haur...

Lantokian eraso arrazista bat sufritu duela salatu du emakume langile batek Iruñean
«Bada garaia: arrazakeriari stop». Lantokian eraso arrazista bat sufritu duela salatu duen emakumearenak dira hitzak, eta Iruñean erran ditu, otsailaren 14an, Nafarroako Lan Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean. Nafarroako SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak elkarretaratze bat egin dute gune horren aurrean, salatzeko Nafarroako Lan Ikuskaritzako arduradunek auziari emandako erantzuna «lotsagarria» dela. Salaketa jarri duen emakumeak Iruñeko Erruki Etxean sufritu du azken eraso...

Antiespezismoak euskaraz egiten du
Berriki egin dira ezagun beganismo edo antiespezismo hitzen gisakoak Euskal Herrian, baina horrek ez du erran nahi animalien askapenaren aldeko mugimendua historia motzekoa denik. Europako testuinguruan, 1970eko hamarkadaz geroztik garatutako estrategiek eta moldeek oihartzuna izan zuten 1980ko eta 1990eko Euskal Herrian, eta orduko animalien askapenaren aldeko mugimenduaren oinordeko da gaur egungo mugimendu antiespezista. Mugimendu horrek bide jakin bat egin du...

Osasuna, larri
Hainbat urte dira osasun krisiaren eztabaida gizartean bor-bor dabilela. Nafarroako osasun sistemaren kalitateaz eta pribilegioaz zegoen ideia eraitsiz joan da pixkanaka, eta ez profesionalen jardunagatik, baizik eta ez dagoelako beharrezko biztanle kopurua artatzeko zerbitzu nahikorik. Horri aurre egiteko, herritarron zentzuduntasunari dei egiten zaio, beharrezkoa bada, osasun zentrora ez joateko, atentziorik behar duzun edo ez zalantzan zaudenean, etxean gelditzea erabakitzeraino, gaitzaren...

«Gazteak kirol apustuen bidez sartzen dira jokoaren munduan»
Iruñeko Aralar elkarteak 28 urteko bide bat egin du ludopatiaren aurka. Teresa Burgi da koordinatzailea (Legazpi, Gipuzkoa, 1963). Kirol apustuen arriskuaz ohartarazi du; adingabeen artean, batez ere. Nafarroako Gobernuak jokoaren lege berria garatzeko onartutako erregelamenduaz aritu da. 2022koa da legea. Berandu dator erregelamendua? Bai. Hagitz berandu. 2022ko uztailean berritu zuten herrialdeko jokoaren legea. Alderdiak ez ziren gai izan ados jartzeko...

Tasio, Kerejeta eta bide bat zineman
Interes handia piztu du saioak. Tokiak laster bete dira, eta dozena bat pertsona baino gehiago gelditu dira atearen bertzaldean, ezin sartu. Iruñeko Civican aretoko liburutegiak antolatu du solasaldia, eta han egin dute —otsailaren 8an—: liburuez eta zinemaz galdetu dio liburutegiko arduradun Olga Balbonak Montxo Armendariz zinemagileari, eta Armendarizek, bere erantzunen bidez, Olletatik mundura eraman duen bidearen berri eman du. Bide...

Bisitariak hartzeko prest dira Artzibarko termak, indusketak hasi eta hamar urtera
Burutu dute 2011. urtean hasitako lana: bisitariak hartzeko prest dira Artzibarko termak, joan den astetik. Aranzadi zientzia elkarteko adituak duela hamabi urte hasi ziren Pirinioaurreko eremu horretako arrastoak ikertzen. Erromatarren galtzada batek Pirinioak zeharkatzen ditu Ibañetako gainetik, eta bide horri lotutako azpiegitura bat dira Artzibarko termak. Aztarnak agerian uzteko eta gal ez daitezen lanean aritu dira Aranzadiko adituak azken urteotan, eta,...