Paula Kasares, Gemma Sangines eta Rosa Ramos adituak hizkuntza sozializazioaz aritu dira Topaguneak antolatutako 'Haurren aurrean, helduok heldu' egitasmoko jardunaldi batean

“Liburuek intimitate eta lasaitasun ordu anitz eman dizkidate”
Letraheridas jaialdiak Madrildik Iruñera ekarri du Alana S. Portero, 'La mala costumbre' bere lehen eleberriari buruz aritzeko. Orrietan barrena haziz doan haur trans baten bidez, maitasunezko liburu bat ondu du.

Iritzia: Mairuak eta kristauak
Laura Penagos Rodriguez
Irun?eko Udalak Alcoiko Mairuak eta kristauak desfile kolosala ekarri zuen hiriko karrika nagusietara joan zen urriaren 7an. Hausnarketarako hainbat kontu etorri zitzaizkidan burura aldi berean tupustean, alajaina. Balio dezala ...

Eskola bat baino askoz gehiago
Baliteke oraingoa izatea Zigako eskolako azken ikasturtea: zentroko kideek azaldu dute litekeena dela zentroak atea ixtea ekainean, ikasle kopuru nahikoa lortzen ez badu. Nafarroako Gobernuak atzera egin du asteon, ordea, eta eskola ixteko asmorik ez duela erran du Felix Taberna lehendakariordeak.

Haur eskolen akordioa bete dezala eskatu diote Hezkuntzari
Nafarroako 0-3 Plataformak epeak zehazteko exijitu du, ziklo horren egoera "duintzeko". Europako ratioa halako bi da herrialdekoa

Gosea, kontrol sozialerako tresna
Estraperloaz, errepresioaz, goseaz, miseriaz eta lotsaz mintzatu da Francisco Santos ikerlaria, ‘El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)’ bere liburuan. Olaia L. Garaialde «Historiarik gabekoen historia kontatu nahi nuen; gosearekin lokartzen eta esnatzen ziren horien historia». Francisco Santos Escribano ikerlari eta DBHko irakaslearenak dira hitzak. Iturri ofizialetako informazioa eta Tuterako Valle del Ebro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako...

“Zerbait alde batera uzteko idazten dut beti”
Iruñea Hiria poesia saria irabazi berri du Iban Garro Alzuri lesakarrak, euskaraz, 'Larrosa bat Groenlandian' izenburuko olerki bildumarekin. Errutinaren indarraz eta hura apurtzeko beharraz idatzi du, bertzeak bertze.

Iritzia: Berdintasuna ala begirunea?
Bidatz Villanueva Etxague
Berdintasunaren oinarrizko printzipioak ez du tratamendu bera edo berdina eskatzen, begirune bera baizik". Hala dio Peter Singer filosofoak Animal Liberation: A New Ethics for Our Treatment of Animals liburuan. Berdintasunaren...

Plana bai, baina dirurik ez
Adavan amiantoaren biktimak laguntzeko Nafarroako elkarteak Nafarroako Gobernuari eskatu dio ekin diezaiola, eta martxan jar dezala amiantoa ezabatzeko herrialdeko plan zuzentzailea. 2019an onartu zuten, baina ez dute garatu.