«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»

«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin izan duen bilera amaituta, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak Iruñeko Tutera karrikan duen egoitzara itzuli da Xabier Alkuaz (Tafalla, 1991), erakunde horretako lehendakaria. PSNk Alkuazen hautagaitza babestu zuen urrian, eta, babes horri esker, Tafallako EH Bilduko alkateak hartu zuen federazioko buru izateko ardura. Toki entitateen erronkez eta «ezberdinen arteko akordioak» lortzeko beharraz aritu da. Hilaren 13an...

Euskara, aterpe bila

Euskara, aterpe bila

«Batzuek pentsatzen dutenaren kontrara, euskara ez da inondik heldu: euskara hemen zen, euskara hemen da. Eta izango da». Saioa Cresporen hitzak dira, Tuterako Argia ikastolako zuzendariarenak. Ekainaren 10ean esan zituen, Iruñean, euskarak ofizialtasuna aitortua ez duen eremu mistoaren bihotzean. Kostatu zitzaion hitzaldia amaitzea, milaka eta milaka euskaltzaleren txaloen burrunba ozenak behin eta berriro etenarazi baitzion diskurtsoa. Nafarroan euskararen alde eginiko...

20a, Gorraizko billabesa

«Nork zainduko du Keparen aita?», galdetzen zion bere buruari Aurora Mora pertsonaiak; emakume indigena zen, exotikoa zen, basatia bezain hauskorra, arrotza, kolonbiarra zen eta arrazializatuta zegoen. 2021ean eta 2022an Atzerrian lurra garratz antzezlana sortu genuen, nire lehen aukera antzezle profesional gisa. Artedramak ekoiztu zuen, Amancay Gaztañagak zuzendu zuen, eta Ander Lipusek eta biok oholtzaratu genuen. 2008an ailegatu nintzen hona bizitzera, Euskal...

Bigarren inbestidurarako bide luzea

Bigarren inbestidurarako bide luzea

Nafarroako politikan, asperdurarik ez. Maria Txibite gobernuko lehendakariari ez zitzaion erraza izan bere bigarren agintaldia abiaraztea. Horretan zeresan handia izan zuten aurreko legealdiko esperientziak, gehiengoen moldaketak, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen errepikapenak eta alderdi bakoitzaren jarrerak. Hala, hiru hilabeteko epemuga ia osorik baliatu zuten negoziatzaileek. Iruñeko Udalean, berriz, ekainaren 17an Cristina Ibarrola alkate izateko bidea zabaldu zuen PSNk. Sei hilabete geroago, egoera...

Euskara euskaldunengana itzul dadin

Euskara euskaldunengana itzul dadin

​Zarrakamalda, asuna, altxirria, mandarra, muga, hedek, habek eta beste hitz asko jaso ditu Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak (Legazpi, Gipuzkoa, 1963) Estellerriko euskara: Hegoaldeko goi-nafarrera / Estellerriko aldaera hiztegian. «Helburua da euskara galdu zen eremuetan dokumentaturiko euskara berriz euskaldunen eskuetan jartzea», azaldu du Aranak. Garean Euskaldunon Elkarteak sustatu du proiektua —Lizarrako eta Estellerriko euskararen aldeko elkartea da—, eta, Aranarekin batera, Koldo Colomo...

Alaitz Rekondo: «Hitz askorik gabe, gauza anitz erran genion elkarri»

Alaitz Rekondo: «Hitz askorik gabe, gauza anitz erran genion elkarri»

​Alaitz Rekondo (Lesaka, 1980) Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko oholtzara igo zen larunbatean, hilaren 2an, Julio Soto aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jartzera. Nafarroako Bertsozale Elkarteak aitortza egin nahi izan dio Rekondoren bideari, eta lesakarrak «hunkituta» eskertu du. Rekondo ikastolan murgildu zen bertsolaritzaren munduan; kantuan aritu zen lehendabizi, baina oholtzaren gainean gaiak jartzen aurkitu du bere tokia. Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan...

Go(go)ratzekoa

​Karrerako lagun batek duela hamar urteko Nafarroa Oinez-eko bideoa bidali dit watsapetik. «Nagore, zu zara?», dio barre-emoji askoz lagundurik. Segundu gutxiko agerpena da, eskerrak, baina noizbehinka izaten da bideoklipa bilatu eta gogorarazten didan lagunen bat, ondo dakite ni lotsarazten.Zangozako Ikastolaren Oinez da bideo hartakoa; inguruko gehienok bertan egiten dugu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Datorren urtean, laugarrenez hartuko dute lekukoa zangozarrek, eta...

Dantzara lotuta

Dantzara lotuta

​Urte berezi bat hasi da Duguna Iruñeko udal dantza taldeko kideentzat: 75 urte bete zituen taldeak joan den astean, azaroaren 29an; ospatu zuten, eta ospatzen segitu nahi dute datozen hilabeteotan. Duguna-k —izen hori, berez, Iruñeko udal dantzariek 1951n sortutako ikuskizun baten izena da; dantzariek jasotako herritar batzuen lekukotasunen arabera, sona handia lortu zuen ikuskizun horrek, eta jendea Duguna izena erabiltzen...

Arkaitz Goikoetxea: «Hizkuntzari, kulturari eta lurraldeari lotutako turismoa egin nahi dugu»

Arkaitz Goikoetxea: «Hizkuntzari, kulturari eta lurraldeari lotutako turismoa egin nahi dugu»

​Laurogeita hamar erakunde pribatuk baino gehiagok eta Araitzek, Aresok, Goizuetak, Imotzek, Irurtzunek, Larraunek, Leitzak eta Lekunberrik osatzen dute Plazaola Partzuergo Turistikoa. Lekunberriko alkate Arkaitz Goikoetxea (Oiartzun, Gipuzkoa, 1973) hautatu dute presidente. Nabarmendu du aurreko urteetako bide beretik jarraituko duela; besteak beste, Plazaolako bide berdea kudeatzeko asmoz Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen bat lortu nahi du, eta identitateari lotutako turismo jasangarria bultzatu.Zein izanen...

Gobernuak bukatu ditu Urbasa-Andia eta Aralar lotzeko ekobidea eraikitzeko lanak

Gobernuak bukatu ditu Urbasa-Andia eta Aralar lotzeko ekobidea eraikitzeko lanak

​Bukatu dituzte lanak. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak apirilean hasi zituen Etxarri Aranatzen A-10 autobiaren gaineko ekobide bat eraikitzeko obrak, eta, horiek amaituta, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Aierdik eta Etxarri Aranazko alkate Maria Saez de Albenizek inauguratu egin dute. «Igarobide ekologiko hau funtsezkoa da biodibertsitatearentzat, babes bereziko bi eremu lotzeko aukera emanen baitigu»,...